Javier Celaya, AEE/EIEaren Jardunaldiko parte hartzailea: “zure liburua digitalean zentzuzko salneurrian eskaintzen baduzu, deskargatzeko erraztasunez, era legal eta lehiakorrean, eta ikusgarrian eginez, salduko duzu”
- Xehetasunak
Javier Celaya Dosdoce.com kultura atariko kide-fundatzailea da, beste hainbat ekimenen artean. AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du, irailaren 19an sarrera irekiarekin.
Celayak, Grupo Planetako sail digitaleko zuzendari de Santos Palazzirekin batera hitzaldi batetan parte hartuko du, eta bere iritziz, argitalpen modu berriak direla eta, “zure liburua digitalean zentzuzko salneurrian eskaintzen baduzu, deskargatzeko erraztasunez, era legal eta lehiakorrean, eta ikusgarria eginez, salduko duzu”.
“Merkatua Amazonen esku utzi nahi al dugu? Hark jarri ditzala arauak, edo guk sortuko al ditugu negozio eredu berriak?” galdetzen dio bere buruari Celayak. Bere iritziz “Argitaratzailea da salneurria jarri behar duena”.
Celayaren biografia eta elkarrizketa osoa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Santos Palazzi, AEE/EIEaren 2. Jardunaldiko hizlaria: “Egileek inoiz ez dute hain sarbide zuzen eta errazik izan irakurle potentzialetara”
- Xehetasunak
Santos Palazzik, Javier Celayarekin batera, AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldiaren irekiera hitzaldian parte hartuko du larunbatean, irailak 19. ‘Non gaude eta norantz doa argitalpen sektorea’ da hitzaldiaren izenburua eta gainontzeko jardunaldiak bezala sarrera irekia du.
Palazzik, Grupo Planetako sail digitaleko zuzendaria, nabarmentzen du “promozio eginkizuna dela azken urteotan aldaketa gehien izan duena, eta bilakaera izaten jarraitu beharko du irakurle potentzialen arreta eta interesa erakartzeko. Gainera, argitalpen digitalak argitaraturiko izenburuen uneko hedapen globala ahalbidetzeak konplexutasuna gaineratzen dio argitalpen kudeaketari, argitaratzen den lan bakoitzaren irakurle potentzial kopurua handituz”.
Libranda, Espainia eta Latinoamerikako hedatze plataforma digital nagusiko fundatze taldeko kide den Palazziren iritziz “inoiz ez, argitalpenaren historian, egileek ez dute hain sarbide zuzen eta errazik izan irakurle potentzialetara. Argitaratzaileek eginkizun garrantzitsua dute, egile berrien kolektibo honi aholkularitza eta argitalpen zerbitzuak eskainiz”.
Santos Palazzen biografia eta elkarrizketa osoa
Hizlarien biografiak eta elkarrizketak
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Luis A. Bañeres eta Jorge Urreta Bilboko Liburu Azokan
- Xehetasunak
Luis A. Bañeresek Bilboko Liburu Azokan parte hartuko du, bere 'Flop!' eleberriaren aleak sinatuz datorren ekainaren 6an. Etxean liburu dendaren kasetan egongo da, eguerditik ordu biak arte eta arratsaldeko 18.30etatik 20.00k arte. Batera, bere aurreko 'Bilbao 1492: ¡no hay huevos!' eleberriaren aleak sinatuko ditu.
Jorge Urretak igandean, ekainaren 7an, '¿Quién dijo miedo?' eleberria sinatuko du, Etxean liburu dendaren kasetan ere, eguerdiko 12:00etatik eta 14:00k arte. Bertan ere, Urretaren aurreko 'El año de la hortaliza' eleberriaren aleak eskura daitezke, egileak berak sinatuak.
Aimar Rollánek Madrilgo Liburu Azokan sinatuko du ekainaren 13an, larunbatean
- Xehetasunak
Aimar Rollán datorren ekainaren 13an, larunbata, Madrilgo Liburu Azokan egongo da, Creación Argitaletxeak argitaratutako bere 'Anhelo de luz' lan berriaren aleak sinatzen. Sinadura arratsaldez burutuko da, seietatik zortzi ta erdiak arte, 243 zenbakia duen kasetan.
Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".
Fernando Palazuelosek 'La bestia que bebe de las huellas' eleberria aurkeztuko du Bilboko Liburu Azokan
- Xehetasunak
Ekainaren 6an, ostirala, arratsaldeko seietan, Fernando Palazuelosek Bilboko Liburu Azokaren (Arenal) karpa nagusian aurkeztuko du 'La bestia que bebe de las huellas' eleberria, berak idatzia eta Rober Garay Aguirrek ilustratua.
'La bestia que bebe de las huellas' (Txalaparta Argit.) eleberrian, desagertutako Bernabé Rodella poeta eta naturistaren urratsen atzetik dabilen protagonista, familia bitxiaren Intxaurraga baserrira ailegatzen da. Bertan, iraganeko hainbat gertakari arraroren berri izango du. "Sasi-thriller honen bidez, Fernando Palazuelosek eta Rober Garayk Euskal Herria kondairaz josi zituzten beste mundu horien bila abiatu dira, euskal mitologia aberatsa XXI. mendera hurbildu nahian”.
