Aranzazu de Isusik bere bigarren kontakizun liburua aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak

Hitzaurrea Pedro Ugarte idazle bilbotarrak sinatzen du
Datorren ekainaren 28an, asteazkenez, Aranzazu de Isusi Cámara liburu dendan (Euskalduna 6, Bilbo) egongo da bere bigarren kontakizun liburua aurkezteko, Benditas luciérnagas izenburua daramana (Torremozas, 2017). Pedro Ugarterekin agertuko da, hitzaurrearen egilea baita. Aurkezpen ekitaldia 19:30etan hasiko da.
Gehiago irakurri: Aranzazu de Isusik bere bigarren kontakizun liburua aurkeztuko du Bilbon
Milioika irakurleengana iristea da Amazonek Bilbon egingo duen tailerraren helburua
- Xehetasunak

IV Egilearen Jardunaldiko autoargitalpenari buruzko tailerrak izaera praktikoa izango du eta edozein idazleri irekia izango da
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren itxiera ekitaldia, Carlos Liévano gaztelerazko Amazoneko Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradunak emango duen autoargitalpenari buruzko tailer bat izango da. ‘Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zai’ da bere izenburua eta datorren irailaren 15ean egingo da, arratsaldez Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
Berna González Harbourek ‘Las lágrimas de Claire Jones’ aurkeztuko du datorren astelehenean Bilbon
- Xehetasunak

María Ruiz komisarioa protagonista duen saileko hirugarren eleberria da hau
Datorren astelehenean, ekainak 19, 19,00etan, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia.
Sam Missingham audientziak sortzeko adituak, IV Egilearen Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia egingo du
- Xehetasunak

'Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’ da bere ponentziaren izenburua
Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo den IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamek egingo du. Ia hiru urtez HarperCollinsen Audientzien Kudeaketarako Zuzendari lanetan ibili ondoren, egileen jagole eta Europako audientzia sortzaile handienetako bat den aditu britainiar honek, pasa den apirilean bere enpresa proiektu propioa jarri zuen martxan, Lounge Books alegia.
Euskal alderdiek AEE/EIE-k antolaturiko kultura politikaren gaineko solasaldian euren jarrera agertu zuten
- Xehetasunak

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE eta PPko parlamentariek jendarteari irekitako solasaldi batean parte hartu zuten
Bilboko Azkuna Zentroa– La Alhóngigak ‘Literatura eta Politikaren inguruko Solasaldiak’ hartu zituen atzo, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) sustaturiko eta antolaturiko ekitaldia alegia eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten formakuntzetako bost bozeramaileek parlamentuko eztabaidatik ia beti urrun dauden gaien inguruan euren jarrera agertu dute. Hauen artean irakurketaren eta sorkuntzaren sustapena daude, edota argitalpenerako diru-laguntzak edo literatura egiletza.
