Abel Amutxategik aurtengo Celsius 232 Jaialdian parte hartuko du
- Xehetasunak

Egile bilbotarra bere lanak Avilésen aurkeztuko eta sinatuko dituen 120 idazleetako bat da
Celsius 232 Jaialdia urtero egiten da Avilésen eta beldurrezko, fantasiazko eta zientzia fikziozko literaturari eskainita dago. 2016an 40.000 pertsonak parte hartu zuten. Aurtengo edizioa uztailaren 19 eta 22 bitartean izango da.Abel Amutxategi bere irakurleekin 20 eta 21 egunetan egongo da.
Gehiago irakurri: Abel Amutxategik aurtengo Celsius 232 Jaialdian parte hartuko du
Liburuaren nazioarteko azokarik berritzaileena IV Egilearen Jardunaldian egongo da bere lehendakariordeak ordezkaturik
- Xehetasunak

Frankfurteko Liburuaren Azoka sektorean joera berrien sinonimoa da
Marifé Boix García, Frankfurteko Liburuaren Azokaren lehendakariordea izango da liburuaren azoken etorkizunaren inguruan arituko den adituetako bat IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian.
Datorren irailaren 15ean, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan, liburuaren nazioarteko azoka nagusietan inguru analogikoak digitalekin nola bateragarri egin izango da mintzagaia, besteak beste.
Marisol Schulz, Guadalajarako Liburuaren Azokako (FIL) zuzendaria IV Egileraren Jardunaldian parte hartuko du
- Xehetasunak

FIL gaztelerazko argitalpen sektoreko topagunerik handiena da
IV ‘Egilera argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian, Marisol Schulz egongo da, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokako zuzendaria 2013tik. Datorren irailaren 15ean, Schulzek ‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ mahainguruan parte hartuko du munduko geografiako beste puntuetatik etorritako beste hizlari batzuekin batera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo delarik.
Javier Minaren azkena bidaia liburua eta San Frantzisko Xabierkoaren bizitzaren deskribapena da
- Xehetasunak

Idazle nafarrak santuak Asiatik egindako ibilbidea jasotzen du 300 orrialdetan
Libros para la guerra. Forjando espadas liburuaren ondoren Javier Minaren azkena iritsiko da liburu dendetara, Tras las huellas de San Francisco Javier en Asia, un viaje al Extremo Oriente izenburuarekin. Donostian bizi den idazle nafarrak izenburu bat gehitu du Almuzara Argitaletxeko katalogoan 300 orrialde dituen bidaia liburu eta jesuita nafarraren bizitzaren deskribapenarekin.
Madrilgo Liburuaren Azoka IV Egilearen Jardunaldian egongo da Manuel Gil bere zuzendariarekin
- Xehetasunak

Datozen edizioetan gazteei zuzenduriko eskaintza eta bere nazioartekotzea daude bere erronka handien artean
‘Aro digitalean liburu azoken erronka’ da IV ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiko mahainguruetako baten izenburua, datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigako Bastida Aretoan egingo dena.
