IV Egilearen Jardunaldiaren egitaraua (Bilbo, 2017/09/15)
- Xehetasunak
Lehen mailako Europa eta Latinoamerikako hogei hizlarik argitalpen sektorearen errealitate berriari buruzko euren ikuspegiak azalduko dituzte
Atsegin handiz aurkezten dugu ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren programa, datorren irailaren 15ean egingo dena Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan.
Jardunaldi honen zergatia
Liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak orain dela urte batzuetatik hona jasaten ari duen eraldaketaren inguruan argitzen laguntzea da helburua. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa jaso dugu berriro hau posible egiteko.
Argitalpen sektorea etengabeko eraldaketan dago, geratzeko etorriak diren aldaketekin. Eta bilakaeran jarraituko dute: hor daude irakurketa gailu berriak, salmenta, irakurketa eta banaketa plataforma berriak, sare sozialak, algoritmoen bidezko erosketa erabakien neurketa, autoargitalpena edo booktubers-en fenomenoak. Sektoreak ez du egoera horretara egokitzea eta aldaketa guzti hauek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea beste aukerarik.
Horregatik, jada bere laugarren edizioa egingo duen ekitaldi hau antolatzearen beharra, egileak inguru berrietara hurbiltzen saiatzeko, bitartekari berriak ezagutu ditzaten eta gutxienez zein merkatu berritan lehiatu beharko duten ezagutu dezaten.
Gure bazkideen presentzia edukitzeaz gain, idazten hasi baino lehen gai hauei buruz informazioa jaso nahi duen oro gonbidatu nahiko genuke. Baita ere argitaratzaileak, literatura agenteak, liburu saltzaileak, banaketa plataformak eta liburuzainak, edo liburu bat jada liburu bat bakarrik ez dela ikasi nahi duen oro, askoz gehiago baita!
Egitaraua
Datorren edizioaren inaugurazioa Sam Missinghamen esku egongo da, aditu britainiarra, egileen jagole eta Europan audientzia sortzaile handienetako bat izateagatik ezaguna dena alegia. Bukatzeko autoargitalpen tailer bat emango du Carlos Liévanok, hots gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduraduna. Azken urteko esperientzia positiboa kontutan izanda, Bazkidearen booktuber unea errepikatuko dugu. Egitarauaren gainontzekoa gai ezberdinen gaineko mahainguruak dira eta sektoreko profesional entzutetsuak elkartuko dituzte.
Jarraian programazioa xehatuko dugu. Deskargatzeko sakatu hemen.
| 9:30-10:00 | Aurkezpena. María Eugenia Salaverri, AEE/EIE-ko presidenteak irekiko eta aurkeztuko du IV Egilearen Jardunaldia. |
|
| 10:00-10:45 | Inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamen eskutik, Lounge Books web plataformako Fundatzailea eta CEO: ‘Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’. |
|
| 11:00-11:45 | Mahaingurua: Audioliburua, irakurketa modu berri bat Partaideak: Pau Centellas, ADALeko presidentea; Maribel Riaza, Storytel-en Argitaletxeekin Harremanen Alorraren Arduraduna; Iria Álvarez, Penguin Random House-n online negozioaren garapen eta Bussiness Inteligence Zuzendaria. Moderatzailea: Margarita Guerrero, Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko zuzendaria. |
|
| 12:00-13:00 | Mahaingurua: Kultura kazetaritzan paper formatuaren etorkizuna Partaideak: Guillermo Busutil, Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria; César Coca, El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna; Winston Manrique, WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko Kolaboratzailea. Moderatzailea: Concha Barrigós, Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia. |
|
| 13:15-14:15 | Mahaingurua: Aro digitalean liburu azoken erronka Partaideak: Manuel Gil, Madrileko Liburu Azokako Zuzendaria; Marisol Schulz, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako Zuzendaria (Mexiko); Marifé Boix, Frankfurteko Azokako Presidenteordea; Asier Muniategi, Bilboko Liburu Azokako Zuzendaria. Moderatzailea: Arantxa Mellado, DataLibri-ko Fundatzaile eta Zuzendaria. |
|
14:30-15:45 |
|
A t s e d e n a l d i a / b a z k a r i a |
| 16:00-17:00 | Bazkidearen booktuber unea Partaideak: Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Ana Francia, Agustín Mamolar, Nekane González, Agustín Hurtado, José Antonio Martín Acosta, Javier Gil, Gabriel Olamendi, Cristina Romea, Iñaki Sainz de Murieta, Oskar Molina, Aranzazu de Isusi, José Serna y Jorge Urreta. |
|
| 17:15-18:15 | Mahaingurua: Liburu bat argitaratua izateko sekretuak Partaideak: Juan Casamayor, Páginas de Espumako Argitaratzailea; Gregori Dolz, Alrevés Editorial argitaletxeko Argitaratzailea; Berta Bruna, Literatura Agentea; Núria Ostáriz, Irakurle profesionala. Moderatzailea: Bernat Ruiz Domènech, liburuaren digitalizazioan aditutako Aholkularia. |
|
| T a i l e r r a |
||
18:30-20:00 |
Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zain
|
IV Egilearen Jardunaldian aditu ugarik liburu bat argitaratzerako orduan zein faktore diren erabakigarriak argitzen saiatuko dira
- Xehetasunak

