Topaketan, beste herrialdeetan indarrean dagoen legedia analizatuko da eta streaming bidez emango da.


P“Literaturarekin Elkarrizketek” Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan jarraitzen dute. Topaketa hauek Bilboko Udalak antolatzen ditu eta bihar asteartez, Luisa Etxenike idazte donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartzea da proposamena, bizitza literariotik erretiratzearen gaiaren inguruan mintza daitezen. “Literaturarekin jubilatzea?” izenburua daraman topaketa Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du eta 19:30ean hasiko da. Mintzagaiak erabateko gaurkotasuna du orain dela hilabete batzuk Enplegu eta Segurantza Sozial Ministerioak argitaratzen jarraitzen duten jubilatutako egileei pentsioa itzultzea eskatu zienetik. Sorkuntza jarduera mantendu eta pentsioa jasotzea bateraezinak direnaren argudioarekin, hamarnaka egile ikerketapean daude. Horregatik, topaketa berri honetan, beste herrialdetan indarrean dagoen legedia, Literaturatik erretiratzea eskubidea edo betebeharra den edo pentsioa jasotzea edo sorkuntza jardueraren artean hautatu behar izatea bezalako gaien inguruan mintzatuko dira.

Sarrera irekia da tokia bete arte eta ez da aretora sartzen utziko behin ekitaldia hasi denean. Streaming bidez emango da www.kulturguneatb.net web orrialdean.

Luisa Etxenikek (Donostia, 1957) El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) y Efectos secundarios (1996); kontaketa bildumak Ejercicios de duelo (2001) eta La historia de amor de Margarita Maura (1990); eta poema bilduma El arte de la pesca (2015) argitaratu ditu. Bere kontaketak antologia ugaritan daude sartuak. ‘Un mundo de escritoras’ literatura jaialdiko zuzendaria da, frantses itzultzaile moduan egiten du lan ere eta komunikabide ezberdinekin lankidetzan dabil. 2007an Arte eta Letren Zaldun-Ordenako Zaldun saria jaso zuen gobernu frantsesaren eskutik. 

Javier Reverte (Madril, 1944) Londresen, Parisen eta Lisboan, beste batzuen artean, korrespontsala izan da bai eta Pueblo egunkariko zuzendariorde ere. Irrati eta telebista gidoiari izan da ere. Bere literatura ekoizpenaren baitan eleberriak, poema bildumak eta bidaia liburuak daude. Azken genero honetan izan du osperik handiena, bereziki bere Afrikako Trilogiak (El sueño de África, Vagabundo en África eta Los caminos perdidos de África liburuek osatzen dute). Beste bidaia liburu batzuk Erdialdeko Amerika, Amazonas, Grezia, Turkia eta Egipto dute idazgai.

Javier Reverte, pentsioa kendu dioten idazleetako bat da eta, gainera, Ogasunak  120.000 euro baino gehiago eskatzen dizkio Segurantza Soziala dela eta, sormen jarduera paralelo bat garatzen duela iritzi baitu.