La lectora futura plataformako zuzendaria da, liburuaren sektorearentzako plataforma berria alegia.

Teresa M. Peces Euskadiko Idazleen Elkartean antolatutako III ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian parte hartuko duten liburuaren eta irakurketaren sektoreko adituen taldea osatuko du. Ekitaldia datorren irailaren 16an egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Gaur egun La lectora futura-ko zuzendaria da, bere balio kateko elementu guztiak sare sozial batean batzeko helburua duen liburuaren munduko plataforma digital bat, elementuok sortzaileak, argitalpenaren profesionalak, liburu-dendak, banatzaileak, irakurleak eta liburutegiak direlarik. Pasa den martxoan jarri zen martxan Latinoamerikako argitalpen merkatura argiki zuzendua eta jada baditu ordezkariak Mexikon eta Argentinan.

Teresa M. Pecesek ‘Etorkizuneko liburu-dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahai-ingurua moderatuko du, non Luis Collado Espainian Google Play Books-eko zuzendariak eta Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariak euren parte hartzea konfirmatua duten. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste bi adituk parte hartuko dute, eta programazio osoa iragarriko da ere.

Ibilbide profesionala    

Teresa M. Peces, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Informazioaren Zientzietan lizentziaduna da, bere ibilbide profesionala El Mundo egunkariko ‘Campus’ Hezkuntza-eranskinean hasi zuen, bai eta aldizkari espezializatuetan ere. Bere jarduera handiena liburuaren sektore profesionalean izan da, 20 urtez baino gehiagoz DELIBROS aldizkaria zuzendu baitu. Honek liburuaren industriaren bilakaerari buruz jakitea ahalbidetu dio bai eta bere ezagutza hitzaldietan, mintegietan eta ikastaroetan zabaldu. Epaimahai ezberdinetan egon da ere, hala nola UNEk deituriko Edición Universitaria-n, eta Kultura Sari Nazionalak, MECD-k antolaturik (Argitalpen Lan Hoberena, Poesia eta azkena, aurten, Kultura Kazetaritza). Bi Master egin ditu, bata Kazetaritza Digitalari buruzkoa eta bestea Korporazio Komunikazioari eta Sare Sozialei buruzkoa, biak Alcaláko Unibertsitatean.

Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu. Aurki, Euskadiko Idazleen Elkartetik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian bere partehartzea konfirmatzeko zorian dauden hizlari berriak emango ditugu aditzera. Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.