Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

AEE/EIE, ‘SEGUIR CREANDO’ PLATAFORMAKO KIDE MODUAN, DIPUTATUEN KONGRESUKO PRESIDENTEAREKIN EGIN DEN BILERAN EGON DA

Xehetasunak
08 Otsaila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 08 Otsaila 2016

AEE/EIEk parte hartzen duen ‘Seguir creando’ plataformaren barruan dauden idazle eta sortzaileak Diputatuen Kongresuko presidente eta  PSOEko kide den Patxi Lópezekin elkartu ziren, sortzaile ororentzat pentsioa kobratzea eta bere sorkuntza lanak emandako etekinak, azken hauek 9.000 euro gordin baino gehiago direnean, bateraezinak direla dioen araua zuzentzeko.

Javier Otaola AEE/EIEko Zuzendaritza Batzordeko kideak ordezkatu zuen Euskadiko Idazleen Elkartea bilera honetan, beste hainbaten artean, Antonio Gamoneda, Luis Landero, Antonio Colinas, Javier Reverte, Imanol Uribe eta Angela Vallveyk parte hartu zutelarik ere. 

‘Seguir Creando’ plataformaren adierazpena / El Mundo argitaratutako informazioa

 

José Serna Andrések ‘Navidad Solidaria’ kontaketa laburraren III Lehiaketa irabazi du

Xehetasunak
04 Otsaila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Otsaila 2016

 

José Serna Andrések ‘Navidad Solidaria’ kontaketa laburraren III Lehiaketaren lehen saria irabazi du ‘Cuento de Navidad’ lanarekin. Lehiaketa Gaztela-Mantxako Liburutegiak antolatua da.

Kontaketa irabazleak, bere egilearen hitzetan, “bere herrialdeko gerratik ihes egiten duen eta, haurdun, Europara emigratzen duen emakume baten pentsamenduak islatzen ditu”.

‘Cuento de Navidad’ hemen irakur daiteke

Iñaki Sainz de Murietak bere web orrialdea berritu du eta bere obra irakurleen esku utzi du dohainik

Xehetasunak
29 Urtarrila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Urtarrila 2016

DSS2016 dela eta, Iñaki Sainz de Murietak bere web orrialdearen bertsio berria plazaratu du, www.sainzdemurieta.com, aurrekoaren diseinu eta estetika erabat aldatuz, askoz ere eskuragarriagoa eginez baina bere izaera ahaztu gabe.

Azken helburua, Sainz de Murietak azaldu duen moduan, “ez da beste nire obra osoa jendartearen esku jartzea baino, orain artekoa eta etorkizunekoa, kultura unibertsal eta doakoaren aldeko apustu garbia eginez, horretarako euskarri digital berriak erabiliz. Hau da nire proiektu berriaren giltzarrietako bat, horren bitartez bere obra immaterialaren subiranotasuna berreskuratu nahi dudalarik bai eta horretara mugarik gabeko eskuragarritasuna, honekin argitalpen sektorea ukatu gabe, profesional bezala hari zor bainaiz eta ez baitago nire proposamenarekin kontrajarrita”.

Maria Eugenia Salaerrik, Marta Sanzen ‘Farándula’ eleberria aurkezten du Bilbon

Xehetasunak
27 Urtarrila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Urtarrila 2016

Urtarrilaren 28an, ostegunez, 19:00etan Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘Farándula’ aurkeztuko da, azken Herralde Eleberri Sariaren irabazlea. Bere egile Marta Sanzek, hilabetero Bastida Aretoan Maria Eugenia Salaverrik jendarteari literatura nobedadeak bere egileen eskutik hurbiltzeko moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du.

'Farándula' eleberriak kriseiluen argiaren alde batean eta bestean gertatzen diren istorioak erritmo bizian kontatzen ditu, egungo kulturaren balio galtze gero eta handiagoa begirada ironiko eta garratzarekin zuzenduz.

Javier Gil Diez-Conderen ‘Falstaff no cree en la otra vida’ antzezlana antzeztuko da Altsasun

Xehetasunak
25 Urtarrila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Urtarrila 2016

Urtarrilaren 30ean, larunbatez, Tarima Beltza antzerki konpainiak ‘Falstaff no cree en la otra vida’ obraren berriz ematea estreinatuko du, Javier Gil Diez-Condek 1989ko Francisco de Avellaneda antzerki saria irabazi zuena alegia. Emankizuna Iortia Kultura Etxean izango da, frontoi zeharbidea z/g, Altsasu (Nafarroa). Bi emanaldi egongo dira, 20:00etan eta 22:00etan.

‘Falstaff no cree en la otra vida’ bere egilearen arabera “Inauterian inspiraturiko fartsa groteskoa da, hiru gaiei buruzko osagaietatik abiatuz: Sexua, Erlijioa eta Heriotza; bereziki azken honetan sakonduz. Gure Inauterietan gertatzen den bezalaxe, hemen heriotzari buruz era barregarrian hitz egiten da, umore beltzez, ‘heriotzaren mamua konjuratzeko’ behar baten moduan, protagonistak esaten duen moduan”.

Lanari buruzko informazio gehiago.

 

 

Página 103 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio