Eguillor Ikus Poesia Sariaren erakusketa bi astez hedatuko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
- Xehetasunak
AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariko lan garaile eta hautatuen erakusketa azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai, aurreikusia baino bi aste gehiago, Bilboko Itsasdarra Itsas Museoan, Ramón de la Sota Kaia 1ean.
Erakusketa, sari honen aurreko edizioetatik datozen eta itsasoari loturiko beste lan batzuekin osatzen da, ‘Eguillor eta Itsasoa’ izenburupean. Aurten 119 lan aurkeztu ziren sarira espainiar komunitate guztietatik, bai eta Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Estatu Batuak, Irlanda, Mexiko, Uruguai eta Venezuelatik ere besteak beste.
Salaverrik, gaurtik ostegunera arte Bilbon egingo diren ‘Literatura eta Teknologia Berriak’ jardunaldietan parte hartuko du
- Xehetasunak

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Literatura eta Teknologia Berriak’ IV Jardunaldiak inauguratuko ditu gaur, azaroak 10, eta arratsalde honetatik ostegunera bitarte, hilak 12, izango dira, bi egunok barne.
Lehen jardunaldian Euskadiko Idazleen Elkarteko Presidente María Eugenia Salaverrik parte hartuko du Daniel Maíz eta Fernando Tarancónekin batera. Hitzaldia Patricia Millánek dinamizatuko du. Lehen jardunaldi hau18.00etatik 20.30etara izango da, Bilboko Rekalde Aretoan. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Bihar, azaroak 11, Daniele Sarriugate, Mikel Aguirregabiria eta Julio Usandizagak hartuko dute parte. Azaroaren 12an Catuxa Seoane, Ibon Idoiaga eta Fernándo Juárezek itxiko dute jardunaldia.
'JUAN CARLOS EGUILLOR' NAZIOARTEKO IV IKUS POESIA SARIAREN ERAKUSKETARI BURUZKO BIDEOA
- Xehetasunak
Erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egongo da irekita azaroaren 15era arte. Sari honen edizioko 23 lanak daude ikusgai, garaile eta hautatuen artean. Gainera itsas gaiari loturiko beste lanak daude, aurreko edizioetatik ekarriak.
Erreportajea Euskal Telebistako kultura zerbitzuek ekoiztu eta eman zuten.
‘LITERARTE’ ARGITALPEN PROIEKTUAREN ETA MARÍA JOSÉ MIELGOREN ‘COMO LA VIDA MISMA’ LIBURUAREN AURKEZPENA
- Xehetasunak
Asteazkenean, azaroak 4 19,30etan, Bilboko Ilunion Hotelean ‘Literarte’ proiektua aurkeztuko da, José María Mielgok sorturiko argitaletxe, banatzaile eta ekitaldi antolatzailea. Ekitaldi berean Mielgoren ‘Como la vida misma’ liburua aurkeztuko da.
Testu hau egile bilbotarraren bigarren narratiba liburua da. “kontakizun eta mikrokontakizun bilduma bat da, gai anitzak dituena eta hizkera errazarekin. Testuak ametsen mundura garamatza, adiskidetutako sentimenduetara eta mundu introspektibo batetara”, azaltzen du egileak.
Ilunion Hotela (antzinako ABBA) Bilboko Rodríguez Arias kalea, 66ean dago. Pedro Ugarte eta José Luis Urrutia idazleek aurkeztuko dute ekitaldia.
‘JUAN CARLOS EGUILLOR’ NAZIOARTEKO IKUS POESIA SARIAREN ERAKUSKETA INAUGURATU DA BILBON
- Xehetasunak
Ostiralean, urriak 30, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, urteko AEE/EIE-ak antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sarian hautatutako 23 lanen erakusketa inauguratu zen.
Ekitaldia, Elkarteko presidenta María Eugenia Salaverriren hitzekin hasi zen, sariak hartu duen garrantzia nabarmenduz, ikus poesiaren barnean sari entzutetsuenetakoa bilakatu baita lau edizioren baitan besterik ez.
Ondorenik, Javier eta José Luis Díez anaiek, ‘Controversia’ lanarekin sariketaren garaileak alegia, saria jaso eta antolakundeari eskerrak eman zizkieten ekimen hau bizirik mantentzeagatik. Erakusketa azaroaren 15era arte egongo da irekita.
Erakusketa, ‘Eguillor eta Itsasoa’ izenburupean sari honen aurreko edizioetatik datozen itsasoari loturiko beste lanek osatzen dute.
