Urtarrilaren 28an, ostegunez, 19:00etan Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘Farándula’ aurkeztuko da, azken Herralde Eleberri Sariaren irabazlea. Bere egile Marta Sanzek, hilabetero Bastida Aretoan Maria Eugenia Salaverrik jendarteari literatura nobedadeak bere egileen eskutik hurbiltzeko moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du.

'Farándula' eleberriak kriseiluen argiaren alde batean eta bestean gertatzen diren istorioak erritmo bizian kontatzen ditu, egungo kulturaren balio galtze gero eta handiagoa begirada ironiko eta garratzarekin zuzenduz.