AEE/EIE-k Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrenaren omenaldietako batean parte hartuko du
- Xehetasunak

Gure hiru bazkidek oroitzapenezko poema bat idatziko dute eta beste artista batzuekin batera errezitaldi batean parte hartuko dute
Gernikakbonbardaketaren biktimak gogoratuko ditu bere 80 urteurrenean eta horregatikudalerriko Kultura Etxeak ekitaldi sorta bat antolatu du urte osoan zehar.
Gabi Martínezek ‘Las defensas’ aurkeztuko du bihar Bilbon
- Xehetasunak

Benetako gertakizunetan oinarriturik, mediku batek buruko gaixotasun bat gainditzeko borroka kontatzen du eleberriak
Bihar asteazkenez,apirilak 5, 19:00etatik aurrera, Azkuna Zentroan Gabi Martínezek (Bartzelona,1971) Las defensas bere eleberria aurkeztuko du (Seix Barral, 2017). Aurkezpena ‘Aurrez Aurre’ programaren baitan egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitakoespazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzenduena.
Las defensas benetako gertakizunetan oinarritzen da eta hiru milamilioiren artean, hasiera batean erotzat jo zuten eta ondoren bere espezialitateanerreferentziazko medikua izatera pasa zen gizon baten aparteko gainditze istorioairudikatzen du.
Gehiago irakurri: Gabi Martínezek ‘Las defensas’ aurkeztuko du bihar Bilbon
Jorge Urretak ‘Venganza’ aurkeztuko du datorren ostegunean Barakaldon
- Xehetasunak

Lanaren argitalpena crowdfunding kanpaina bati esker finantzatu da
Jorge Urreta Barakaldoko Minerva liburu-dendan (Askatasunaren etorbidea, 43) egongo da datorren ostegunean, apirilak 6, Venganza aurkezten, bere laugarren eleberria. Ekitaldia aleen sinatzearekin hasiko da 18:30ean.
Intriga paranormalezko eleberria da, inbidia eta traizioz josia.
Bere argitalpena ahalbidetu duen crowdfunding bidezko finantzaketa kanpainaren ostean Libros.com-en egon da, argitaletxe tradizional bat alegia.
Gehiago irakurri: Jorge Urretak ‘Venganza’ aurkeztuko du datorren ostegunean Barakaldon
Eli Tolaretxipik bere poema liburu berria aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak

Bihar Incidental Eli Tolaretxipiren poema bilduma berriaren aurkezpen ekitaldia egingo da Donostiako Elkar liburu-dendan (Fermín Calbetón, 21) 19:00etatik aurrera.
Idazle donostiarra Roberto Herrero kazetari eta idazleak aurkeztuko du.
Gehiago irakurri: Eli Tolaretxipik bere poema liburu berria aurkeztuko du Donostian
Ostiral honetan Cristina Gumuzioren ‘Tormenta solar’ aurkeztuko da Getxon
- Xehetasunak

Cristina Gumuziok Tormenta Solar bere bigarren eleberria aurkeztuko du datorrenmartxoaren 31an, ostiralez. Abrako Itsas Klubean (Getxo) izango da 20:00etatikaurrera. Egilearekin batera Beatriz Celaya, Biografías Personales-ekoargitaratzailea, eta Enrique Aramburu, komunitateko botikaria eta OsasunZientzietan doktorea izango dira.
Eleberriak gizakia ezpata eta hormaren artean kokatzen du, bere gatazkapertsonal propioen eta munduaren gatazken ispilu aurrean eta altruista edozekena izatearen aldartean jartzen du. Egile honetan ohikoa den moduan,irakurleak egoera estugarri bat bizitzea eragingo du, posible den salbazio bakarrairmotasuna eta samurtasuna delarik.
Eleberria paper formatuan bai eta digitalean ere dago eskuragarri salmenta puntu ezberdinetan.
Gehiago irakurri: Ostiral honetan Cristina Gumuzioren ‘Tormenta solar’ aurkeztuko da Getxon
