Atseginez iragartzen dizuegu Ainhoa Urberuaga Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula. 

1972an Barakaldon jaioa eta Santurtzin bizi den idazle honek bi liburu argitaratu ditu jada eta aurki bere bigarren eleberria plazaratuko du, “Dormiréis para siempre” izenburuarekin, bere azala jada erakusteko prest gaudelarik.

Bere lehen liburua, "Cantos de Sirena" (2019. Ed. Letrame), kontakizun eta mikrokontakizun, hausnarketa eta eguneroko istorioen bilduma bat da; amodioari eta desamodioari, indarkeriari, gaixotasunari, zalantzari... omenaldia. Egiari eta itxaropenari omenaldia. 

Bere bigarren obra thriller psikologikoa bat da, "El Calor de la Ira" (2020. Ed. Letrame), bertan denboraren mugak gainditzen dituen mendekuak espero gabeko alde-kalteak eragingo dituen hira agerraldi bat sortuko duelarik.

Ainhoa Urberuagak hainbat literatura sari jaso ditu.

2014an tokiko egilerik hoberenari saria irabazi zuen Santurtziko Udalak antolaturiko Emakumearen Kontakizunen lehiaketan, La caja de música bere obrarekin.

Eta 2018an, Barakaldoko Don Bosco Ikasgela Sozialak antolaturiko José María Portell kontakizun lehiaketako helduen narratiba kategorian irabazle izan zen, Aurora, sardinera bere obrarekin, lehiaketa honetan bertan finalista izanik ere 2015, 2019, 2020 eta 2021 urteetako edizioetan.

Ongi etorria AEE/EIEra Ainhoa! Interesez itxarongo dugu bigarren eleberri hori, web orrialde honetan bertan iragarriko dugularik bere plazaratzea.