Bere poesia, beste edukien batzuen artean, zabaltzeko erabiliko duen online plataforma izango da

Iruñean finkaturiko eta AEE/EIEren bazkide den egile donostiarrak web orrialde bat inauguratu du bere ibilbide guztia kontsultatzeko eta bere literatura lana ezagutu ahal izateko. Bere site berria (www.fatimafrutos.com) eta bere Twitter kontu ofiziala (@fatimafrutos) dira Fátima Frutosek bere lana interneten bultzatzeko erabiliko dituen funtsezko kanalak, bai eta beste egile nafar, euskaldun eta espainiarrena ere.

 

Seguir Creando Plataformaren eta Nafarroako Parlamentuko talde politikoen arteko ekitaldi garrantzitsu baten antolatzaile da ere. Ekitaldi hori ekainaren 22an izango da, 12:00tan, Nafarroako Foru Parlamentuan. Frutosen lanak Europako herrialde ugaritako liburu dendetan aurkitu daitezke, hala nola Portugalen, Alemanian, Italian eta Grezian.