Jorge Urreta Literania 2017an egongo da datorren asteburuan
- Xehetasunak

Kultura ekitaldi honen helburua idazle berriak laguntzea eta irakurketa sustatzea da
Jorge Urreta bere irakurleekin elkartzeko aukera izangoduten egileetako bat izango da datorren asteburuan ospatuko den Festival Literania 2017 jaialdian, Madrildo La Vaguada Parkean. Bihar larunbatez, bai etaigandean ere, idazle bilbotarra bere bi azken eleberrien aleak sinatzen egongo da, ¿Quién dijo miedo? eta Venganza alegia.
Gehiago irakurri: Jorge Urreta Literania 2017an egongo da datorren asteburuan
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldia irailaren 15ean izango da
- Xehetasunak

Egileak gaur egun bizi duen errealitatea izango da berriro ere mintzagaia Bilbon
Laugarren urtez jarraian, Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) buru belarri dago ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jarduinaldiaren edizio berri bat antolatzeko. Ekitaldiaren data irailaren 15 izango da. Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndiga izango da berriro ere 10:00etatik 20:00 arte egingo diren solasaldien lekua.
Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldia irailaren 15ean izango da
Alaitz Arrutiren ‘La Castañera’ eleberriaren aurkezpena Italian streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
- Xehetasunak

Ekitaldia Associazione Culturale Italo-Spagnola elkarteak antolatua da
Bihar 17:00etatik aurrera Veronako Literatura Elkarteko MontariniAretotik (Italia), Alaitz Arrutiren irakurleek La Castañera eleberriaren aurkezpenastreaming bidez jarraitzeko aukera edukiko dute. Emankizuna ikusteko estekahonakoa da: http://www.societaletteraria.it/streaming.
José Ramón Blancok bere poesia osoa aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak

Lanak Jon Juaristiren hitzaurrea darama
Datorren maiatzaren 2an, 19:30etan, Bilboko Cámara Liburu-dendan (Euskalduna, 6), José Ramón Blancok Poesía 1971-2016 aurkeztuko du, bere lan poetiko osoa biltzen duen liburua, bai argitaratutakoa bai eta argitaratu gabekoa ere. Egilearekin Alfonso Carlos Saiz Valdivielsorekin egongo da.
Gehiago irakurri: José Ramón Blancok bere poesia osoa aurkeztuko du Bilbon
Gaur Bilbon irrati-antzerkia Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrena oroitzeko
- Xehetasunak

‘La Ventana’ irratsaioak Luisa Etxenikek idatzitako fikzio pieza bat estreinatuko du
Gaur asteazkenez, apirilak 26, 16:00etatik aurrera, SER Irratiko ‘La Ventana’irratsaioko lantaldea Azkuna Zentroko atarira joango da. Gutun Zuria Bilboko LetrenNazioarteko Jaialdiaren 10 urteurrenaren ospakizuna dela eta, Carles Francinok“Gernika es ahora” aurkeztuko du bertan, Luisa Etxenikek idatziriko irrati-antzerki lanaalegia.
Gehiago irakurri: Gaur Bilbon irrati-antzerkia Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrena oroitzeko
