Atseginez iragartzen dizuegu Victoria Gastón Prada Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Agurain-Salvatierran jaioa, Araban, bere haurtzaro eta nerabezaroa Sanabriako herri txiki batean pasa zuen, Trefacion, Zamorako probintzian, Galizia eta Portugaleko mugetatik oso gertu.

Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua, Vitoria-Gasteizeko Udalean funtzionarioa da eta bere jaioterrian bizi da egun.

Irakurlea eta idazketa zalea, Covid-19 pandemia bitartean istorioa kontatzera animatu zen, besteak ete bere burua entretenitzeko, eta 2020ko maiatzean Facebooken asteroko argitalpenak egiten hasi zen, ordutik hona osteguneroko mantentzen duen ohitura.

Irakurleek animaturik,  El Nimbo editorial argitaletxearen bitartez horien hautaketa bat argitaratzea erabaki zuen. "El ladrón de veletas y otros relatos" izenburua daraman liburua, 34 kontakizun laburren bilduma bat da, istorio miszelanea bat, bertan sorginak eta mamuak nahasiz; ezkutatutako altxorrak eta debekatutako amodioak; otsoak eta katuak; etxe-animaliak eta pertsonak. Paisaia eta pertsonaia hauek, haien kabuz, bere tokia merezi dute memoriaren ametsetan, sinopsian azaltzen den moduan.

Ongietorria AEE/EIEra, Victoria!

 

"El ladrón de veletas y otros relatos" liburuaren sinopsia

Haurtzaroaren tokia, zalantzarik gabe, gainerako bizitzaren erreferentzia da, itzuli nahi den edo aldendu egin nahi den paisaia.

Hemen, paisaia gurutzatzen duen ibaia da, ipuin hauen hari eroalea, bestela ez baitute ezer gutxirik amankomunean: pandemia garaian sortutako kontakizunak, oroitutako amets moduan edo amestutako oroitzapen moduan, entretenitzea bilatuz, bai eta bere burua entretenitzea, istorioak gogoratuz eta asmatuz, erreala eta magikoa, posiblea eta ezinezkoa denaren mugan.

Istorio miszelanea bat, bertan sorginak eta mamuak nahasiz; ezkutatutako altxorrak eta debekatutako amodioak; otsoak eta katuak; etxe-animaliak eta pertsonak. Paisaia eta pertsona hauek, bere kabuz, bere tokia merezi dute memoriaren ametsetan.