Juan Carlos Márquezek Madrilgo Azokan sinatzen du igande honetan.
- Xehetasunak
Juan Carlos Márquezek bere 'Los últimos', 'Tangram' y 'Norteamérica profunda' eleberriak sinatuko ditu Madrilgo Liburu Azokan maiatzaren 31n.
Sinadura 363 etxolan burutuko da, Salto de Páginaren gunean, eguerditik ordu biak arte.
Luis A. Bañeresen eleberri berrian estralurtarrak heldu dira Bilbora
- Xehetasunak
Bere aurreko eleberrian, hots 'Bilbao, 1942 ¡No hay huevos!' lanean, bilbotar talde bat Amerika deskubritzera bidali eta gero, Luis A. Bañeresek XV. Mendea utzi eta etorkizunera jauzi egin du bere eleberri berriarekin; 'Flop!' izenburuko eleberrian bizkaitarrak aztertzeko misioa duen estralurtarra ekarriko du Bilbora
Urrutiko galaxia batean, urtetan gatazkan aritu eta gero, bertakoak erabat aspertuak jada, planeta bik bake akordioa sinatu dute; horren ildotik, planeten arteko originaltasun txapelketa antolatu dute.
Hori bera ardatz, Pocoví izeneko kapitaina bidaliko dute Bilbora. Kapitaina moral urriko pertsonaia da, xuhurra, egoera surrealisten erakarle eta ganberroa erabat. Misio argia du: Bilbo hiriaren giro koloretsu eta alaia bere mundura esportatzea, bertako bizitza alaitu eta arindu aldera.
María Jesús Lezak kontakizun liburu berria aurkeztuko du Madrilgo Azokan
- Xehetasunak
María Jesús Leza Madrilgo Liburu Azokan egongo da ekainaren 3an, asteazkena, eta 7an, igandea, 332. etxolan. 'Recuerdo del Norte' bere liburu berria aurkeztu eta bertan aleak sinatzen arituko da. Lan horretan Iparrarekin harremana duten kontakizun bilduma egiten du; oro har, bizitza beraren garai ezberdinekin lotura dute: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta heldutasuna.
Liburuaren hitzaurrean Montserrat Canok dioen bezala, 'Recuerdo del Norte' liburuak "izateari buruzko ikuspegi mamitsua ematen digu, alde ilunak aintzat hartuta ere, gizaki bakoitzaren egoeraren alderik poetikoena erakusten digu, pozak eta tristurak, itxaropena eta desilusioa edertasunez jantziz. Literatura, azken batez, literatura benetakoa eta zintzoa. Literatura bere zentzurik zabalenean eta borobilenean: gezurren bat o beste baliatu, egi borobilak esateko". Hitzaurrea osorik.
Javier eta José Luis Díez (díez+zeíd) anaiek irabazi dute ‘Juan Carlos Eguillor’ IV. Nazioarteko Ikus Poesia Saria
- Xehetasunak
Javier eta José Luis Díez anaiek, euren lanak díez+zeíd deituraz sinatzen dituztenek, irabazi dute Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ IV. Nazioarteko Ikus Poesia Saria. Elssie Ansareo, Mikel Jaúregui eta Óscar Sotillosek osatutako epaimahaiak ‘Controversia’ lana hautatu du, aurkeztu diren 119 lanen artetik hoberena delakoan.
‘Juan Carlos Eguillor’ irabazten duen lanari 600 euroko saria dagokio; batera, accesit bi banatzen dira; oraingoan, accesitak Jordi Alcarazen ‘La partida’ eta Iñaki Saldañaren ‘Me siento libre’ lanek jaso dituzte. Hauetaz gainera, epaimahaiak beste 20 lan hautatu ditu eta, saritutako lanekin batera, udazkenean Bilbon inauguratuko den erakusketa osatuko da. Erakusketa Estatuko eta Euskadiko zenbait hiri bisitatuko ditu.
Sarira Espainiako komunitate guztietatik aurkeztu dira lanak, bai eta Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Estatu Batuak, Irlanda, Mexiko, Uruguai eta Venezuelatik ere.
'Egilea argitalpen mundu berrian’ II Jardunaldia irailaren 19an burutuko da Bilbon
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du. Honekin, 2014ean abiatutako ekimenari emango zaio jarraipena, sektorean aritzen diren eragile ezberdinen arteko elkarrizketan sakontzea duela helburu.
Etengabeko aldaketan dabilen errealitatearen ulermen eta onura gehien lortzea da helburua, idazleei eskainiz argitalpenaren eta auto-argitalpenaren munduari buruzko analisi sakona. Honetan dabiltzan eragile guztiek idazmenak izan ditzakeen onura eta aukera anitzak ezagut eta neur dezaketen lortu nahi da.
Jardunaldia irailaren 19an burutuko da, Bilboko Alhóndigan, Bastida aretoan. Ponentziak, mahai inguruak eta publikoari zabaldutako eztabaidak eskainiko dira. Goizeko 10.00etan abiatu eta arratsaldeko 18.00etan amaituko da, tartean bazkaltzeko atsedenaldia egingo delarik. Bigarren jardunaldi honetan, lehenengoan bezala, AEE/EIEko kideez gainera, interesa duen pertsona orok har dezake parte.
