Luisa Etxenikek Academia Errante-ren izpiritua berreskuratzeko jardunaldiak antolatu ditu
- Xehetasunak

"Elogio a la diferencia” euskal intelektual talde baten irekiera eta eskuzabaltasun izpirituari omenaldia da
Gaurtik datorren urriaren 28ra arte Donostiako Koldo Mitxelenan Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko jardunaldi batzuk egingo dira, XX mende erdialdean Academia Errante deiturikoa bultzatu zuten euskal intelektual taldearen irekiera eta eskuzabaltasun intelektuala gaur egungo gakoan berreskuratzeko helburuarekin.
María Eugenia Salaverrik Carmen Amoragaren ‘Basta con vivir’ aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroan
- Xehetasunak

Eleberriak hazkuntza, gainditzea eta erresilientzia jorratzen ditu
Bihar, urriak 25, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.
Honako honetan Carmen Amoraga izango da mintzalagun. Idazle valentziarrak Basta con vivir bere azken eleberria aurkeztuko du, emakumeen arteko elkartasunaren indarrari buruzkoa eta beste pertsona bati laguntza emateak gu geu salbatu gaitzakeela erakusten du.
Francisco Javier Irazokik ‘Ciento noventa espejos’ argitaratu du, 95 “prosazko soneto” dituen bilduma
- Xehetasunak

Bihar hasiko du Iruñean aurkezpen aldi bat, Donostia, Lizarra eta Lesakara hedatuz
Ciento noventa espejos (Editorial Hiperión) liburuak 95 testu labur ditu, topaketak, bidaiak, irakurketak, kareta politikoak, musika plazerrak, artistetatik ikasitakoak eta pertsona anonimoek irakatsitakoak jasoz. Bere egileak “etiketatzeko zaila” dela aitortzen duen liburuaren zertzeladak dira, nahiz eta hitzaurrean pista bat eman: “Nire ustez pieza hauek prosazko soneto modukoak dira, bere ilunekin eta bere argiguneekin”.
Irazokik (Lesaka, 1954) Parisen idatzi zituen testu hauek, bertan bizi baita orain dela 24 urtetatik hona. 2009 eta 2016 artean, horiek guztiek 190 hitzekin osaturik dauden xelebretasuna dute, ez bat gehiago ez eta bat gutxiago ere. “Horietako hitz bakoitza ni gerturatzen naizen ispilu bat da”, azaltzen dio irakurleari lehenengo testuan.
Fernando Maríasek emakumea heroi eta Granada Noir-eko protagonista bihurtu zuen
- Xehetasunak

Hnegra proiektuak atmosfera kriminal batean murgildurik dagoen emakume bat protagonista dute 22 kontakizun ditu
Atzo amaitu zen Granada Noir jaialdiaren hirugarren edizioa, hots genero beltzari eskainitako jaialdia eta bere programazioan Hnegra egon da, Fernando Maríasek koordinaturiko sormen proiektua. Bertan 22 idazlek eta 22 marrazkilarik parte hartu dute.
Gehiago irakurri: Fernando Maríasek emakumea heroi eta Granada Noir-eko protagonista bihurtu zuen
Fernando Aramburu, 2017ko Narratiba Sari Nazionala
- Xehetasunak

Epaimahaiak «Euskal Herrian asaldatuak izan ziren urte batzuei buruzko eleberri bat idazteko borondatea» nabarmendu du
Fernando Aramburuk 2017ko Narratiba Sari Nazionala irabazi du Patria eleberriarekin (Tusquets Editores, 2016). 20.000 eurorekin, sari hau edozein hizkuntza ofizialetan eta Espainian argitaraturiko idazle espainiar baten obrari ematen zaio urtero.
Gehiago irakurri: Fernando Aramburu, 2017ko Narratiba Sari Nazionala
