Arginzonizek Jesusen ahotsik iraultzaileena erakusten du

Giovanni Papini, Saramago, Norman Mailer, Abelargo Castillo, Adolfo García Ortega eta beste askoren arrastoari jarraituz, Beñat Arginzonizek evanjelioak berridaztzi ditu El Gallo de Oro argitaletxeak bere katalogoan sartu duen azken izenburuan.

Ebanjelioen bertsio poetikoa da, Jesusen ahotsik iraultzaileena erakutsiz, promesa faltsuetatik urrun dagoen Jesus bat, benetako bizitza orain eta hemen bizitzeko deia egiten duena.

Obrak beldurraren aurka borroka egin zuen baten istorioa kontatzen du, mundu hobe batekin imajinatzera ausartu zenarena, eta bi zati ezberdindu ditu: El evangelio del hombre (Gizonaren ebanjelioa) eta La mirada triste del Anticristo (Antikristoaren begirada tristea).

Lehen testuak Ebanjelioen egitura jarraitzen du, nahiz eta egileak doinu poetikoagoa eman pasarteetako batzuei eta gertakizunak eta sekuentziak aldatu. Halaber, ebanjelio gnostikoetara jo du ere. 

La mirada triste del Anticristo olerki luzea da non Deabruak zerutik datorren bidegabekeria agertzen dio Jesusi, bai eta Sorrerak harekin daraman izugarrikeria, torturatzen eta hatsantzen du zorigaitzean eroritako gizonen irudiarekin eta, azkenik, bere eginkizun mesianiko zentzugabea abandonatzeko eskatzen dio.

Bi zatiek modu osagarrian bi enigmen inguruan aritzen dira: gaizkiaren misterioa eta bizitzaren iheskortasuna. Bi enigmak obsesioa izan dira egilearentzako urte askoz. Hau dela eta, Beñat Arginzonizek hitzaurrean dio: nire begiak hainbeste urtez mugitu dituzten bi obsesio hauei erantzun praktiko bat eman beharko banio, esango nuke – oker egoteko ez eta barregari iruditzeko beldurrik gabe – erantzuna maitasunean dagoela. Alde batetik, pertsona txarra ikusten dugu, maitasunik jaso ez duena edo modu okerrean jaso duena, eta ezin izan du edo ez du jakin begiak irekitzen, itsuen artean dagoen beste itsu bat bilakatuz. Eta, beste aldetik, madarikazio baten modura ihes egiten digun denbora dago. Iraganaren errepikapen mortalean bizi gara, bai eta etorkizunaren ilusioan – gezurra edo larritasuna -. Eta egunek ihes egiten digute benetako bizitzan kokaturik ez gaudelako, maitasunaren etengabeko orainean.

Egileari buruz

Beñat Arginzonize (Bilbo, 1973), psikologia eta psikoanalisia ikasi zituen, eta orain dela hamar urtetik hona liburu saltzailea da ogibidez. Bere liburuak, hizkera poetiko bizia dutenak, genero nahasketa dira beti. Argitaratutako bere azken liburuen artean hauek daude: Manifiesto poético y otros escritos (2008), Reflejos de Andalucía (2011), Jai Alai (2012), Pasión y muerte de Iosu Expósito (2012), Un mundo para Marina (2014), La herida iluminada (2015) eta El libro de los espantos (2016), azken hau Pablo Galloren ilustrazioekin.