Atsegin handiz iragartzen dizuegu Txema Olleta idazle bilbotarra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Haurtzarotik irakurketarako eta idazketarako izan duen zaletasunak eta mugimendu sozial, sindikal eta politiko ezberdinetan izandako aktibismoak, ikastetxe publikoetan atezain moduan lan egidako 40 urteez gain, jendearen eguneroko errealitateetara hurbiltzea ahalbidetu diote. Honek, bere pertsonaien muga gainditze ahalmena bereziki islatzen duten kontakizunak idaztea erraztu dio, bere eguneroko bizitzaren eszenak aparteko abenturatan bilakatuz. 

Estilo libreko poesian sarraldiren bat egin du, Bilboko “Noches Poéticas” eta “Poesía del Abismo” jardunaldietan noizbehinka parte hartuz. Azken urteotan hazkunde eta ikasketa literario prozesu bat bizi izan du, sormenezko idazketa tailer ezberdinetan parte hartuz. Prozesu honen fruitu moduan, “El tendal” kontakizun laburren bere lehen liburua argitaratu berri du, Literarte argitaletxeari esker.

“El tendal” 50 kontakizun laburren bilduma bat da. Esekileku baten sinboloa erabiltzen du pertsonaiek kolorez eta mugimenduz betetako haien bizitzen zatiak zintzilikatzen dituztela adierazteko. Egileak, bere kontakizunen bitartez, melodia intimo ezberdinak ehuntzen ditu, horietan pertsonaiak, gutako edonor izan daiteke horietako bat, galdu eta aurkitu egiten direlarik, geografia minimalistetan, espazio intimoetan, indartsu baina soiletan, misterioz beterikoak, piratak ikuskatu daitezkeen talaiak, gerraondoko usaina duten egurrezko bagoiak; Atxuritik edo Erriberako Azokatik Chueca edo Atocharaino, New Yorketik Peruyesera Bartzelona edo Veneziatik pasatuz.

Behin espazioekin liluraturik, egileak eskutik hartu eta, bere pertsonaiekin egiten duen bezala, abenturara garamatza. Berarentzako abentura, topaketa, aukera eta birsortzearen sinonimo baita. Kontalari epikotan bilakatzen diren horien antzekoa da. Bizitzak idazlearen idazluma ematen dien izaki normal eta xumeak dira, “edo zure burua botako duzu... edo nik botako zaitut”  tesituran jartzen ditu. Bere aukera, albatrosarena bezala, beti aurrera egitea da, airearen orekan leialtasuna aurkituz. Esan ez ziren hitzez, hartu ez ziren erabakiez edo hutsunez egindako motxila garrantzitsu batekin etxetik irten ziren izaki xarmangarri eta enpatikoak dira, baina horiek guztiak itxaropenera eta bizitzara irekita daude, oraindik denbora badagoelako. Eta emakumeak dira bere kontakizunen erdigunean daudenak. Emakume sostenguak, zentroak, norbera aldentzen ez den etxea eta beti itzultzen dena; emakume matriarkak, batzuetan nekatuak, haien bizitzen zentzua bilatzen dutenak; mendiak igo eta muinoak jaisten dituzten emakumeak; haien kontakizunetan bere burua aurkitzen duten emakumeak eta guk geurea aurkitzen laguntzen digutenak.

Horrela, kontakizun bakoitza “ezer galtzen ez den eta dena eraldatzen den” bide bat da. Eta horretan sinesten duenarentzako saria, gupidatik eta adoretik norbera bere buruarekin berraurkitzea da, eta zigorra, pertzepzioaren akatsagatik, itxaropenaren heriotza da.

Ongietorria AEE/EIEra, Txema! Eta lehen kontakizun liburu honek poz handiak ekar diezazkizula!

 

 "El tendal" eleberriaren sinopsia

"El tendal" kontakizun bilduma bat da, bertan Trenean abentura bat biziko duzularik, batzuetan bizitza den Ekaitzetik pasako zara eta Ahanzturaren leihoak irribarrea eta bizitzeko gogoak itzuliko dizkizu. Kontakizun hunkigarri eta hurbilen sorta bat, horietan beste pertsona bat izateko gaitasun literarioarekin gozatuko duzularik.