Miren E. Palaciosek ‘Otra forma de ver’ bere hirugarren olerki sorta aurkeztu du
- Xehetasunak

Eva Isanta aktoreak aurkeztu zuen aurkezpen ekitaldiaren ondoren egindako errezitaldia
Miren E. Palaciosek Otra forma de ver izenburua daraman bere hirugarren olerki sorta aurkeztu du gaur Bidebarrietako Udal Liburutegian (Bilbo). Obra Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du.
Egile arabarrak “sekuentzia biziak, konplexuak eta arruntak jasotzen ditu amodioak, amodio ezak, adiskidetasunak, ikasketak, lana, bizitza eta heriotza konbinatuz”, bere hitzen arabera. Halaber zenbait aforismo ditu ere.
Gehiago irakurri: Miren E. Palaciosek ‘Otra forma de ver’ bere hirugarren olerki sorta aurkeztu du
Inés Fonseca kantautore eta konposatzaileak 18 olerkariri musika jarri die, haien artean Julia Otxoari
- Xehetasunak

Cd-liburua Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztuko da gaur
Trazos da gaur arratsaldean, 19:30tan Koldo Mitxelenako Ekitaldi Aretoan (Urdaneta 9, Donostia) aurkeztuko den Inés Fonsecaren azken lana. Kantautore eta konposatzaileak penintsulako geografiakoak diren 18 olerkari musikatu ditu, horiek guztiak sari eta aintzatespen handiekin euren ibilbideetan. Horien artean dago Julia Otxoa, gaurko aurkezpen ekitaldian artistarekin batera agertuko delarik.
Beatriz Celaya autoargitalpenari buruzko debate batean parte hartuko du LIBER 2017-ren baitan
- Xehetasunak

Erakusketak bere 35 Urteurrena ospatuko du gaztelerazko liburuaren sektore guztiei leku eginez
Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko sortzailea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteordea ‘Gaztelerazko merkatuetan eraldaketa digitalaren gaineko debateak: Espainia eta Latinoamerikan autoargitalpenaren gorakada’ mahainguruan egongo da datorren asteazkenean, urriak 4, 13:00etan IFEMAko 14 Pabilioiko 14.4 Aretoan. Ekitaldi hau Liber 2017 Nazioarteko Liburu Azokaren baitan egingo da (Madril,urriak 4-6).
Fernando Aramburuk gaztelerazko literatura 2017 Euskadi Saria irabazi du ‘Patria’ lanarekin
- Xehetasunak

Epaimahaiak «azken berrogei urteetako euskal gizartea irudikatzeko grina eta zorroztasuna» nabarmendu du
Fernando Aramburu idazle donostiarrak 2017 Euskadi Saria irabazi du gaztelerazko literatura modalitatean Patria bere eleberriarekin (Tusquets Editores, 2016). Berria gaur ostiralez eman da aditzera Gasteizko (Araba) Ignacio Aldecoa liburutegian egin den ekitaldi batean, egilea bertan egon gabe.A ramburuk sari hau jasotzen duen bigarren aldia da; 2001ean Los ojos vacíos eleberriarekin irabazi zuen jada.
Luisa Etxenikek Mircea Cartarescurekin solasaldia egingo du Bukaresteko Cervantes Institutuan
- Xehetasunak

Bi egileek ‘Chejov vs. Shakespeare’ proiektuan parte hartu zuten
Bukaresten Espainiako Enbaxadak, Bukaresteko Cervantes Institutuak eta Humanitas argitaletxeak mahainguru bat antolatu dute biharko Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescuren artean. Solasaldia Lidia Bodeak moderatuko du, hots Humanitas Argitaletxeko zuzendari nagusia, eta 18:00etatik aurrera izango da Errumaniako hiriburuko Cervantes Institutuan.
