Fernando Aramburuk Kritikaren Saria jaso du ‘Patria’ lanarekin
- Xehetasunak

280.000 ale saldu ditu eta hamaseigarren edizioa egin du
Goiz honetan Literatura Kritikoen Espainiako Elkarteak ematen duen Kritikaren Saria ebatzi da Sorian. Fermín Herrero (Ausejo de la Sierra, 1963) poeta soriarrarekin batera, Fernando Aramburu (Donostia, 1959) idazleak irabazi du ere Patria bere eleberriagatik (Tusquets Editores, 2016).
Gehiago irakurri: Fernando Aramburuk Kritikaren Saria jaso du ‘Patria’ lanarekin
Gonzalo Garridok 2017ko ‘Paperezko Faroltxo’ bat jaso du
- Xehetasunak

Saria Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak ematen du
Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren bezpera moduan, atzo Bilboko Carlton Hotelean Liburuaren Galaren XXI edizioa egin zen bai eta 2017ko “Paperezko Faroltxoa” sarien banaketa. Gonzalo Garrido izan da gazteleraz idazten dutenen egileen kategorian sarituetako bat. Sari honekin Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak liburuaren munduko egileen, elkarteen eta erakundeen lana aitortzen du.
Gehiago irakurri: Gonzalo Garridok 2017ko ‘Paperezko Faroltxo’ bat jaso du
Iñaki Sainz de Murieta 2017ko Haur eta Gazte Literatura Verbum Sariaren irabazleen artean
- Xehetasunak

Egile donostiarrak gazte publikoarentzako kontakizun batekin parte hartu du eta antologia baten baitan egongo da
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) Verbum argitaletxeak antolatzen duen “Leyendas sobre Madrid” Haur eta Gazte Literatura Nazioarteko Sariare zortzi irabazleetako bat da pasa den apirilaren 12an ebatzi moduan. La calle de los mancebos bere lana kontakizun irabazle guztiekin egingo den antologiaren baitan egongo da eta 2017ko bigarren seihilekoan argitaratuko da.
Pedro Ugartek bere irakurleekin dituen hurrengo hitzorduak
- Xehetasunak

Madrilen eta Melillan hitzaldiak eta aurkezpenak ditu bere asteko agendan
Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) ostegun honetan hasiko da Madrilen bere irakurleekin egingo duen aurkezpen eta elkarretaratze erronda batekin, zehazki Soto del Realen. 18:00etatik aurrera, eta ordubetez, udalerri horretako Kultura Etxeko literatura tailerreko ikasleekin elkarretaratzea egingo du esklusiban. Ondoren, deialdia jendartera irekiko da ekitaldi aretoan 20:00ak arte.
Irakurleekin hurrengo hitzorduak ostiralean, hilak 21, 20:00etan, eta hilak 22, larunbatez, 19:30an Melillan izango dira.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek bere irakurleekin dituen hurrengo hitzorduak
Alaitz Arrutik ‘La Castañera’ eleberriarekin parte hartuko du Italo Spagnola Kultura Elkarteak Veronan Sant Jordirako antolatu duen programan
- Xehetasunak

Eleberria Italiako hegoaldean 1930 eta 2006 bitartean gertatutako benetako istorio batean oinarritzen da
La Castañera, Alaitz Arrutirena, Associazione Culturale Italo-Spagnola-k Veronan, hiriko udalarekin, Espainiako Kontsularitza ordeak eta Tour Spainekin batera, Sant Jordiren ospakizunerako antolatu duen programan parte hartuko duen lanetako bat da. Datorren apirilaren 29an, idazle bilbotarrak bizileku duen Italiako hiri honetan bere lehen eleberria aurkeztuko da.
