Pasa den ostegunean, uztailak 21, "Solo cinco citas" eleberria salmentan jarri zen, Macarena Sánchez Ferroren azkena,  Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezaguna ere.

Obra ebook formatuan plazaratu da Harlequin Ibérica  argitaletxearen eskutik, HQÑ bere zigiluaren baitan.

Bere egileak berak eleberriari buruz hitz egitea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere hitzak:

«‘Solo cinco días’ eleberria, ezer baino lehen, irakurleak ordu batzuetan zehar bere arazo guztiak ahazteko eta barre egiteko pentsatu den istorio bat da.

»Komedia ero bat da, pertsonaia xelebrez josia, bai eta magiaz ere, baina horrek ez du esan nahi istorio hutsala denik. Gai sakonagoak jorratzen ditu ere, hala nola esamesekin eta ospetsuen bizitzekin haien bizitza propioarekin baino kezkatuagoa dagoen gizarte bati buruz hitz egiten da, bai eta nola batzuetan geure buruari jomugak jartzen dizkiogun eta horiek betetzera behartzen dugun geure burua, garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuk ere badirela ikusi gabe.

»Komediak ganora gutxikoak eta azalekoak direla pentsatu ohi da, baina krisi pertsonalei buruz hitz egin daiteke, bai eta amodioari buruz, egungo gizarteari buruz eta ia denari buruz, zergatik ez, eta aldi berean ongi pasatu ere. Irribarreak ez dira hausnarketarekin bateraezinak.»

Eskerrik asko, Macarena, zure hausnarketak gurekin elkar banatzeagatik! Eta zorionak poz handiak ekartzea opa dizugun obra honekin.

 "Solo cinco citas" eleberriaren sinopsia

Rock abeslari bat, doktore bat, eskandalu bat eta... magia kontua?

Margak bere bizitzako bi urte liburu artean eta neuronak xahutuz galdu izanaren irudipena du, Medikuntza oposizioan plaza finkoa lortzen ez duenean. Horren ordainetan, bere lagunik minenek bere urtebetetzean oso opari berezia egitea erabakitzen dute, hori lortzeko magia egin behar badute ere: bere nerabezaroko idoloaren amodioa lortu, Ángel Hell rock abeslariarena alegia. 

Ángelen managerrak bere diru guztia xahutu du, baina bere akatsa konpontzeko maisu plana du, era berean taldea berriro ere gailurrean jarriz. Ángelek eszenatokian fan batekin izandako eskandalu txiki baten ondorioz sortutako ustekabeko fama unea aprobetxatu behar du bakarrik.

Bihotzeko aldizkariei eta telebistari esklusibak salduz dirua eta publizitatea irabazteko modu hobeagorik al dago?

Doktore hori ez al dago pozez zoratzen bere abeslari kuttunenarekin denbora pasatzearekin?

Bost zita izango dira bakarrik, muxu eta laztan batzuk galeriarentzat. Ángelek bere dirua edukiko du eta, Margak, alaitasun pixkat bere bizitzan.

Plan erraza izango da magia jokoan sartu arte. Edo benetako amodioa izango ote da?