‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren erakusketaren katalogoa
- Xehetasunak
Eskuragarri dago AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren lan garaile eta hautatuen katalogoa. Euskadiko Idazleen Elkarteko lehendakari María Eugenia Salaverriren hitzaurrearekin, katalogoak lan garailea, bi accesitak eta sariketara aurkeztu ziren 119 piezen artetik epaimahaiak hautatutako beste 20 lan agertzen ditu.
Juan Carlos Eguillor IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean ireki da (Ramon de la Sota kaia 1) urriaren 30etik azaroaren 15era arte. Inaugurazioa 19,30etan izango da.
ROSA MONTERO BERE AZKEN ELEBERRIAREN INGURUAN MINTZATUKO DA OSTEGUNEAN, MARÍA EUGENIA SALAVERRIK MODERATZEN DITUEN LITERATURA ELKARRIZKETEN BAITAN BILBOKO AZKUNA ZENTROAN
- Xehetasunak
Ostegunean, urriak 29, 19:00etan, Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘El peso del corazón’ aurkeztuko da, Bruna Husky detektibea protagonista duen Rosa Monteroren azken eleberria.
Rosa Montero bertan egongo da María Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuz. Elkarrizketa hauek hilabetero egiten dira Bastida Aretoan, narratiba nobedadeak bere egileen eskutik jendeari gerturatzeko.
‘El peso del corazón’ thriller bat da, politika eta ekologiaren inguruko abentura eleberria, fantasiazkoa eta zientzia fikziozkoa ere. Bertan, Bruna Husky ikerlari erreplikantea ‘Lágrimas en la lluvia’-ko mundu liluragarrira itzultzen da, itxuran erraza den kasua konpontzeko. Ez dakiena da nazioarteko ustelkeria trama bati aurre egin beharko diola, neska txiki baten ardura hartzeak sortzen dizkion kontrako sentimenduak asimilatzen dituen bitartean.
Sarrera irekia gonbidapenarekin. AZko Infopuntuan jasotzen da
AEE/EIEren ikus poesia IV sariaren erakusketa Bilbon irekiko da urriaren 30ean
- Xehetasunak

Juan Carlos Eguillor Nazioarteko Ikus Poesia IV Sariko lan garaile eta aukeratuen erakusketa Bilboko Itsadarra Itsas Museoko Auditoriumean egingo da (Ramon de la Sota Kaia 1) urriaren 30etik azaroaren 15era arte. Irekiera 19,30etan izango da.
Erakusketa Epaimahaiak aukeratutako 23 lanek osatzen dute, irabazlea eta bi accesitak barne, eta ‘Eguillor eta itsasoa’ izenburupean erakusten diren aurreko edizioetako itsasoari loturiko beste bi lanekin osatzen da.
ERAKUSKETAKO KATALOGOA (PDF)
JAVIER GIL DIEZ-CONDEK HIRU ANTZEZLAN BILDU DITU ‘MEMORIA DE FARSA JARANERA’ LIBURUAN
- Xehetasunak
Liburua urriaren 30ean, ostirala, aurkeztuko da 19’30etan, Irungo Pío Baroja Institutuan (Elkano kalea z/g), irakaskuntza zentroaren berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. Aurkezpenean Xabi Puerta idazle eta dramagilea eta Xabi Soret aktorea edukiko ditu lagun egileak.
Tabula Rasak argitaratutako Javier Gilen lan hau ‘Teleogonía’, ‘¿Quién teme a Lisístrata? Eta ‘Farsa del eterno paraíso’ antzezlanek osatzen dute.
Liburuaren kontrazalean azaltzen denez “gutxi dute ikustekorik bere egilearen bereizgarri den komedia esperpentikoarekin, zenbait detaile, aspektu puntual edo pertsonaia batzuen noizbehinkako ezaugarrietan izan ezik agian, zeintzuk, zalantzarik gabe, irakurle trebeak ikusten jakingo dituen”.
RICARDO UGARTEREN ‘MEMORIAS DE SIDI IFNI’ LIBURUAREN AURKEZPENA
- Xehetasunak
Ricardo Ugarteren liburua egileak eta Julia Otxoa idazleak aurkeztuko dute astelehenean, urriak 26, 19,30etan Donostiako Koldo Mitxelena Kultura Zentroan.
Testuan, Ricardo Ugarte idazle eta eskultoreak, Sidi Ifnin, Mendebaldeko Afrika Espainiarra deiturikoan egindako zerbitzu militarrean bere partaidetza ekartzen du gogora. Garai horri Ugartek “gerra ezkutua” deitzen dio, “babesgabea eta basamortu aitzinean gerrarako prest” zegoen lur hartan, “1958 geroztik suetena egon baitzen Marokorekin baina alerta orokorrean jarraitzen genuen”.
Berrogeita hamar urte geroago “lagun zaharrek istorio ezezagun honi buruz idaztera bultzatzen ninduten. Gaur, emandako hitza betetzen dut era laburrean, infernuan denboraldi hura elkar banatu genuen kamarada haien omenez, horietako asko desagerturik”.
