‘Memorias de una niña del franquismo’ Biografías Personales argitaletxearen azken izenburuaren aurkezpena Sabadellen
- Xehetasunak

Eleberria izaera intimista duen istorioa da eta fondo argiki autobiografikoa du
Datorren ostiralean, maiatzak 19, 19:00etan, Manuela Pérez Cañaveras idazlearen Memorias de una niña del franquismo eleberria aurkeztuko da Sabadelleko La Llar del Llibre liburu-dendan. Eleberria Beatriz Celaya zuzendari duen Biografías Personales argitaletxe bilbotarrak argitaratu du.
Ondarreta Abesbatzak 50 urte bete ditu eta ospatzeko bere historiari buruzko liburu bat argitaratu du
- Xehetasunak

Lana Biografías Personales argitaletxeak argitaratu du eta Getxoko Udala da babeslea
Pasa den apirilaren 27an, Areatzan Getxo Elkartegiako ekitaldi aretoa beterik egon zen Areatzako abesbatzaren historia azaltzen duen liburuari ongietorria emateko. Lana Beatriz Celaya zuzendari duen Biografías Personales argitaletxe bilbotarrak argitaratu du eta Getxoko Udaleko Kultura Ikasgela da babeslea. Azalaren diseinua eta maketazioa Sergio Verdek egin du.
Bilboko Azkuna Zentroan egingo den hurrengo Aurrez Aurrean mundua aldatu zuten elikagaiei buruz hitz egingo da
- Xehetasunak

Egunero jaten ditugun elikagaiei buruzko bitxikeria, kondaira eta jatorriakjasotzen dituen irudidun liburu bat aurkeztuko da
Datorren asteazkenean, maiatzak 17, 19:00etatik aurrera, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan. Oraingoan, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak Teresa Benéitez (Bartzelona, 1966) izango du mintzakide, Aventuras y desventuras de los alimentos que cambiaron el mundo liburuaren egilea eta A Fin de Cuentos-en argitaratzailea.
Edurne M. Aionak ‘Miradas inversas’ bere poema bilduma aurkeztuko du Barakaldon
- Xehetasunak

Obrak bere nerabezaroko konposizioak bai eta gaur egungo bere poetika jasotzen ditu
Bihar, maiatzak 11, 19:00etatik aurrera, Edurne M. Aionak Miradas inversas bere poema bilduma aurkeztuko du. Ekitaldia Barakaldoko Minerva liburu-dendan izango da (Askatasun Etorbidea, 43, Barakaldo, Bizkaia). Poesia emanaldiaren ondoren egileak aleak sinatuko ditu.
Liburu honetako poemak barruko bidaiak dira, hausnarketa sakonak. Batzuk intimoak eta pertsonalak dira; beste batzuek aldarrikapen eta salaketa izaera argia dute, baina horietako bakoitza egileak bere arima ikusteko, interpretatzeko eta bertso moduan berrasmatzeko inbertitzen duen begirada da.
Gehiago irakurri: Edurne M. Aionak ‘Miradas inversas’ bere poema bilduma aurkeztuko du Barakaldon
Fernando Aramburuk ‘2016 urteko liburuari Francisco Umbral Saria’ jaso du ‘Patria’ lanagatik
- Xehetasunak

Aramburuk bere konpromiso etikoa azpimarratu zuen idazle moduan terrorismoaren biktimekiko
Arratsalde honetan Fernando Aramburuk ‘2016 urteko liburuari Francisco Umbral Saria’ jaso du Patria bere eleberriarengatik. Ekitaldia Madrilgo Errege Postetxean egin da, Madrilgo Komunitatearen egoitzan alegia, eta Gobernuko Presidente den Mariano Rajoyren parte hartzea izan du, bai eta Cristina Cifuentes Madrilgo Komunitateko presidentearena ere. Politika eta kultura munduko jende ospetsu asko izan dirabertan ere. Saria María España Suárez, Francisco Umbralen alarguna eta poeta, kazetari, eleberrigile, biografo eta saiakera idazle espainiar handiaren izenadaraman Fundazioko presidentea hain zuzen ere, bai eta Narciso de Foxá Majadahondako alkate eta erakunde horretako patronoaren eskuetatik jaso du.