Mahainguruak bi argitaratzaile, literatura agente bat eta irakurle profesional bat elkartuko ditu
‘Liburu bat argitaratua izateko sekretuak’ da mahainguruaren izenburua eta Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) bi argitaratzaile (Juan Casamayor, Páginas de Espumako argitaratzailea eta Gregori Dolz, Alrevés Editorialeko argitaratzailea); literatura agente bat (Berta Bruna); eta irakurle profesional bat (Nuria Ostariz) elkartuko ditu. Bernat Ruiz Domènech liburuaren digitalizazioan aholkulari aditua izango da moderatzailea.
Idazle askok presentzia handia dute sare sozialetan eta batzuetan irakurle komunitateak sortzea lortzen dute argitaletxeek egingo balute baino errazago. Baina egile berri baten lana argitaratzerako orduan beste faktore batzuk edukitzen dira kontutan.
Teknologiak eskaintzen duen informazioak irakurlearen profila hobeto ezagutzea dakar, bai eta liburuaren difusioa eta merkatuaren jokaera, beste aurrerapenen artean. Faktore guzti hauek ere kontutan izan behar dira katalogo baten jarraitasunari buruzko erabakiak hartzerako orduan.
Horri guztiari buruz arituko dira mahainguruan 17:15etatik aurrera datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan.
Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du eta doakoa da, baina tokiak mugaturik daude. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. epostaren bitartez ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiari buruzko edozein informazio zabaltzeko aukera dago.
Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna mintzagai IV Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak

Aro digitalean kultura komunikabide analogikoen bideragarritasuna analizatuko du mahainguruak
Angelu ezberdinetatik argitalpen sektorearen eraldaketaren gaia jorratzeaz gain eta horrek egileen sormen jarduerari nola eragiten dion, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) harremana duten beste gai batzuk aipatuko dira ere. Aro digitalean inprimaturiko kultura edukien etorkizunaren kasua da. Horri helduko dio ‘Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna’ izenburua daraman mahainguruak, 12:00etan izango delarik. César Coca (El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna), Winston Manrique (WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko kolaboratzailea) eta Guillermo Busutil (Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria). Concha Barrigós-ek (Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia) moderatuko du.
Antonio Maura, Río de Janeiroko Cervantes Institutuko zuzendari berria
- Xehetasunak

Idazle, literatura kritiko eta itzultzaile bilbotarra Brasileko Letren Akademiako kide espainiar bakarra da
Cervantes Institutuak bederatzi zentro zuzendari berri eta bi alor zuzendari izendatu zituen atzo Madrileko egoitza nagusian. Izendapenen artean Rio de Janeiroko zentrokoa dago, bere zuzendaritza Antonio Maura (Bilbo, 1953) idazle, literatura kritiko eta itzultzaileak bere hartuz. Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide da, Conde Duque Fundazioko zuzendari izan zen eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikerketa Brasildarren Katedra koordinatu zuen 2005 eta 2009 bitartean.
Gehiago irakurri: Antonio Maura, Río de Janeiroko Cervantes Institutuko zuzendari berria
IV Egilearen Jardunaldiak bere mahaietako bat audioliburuari eskainiko dio
- Xehetasunak
Lau adituk goraka doan formatu baten aspektu gakoen inguruan solastuko dira
Egileei zuzendurik, audientziak eta argitalpen marketing modu berriak sortzeari eskainitako hasierako hitzaldiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndiga, 2017/09/15), 11:00etatik aurrera ‘Audioliburua, irakurketa modu berri bat’ izenburua daraman mahaingurua egingo da. Bertan Pau Centellas (ADAL Espainiako Literatura Agentzien Elkarteko Presidentea), Iría Álvarez (Penguin Random House-n online negozioaren garapenerako eta Business inteliigence Zuzendaria) eta Maribel Riaza (Storytel-en Argitaletxeekin Harremanetarako Alorreko Arduraduna) egongo dira. Margarita Guerrero (Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko Zuzendaria) izango da moderatzailea.
Gehiago irakurri: IV Egilearen Jardunaldiak bere mahaietako bat audioliburuari eskainiko dio
