Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Ángela Sernak ‘Solitudine’ bere liburuaren aleak sinatuko ditu ostegun honetan Gasteizen

Xehetasunak
14 Abendua 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Abendua 2015

Ángela Sernak 'Solitudine' bere lanaren aleak sinatuko ditu ostegunean, abenduak 17 Gasteizko Elkar liburu dendan, San Prudentzio kaleko 7. zenbakian.

Solitudine poesia liburu bat da, non, bere egileak azaltzen duen bezala, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatzen da. Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.

 

José Serna Andrések Astearteetako Bilboko Poesia Tertulietan parte hartuko du bihar ‘Agua viva’ bere liburuarekin

Xehetasunak
14 Abendua 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Abendua 2015

José Serna Andrésen, 'Agua viva', liburua izango da Asociación Artística Vizcainak 1992az geroztik beti sarrera irekiarekin deitzen dituen ‘Astearteetako Café Boulevardeko Poesia Tertulia’ mitikoen oinordeko diren Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren hamabigarren sesioko gaia.

Tertulia hau, Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren lehen hiruhilekoa itxiko duen tertulia honetan Mª José Plaza egongo da aurkezle gisa. Ekitaldia abenduaren 15ean, asteartez, 19:00etan izango da, La Bolsa Gizarte Zentroko lehen solairuan, Pelota kalea 10, Bilboko Alde Zaharrean.

‘Agua viva, oraciones llenas de vida’ (Paulina Editorial) liburuari buruz bere egileak dio “otoiz sakon eta xume hauek guretzako daude idatzita, gaur ahogozatzeko eta otoitz egiteko: elikagaientzako gatza bezala eta argia ilunpean bezalakoak dira, elikagaia fresko mantentzeko eta ura bere ur bizia izateko”.

 

 

Javier Minak ostegun honetan, hilak10, Luis Martín Santosekin bere paseoen liburua aurkeztuko du

Xehetasunak
09 Abendua 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Abendua 2015

Javier Minak, ostegun honetan, abenduak 10, 19,30etan Donostiako Lagun liburu dendan bere azken literatura sorkuntza aurkeztuko du, 'De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos'. Egilearekin batera Montserrat Fornellsek parte hartuko du.

‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.

Informazio gehiago. 

Luisa Etxenikeren hitzaldia asteazken honetan Gipuzkoako Ateneoan.

Xehetasunak
01 Abendua 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2015

Luisa Etxenike idazleak bere literatura lanari buruzko hitzaldia egingo du Gipuzkoako Ateneoan. Hitzaldia, Ateneoak idazle donostiarren inguruan egingo duen zikloaren baitan izango da. Topaketa Angel García Rondak moderatuko du.

Hitzordua asteazkenean, abenduak 2 izango da, 19,15etan Kutxa Mintegiak Aretoan, Andia kalea z/g. Donostia.

Javier Minak ‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’ argitaratu du

Xehetasunak
26 Azaroa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2015

Luis Martín Santos idazle donostiarrak Gipuzkoako hiriburutik barna utzitako aztarnak aurkitzeko gonbita egiten digun liburu bat argitaratu du Javier Minak.

‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.

Gaur El Diario Vasco egunkariak argitalpenaren gaineko berrian jasotzen duen moduan, “heldutasunean, Minak marraztu duen Martín-Santosen Donostiako mapa (jada desagertu diren) kafe-etxez, tabernaz eta jatetxez (horietako askok bizirik dirautelarik), zinemez, Gipuzkoako Ateneoa bezalako zentroz, kolore ugariko tertuliaz, lagunarteko afariz eta abarrez josita dago”.

Página 105 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio