Gaurkoan Loli G. García idazleak bere bigarren olerki liburua aurkezten digu, “De natura” izenburuarekin eta Nimbo Editorial etxeak argitaratua, Blanca Olabuenaga akuarelistaren ilustrazioak dituelarik ere.

Literatura nobedade honi buruz hala dio Lolik berak: “oroitzapenak ditudanetik, nire aitaren eta amaren eskutik naturaz gozatzen ikusten dut nire burua, haiek hurbildu baininduten naturara Zadorra ibaiertzean (Vitoria-Gasteizen); horregatik, mendian egoteak erakarpen handia eragiten du niregan eta nagoen tokian nagoela bere kontaktua bilatzen dut. Sentimendu horietatik sortzen da De natura”.

Adolfo Marchena hitzaurrearen egileak liburuaren kontrazalean islatzen dituen hitzak nabarmendu nahi ditugu ere: “De natura armoniari eta edertasunari omenaldi itzela da. Oso sakoneko bilaketa, naturaren xumetasunaren bitartez, berarengandik askotan sumatzen ez dugun konplexutasun eta abstrakzio horren baitan”.

Bide batez iragartzen dizuegu maiatzaren 12an, 18:30etan, egileak berak aurkeztu eta sinatuko duela obra berri hau Vitoria-Gasteizeko Mara Mara Liburudendan (San Francisco kalea 16)

Loli zoriondu nahi dugu olerki liburu honengatik eta poz handiak ekartzea opa diogu:

“De natura” liburuaren sinopsia

Inguratzen gaituzten paisaietan begirada jartzeak eta nire burua haratago eramaten uzteak eskaintzen dizkidan sentipenetatik jaiotzen da “De natura”, ondoren, eguneroko esperientziekin sortzen diren ideiak ehunduz eta nire bizitzan hain presente dagoen natura hori hurbiltzen duten olerki soil moduan paper zati batean irudikatuz.

Olerki liburu honek gainera, Blanca Olabuenaga akuarelista bikain eta lagunaren ilustrazioak ditu, honek, proiektuari buruz hitz egin nionean eta olerkiak irakurri zituenean, “eskuak pintzeletan jarri zituelarik”, olerkiek amain emanez bere buruari eta horien ondoan dauden irudi ederretan adieraziz.

Ama Lurraren gainean kontzientzia hartzeko eta hari begirunea erakusteko balio dezala ere olerki liburu honek, gizaki moduan gure etorkizunaren eszenatoki bakarrik ez dela jakinez, bai eta gure ondorengoekiko konpromiso morala dugula ere, hura ahalik eta baldintza hoberenetan utziz.

Loli G. García