Enrique Santamaría Urtiaga idazleak “Elkano” bere azken eleberria plazaratu berri du, bertan marinel ospetsuaren figura historikoan sakonduz. Editorial Juventud etxeak argitaratu du obra hau eta Nostromo Literatura Sariko XXV edizioaren irabazlea izan da.

Enrique berari eskatu diogu “Elkano” obrari buruz hitz egin diezagun, eta honakoa da esan diguna: «Eleberri hau, Juan Sebastian Elkanoren figuraren gaineko lan eta ikerketako hiru urteren emaitza da. Bilaketa, poz eta frustraziozko hiru urte, pertsonaia honi buruz eta bere aparteko abenturari buruz kontatzen diguten historia errealitatetik urrun dagoela frogatuz.

»Eleberria bi gauza bilatuz idatzi da: lehena, kontakizun bizi eta atsegina izatea, irakurleari Elkanorekin eta bere kideekin batera ezezagunerantz bidaiatzea ahalbidetuz, haien itsasontzien  branken aurrean irekitzen ari zuten mundurantz. Haien ondoan itsaso berriak eta lurralde berriak ezagutuko ditu, eta haiekin batera, itzuleran, gorte inperialaren intrigak pairatuko ditu.

»Bigarrenik, historiari zeharo leial izaten saiatu naiz. Kontatzen dena gertatutakoa da eta pertsonaien %90 baino gehiago errealak dira edo garai hartan bizi ziren eta Elkanok harremana eduki zezakeen gizon eta emakumeetan inspiraturik daude, gai izan naizen modurik leialenean gainera.

»Elkanoren benetako historia ikertzen ari nintzen bitartean, eleberria laguntzeko erreseina historikoa hain modu itzelean hazi da, saiakera independente bat bihurtu dela, “La vuelta de Elkano” izenburupean argitaratuko duelarik Eusko Ikaskuntzak liburu akademiko gisa datorren ekainean».

Obraren aurkezpenak

“Elkano” ostegun honetan aurkeztuko da, maiatzak 12, Donostiako Euskal Itsas Museoan . 11:00etan prentsaurreko bat egingo da eta 19:00etan publikoari aurkeztuko zaio Elkano eleberria, bertan Xabier Alberdi ( Euskal Itsas Museoko zuzendaria), Agustín Montori ( Nostromoren Lagunen Elkarteko presidente eta Editorial Juventud argitaletxeko ordezkaria), Ion Irurzun eta Rafa Zulaika (Elkano Fundazioa) eta Enrique Santamaría Urtiaga bera egongo direlarik.

Bere aldetik, ostiralean, maiatzak 13, obra Bilboko Itsasmuseumean aurkeztuko da

Eskerrak eman nahi dizkiogu Enrique Santamaría Urtiagari eleberri berri honi buruz hitz egin izanagatik eta zorionak ematen dizkiogu bere lanagatik. “Elkano” liburuak poz handiak ekartzea opa diogu.

 

"Elkano" liburuaren sinopsia

Juan Sebastián Elkano historiatik desagertu zen munduari lehen itzuliaren errelatoaren emaitza moduan, hori kontatu digutenek eta kontatzen jarraitzen dutenek, haien interesen arabera errealitatea ordezkatu baitute. Eleberri hau ez da munduari itzulian izandako paperean bakarrik gelditzen, bere bizitza kontatzen du ere ezagutzen diren datu historikoak erabiliz eta bere figura inguratzen duten alderdi fantastikoak ezabatuz. Ezeren gainetik marinela zen honen ibilbidea, nortasuna eta ingurukoak jarraituko ditugu, haien sufrimendu, basakeria, azkartasun eta desesperazioarekin Aurkikuntzen Aroa deiturikoa posible egin zuten itsasontzi eta gizon aparten errealitateari arreta berezia eskainiz. Bere familia, jaioterria, harremanak izandako pertsonaia historikoak eta emakumeek bere bizitzan izandako funtsezko papera ezagutuko ditugu. Bidaia aurretik egin zuena eta ondoren jazotakoak ezagutuko ditugu, horiei buruz oso gutxitan hitz egiten baita.