Gaurkoan Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.

Bilbon jaioa, Arte eta Apainketa ikasketak egin zituen 1975ean eta Arte plastikoetan formakuntza jaso zuen Bilboko Erreprodukzioen Museoan eta Unzalu Estudioan. Bizkaiko Foru Aldundiaren “Udal Kultur Etxea” tailerretan jaso zuen eskultore formakuntza. Ehunka erakusketek babesten dute bere ibilbide artistikoa.

Literatura alorrean, bere obra zabalaz gain, olerki bilduma kolektibo ugaritan parte hartu du, bai eta aldizkako argitalpenetan ere. Bere kidegoen artean honakoak daude: Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE);  Bizkaiko Elkarte Artistikoa (AAV/BEA);  Bilboko Idatzi-Irakurri Elkartea (Asociación Escribe-lee); eta  CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos).

Hiru olerki liburu argitaratu ditu: “Gritos y Fragmentos” 1998an (1. edizio pertsonala) eta 2013an (2. edizioa Punto Rojo Argitaletxearekin); “Ecos del Recuerdo” 2013an, Punto Rojo Argitaletxea, eta “Vuelos” 2015ean, Punto Rojo Argitaletxea.

Zortzi eleberri argitaratu ditu ere, horiek guztiak Punto Rojo Argitaletxearekin: “Lluvia de Espigas” 2016an, “El llanto del Espigón” 2017an, “Las Voces de Tláloc” 2018an, “Posos en mi Alma “ 2019an, “Bajo la piel de los Saris” 2019an, “Navegando en el Abismo” 2020an, "Las luciérnagas también vuelan” 2021ean eta “Cuando brille la Luna” 2022an.

Aurten argitaratu den azken eleberri honi erreparatu nahi diogu gaur. Youtubeko esteka honetan obra honi buruz gehiago ezagutu dezakezu bere egilearen beraren eskutik.

Ongi etorria AEE/EIEra, Felisa!

"Cuando brille la Luna” eleberriaren sinopsia

Lucia! Ilargiari desioak eskatzen zizkion neskatoa eta amets egiteari inoiz utzi ez ziona.

Garai bat berriro bizi eta gogoraraziko digu, 1959tik aurrera eginez, inguru sozial eta herrikoi batean barneratuz, “Rekalde” izeneko auzo umil eta langile baten barruan, bertan bizi zelarik bere familiarekin. Bere narratiban bizia hartzen duten istorio, kronika, memoria eta pertsonaietara hurbilduko gaitu. 

Eleberri honek gure barruak mugitzean gain hunkituko egingo gaitu ere, eta garai latz, baina itxaropenez eta anaitasunez beteriko bati buruzko hausnarketara eramango gaitu, pertsona askok eleberri hau irakurriz bere burua identifikaturik aurkituko dutelarik.