Martxoaren 4ean, ostiralez, 19,30etan, Cámara liburu dendan, ‘Solitudine’ aurkeztuko da. Aurkezpena Blanca Sarasuak egingo du.

'Solitudine' poesia liburu bat da, non, bere egileak azaltzen duen bezala, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatzen da. Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.