Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

‘Leyendas de Madrid’, Iñaki Sainz de Murietak parte hartzen duen antologia inprentan da jada

Xehetasunak
25 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Iraila 2017


Egile donostiarra 2017ko Haur eta Gazteentzako Literatura Verbun Sariaren irabazleetako bat da

Leyendas de Madrid. Secretos, historias ocultas y curiosidades sobre la capital de España da 2017ko Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Saria irabazi zuen antologiaren izenburu osoa, eta aurki liburu dendetan egongo da. Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) bertan parte hartu duten zortzi egileetako bat da La calle de los mancebos bere kontakizunarekin. Saria pasa den apirilaren 12an eman zen eta Verbum argitaletxeak antolatua da.

Gehiago irakurri: ‘Leyendas de Madrid’, Iñaki Sainz de Murietak parte hartzen duen antologia inprentan da jada

Ángela Sernak bere azken olerki bilduma aurkeztuko du

Xehetasunak
22 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Iraila 2017


Gaur irailak 22, ostiralez, 19:30etan Cámara liburu dendan (Euskalduna kalea 6, Bilbo) Ángela Sernak Máscaras para no enloquecer izenburua daraman bere poema liburu berria aurkeztuko du, Celya argitaletxeak argitaraturik. Egileak Julián Borao poeta eta Patricia Furlong Radio Vitoriako kazetaria izango ditu mahaikide.

«Ángela Sernak bizi den moduan eta baita ere irakurtzen duen moduan idazten duela onartzen du. Bizitzak urratu besterik ez egitearekin ez da konformatzen. Bizitzak bera zeharkatzea onartzen du. Ez du kerik irakurtzen, sua baizik. Horregatik aurkitu daiteke hainbeste sustantzia bere ez erotzeko Maskaretan, hainbeste funts, hainbeste jakituria». 
Ángel Guinda. Hitzaurretik hartua 

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren ondorioak

Xehetasunak
18 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Iraila 2017


Laugarren urtez jarraian, pasa den ostiralean, irailak 15, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren aitzakiarekin, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan programatu ziren mahainguruetan hogei profesional baino gehiago elkartzea lortu genuen. Halaber, argitalpen munduko profesional kopuru handia bertaratu ziren (argitaratzaileak, itzultzaileak, zuzentzaileak…) bai eta egileak ere, publiko moduan hizlariek sortutako eztabaidetan era aktiboan parte hartuz.

Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren ondorioak

Fernando García Pañeda Caligrama Sarien irabazleen artean

Xehetasunak
17 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2017

 

Penguin Random Houseren Suma de Letras zigilupean argitaratuko da

Pasa den irailaren 14ean Bartzelonan Penguin Random House Argitalpen Taldearen egoitzan egindako gala berezi batean I Caligrama Sariak eman ziren bere hiru kategoriatan: Best-Seller, Talentua eta Promesa. Horietako bat, Talentu Saria, Fernando García Pañedarentzako izan zen Operación Black Death bere eleberri historikoagatik, bertan ekintza gerra ondorengo Espainian garatuz. Penguin Random House Argitalpen Taldearen Suma de Letras zigilupean argitaratuko da.

Gehiago irakurri: Fernando García Pañeda Caligrama Sarien irabazleen artean

Egilearen IV Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da

Xehetasunak
13 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Iraila 2017



Emankizuna Amazonek emango duen tailerra hasi eta gutxira amaituko da

Aurreko edizioetan bezala, gure web orrialdetik ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiko saioak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Ekitaldia 9:30etan hasiko da datorren ostiralean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan.

Halaber, gogorarazi nahi dugu Euskadiko Idazleen Elkartearen Twitter profiletik (@AEEEIE) zuzeneko emankizuna egingo dela. Elkarrizketa jarraitzeko hashtaga honakoa izango da: #autor17

Aurten Europa eta Latinoamerikako hogei hizlari elkartzea lortu dugu. Sam Missinghamen kasua da, aditu britainiarra, egile jagolea eta audientzien sorkuntzan Europan ospetsuenetarikoa izanagatik ezaguna. Bera izango da hitza hartzen lehena.

Gure bazkideen artean iaz arrakasta handien izan zuen saioetako bat errepikatuko dugu: Booktuberaren Unea. Bere partaidetza baieztatu duten idazleek hiru minutu izango dituzte haien obra jendarteari saltzeko.

Ostiraleko arratsaldean autoargitalpenari eskainitako tailer bat  egingo da gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradun gorenaren eskutik. Plataforma horren bitartez salmenta rankingetako goiko mailetaraino iritsi diren eta euren obra autoargitaratu duten bi egilek lagunduko dute. Espazio hau ez da streaming emango bere osotasunean.

Programa osoa deskargatzeko, sakatu hemen.



Página 73 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio