Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Aramburuk gaztelerazko Literatura Euskadi Saria ‘Patria’ eleberriagatik, idazlearen papera gizartean nabarmenduz

Xehetasunak
13 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Azaroa 2017


“Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez den tokira iristen da eleberrigilea”, ziurtatu zuen komentziturik idazle donostiarrak sari jasotze zeremonian

Fernando Aramburuk 2017 gaztelerazko Literatura Euskadi Saria jaso du gaur Bilbon Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Bingen Zupiria Kultura Sailburuaren eskutik. Patria eleberriaren egileak diskurtso labur bat irakurri du, ziurtatuz “gizakiak edonola fikzioak behar dituela giza gaien irudi ordenatu bat eraikitzeko eta horiek ulertzen saiatzeko. Literatura fikzioa –jarraitu du- ez da, inolaz ere, aukera bakarra; baina agian enpatia jarduteko modurik hoberena da, besteen azalean jartzeko istorioak entzuten edo irakurtzen ditugunean, filmak ikusten ditugunean edo antzerkira goazenean”.

Gehiago irakurri: Aramburuk gaztelerazko Literatura Euskadi Saria ‘Patria’ eleberriagatik, idazlearen papera...

Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean

Xehetasunak
13 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Azaroa 2017

 

Hitzaldiak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden

Alaitz Arrutik bi topaketa eduki ditu, pasa den ostegunean eta ostiralean, Veronako Maffei Lizeoko ikasleekin, non “liburuetan aurkitzen ez den Euskal Herria” aditzera eman die ikasleei, Italian bizi den idazle bilbotarrak azaldu duen moduan. Claudia D’Orazi irakasleak antolaturiko proiektuaren baitan egin dira hitzaldiak.

Ekimen hau “aitzindaria” izan da Arrutiren iritziz, eta bere nahia da “hau eredu izatea beste zentroetan errepikatu ahal izateko, emaitza oso positiboa izan baita. Ikasleen aldetik izandako harrera oso ona izan da, eta Bilbon ikasteko interesa agertu dute gainera, bai eta datorren oporretan Euskadi bisitatzeko edota stage profesional-formatibo bat egiteko ere”.

Gehiago irakurri: Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean

Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da

Xehetasunak
09 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Azaroa 2017

 

Jardunaldia Deja que te cuenten (Utzi konta diezazuten) lelopean ospatuko da

Erosketetan %5eko beherapena eta, liburu denda batzuetan, gaueko hamarrak arte irekitzea izango dira Deja que te cuenten lelopean egingo den ekimen honen ezaugarri nagusiak. Biharko jardunaldi osoan zehar hainbat jarduera kultural egingo dira eta web orrialde honetan kontsultatu daitezke.

Kultura Ministerioak eta Liburu saltzaileen Gremio eta Elkarteen Espainiako Federazioak (Cegal) sustatua, jardunaldiak liburu denden eta liburu saltzaileen balioa nabarmendu nahi du. “Liburu dendak kulturaren kudeaketarako toki fisiko moduan aldarrikatu nahi ditugu, irakurketa sustatzeaz gain, hurbiltasuna eta harremanak sortzen dituelako, bai eta liburu saltzailearen figura ere gomendatzeko gaitasuna duen bitartekaria baita”, azaldu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri: Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da

Carlos Télezek ‘El hijo de la huida’ aurkeztuko du bihar Deustuko Liburu dendan

Xehetasunak
07 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Azaroa 2017


Eleberria bere bigarren ediziora iritsi da lau hilabete baino gutxiagoan

El hijo de la huida liburuaren aurkezpena bihar izango da, azaroak 8, 19:30etan Deustuko Liburu dendan, Deusuko San Pedro plaza, 4 (Bilbo).

Carlos Télezen lehen eleberria, nerabezaroan izandako gertakari atsegin eta garrantzitsu baten oroitzapena kontatuz hasten da, amaiera tragiko batean bukatuko den berri bat etorriz ondoren. Hortik aurrera ardazten da huts egindako harreman garratz bat, protagonista eta narratzailearen hutsune existentziala, arrazoirik gabe desagertzen diren neska misteriotsuak, dibertsio eta rock’n’roll nahiak dituzten mutilak eta… rock’n’roll asko aurkezten dituen kontakizuna.

Gehiago irakurri: Carlos Télezek ‘El hijo de la huida’ aurkeztuko du bihar Deustuko Liburu dendan

Fernando Arambururen ‘Patria’, eta Ricardo Alíaren ‘Trilogía del zodiaco’, audioliburu formatuan eskuragarri daude jada

Xehetasunak
06 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Azaroa 2017


Lanak Storytel audioliburu plataforman eskuratu daitezke

Fernando Arambururen eleberria, 500.000 liburu baino gehiago saldu dituena paper formatuan eta Literatura Sari Nazionala edo Euskadi Saria bezalako sari garrantzitsuak jaso dituena, orain audioliburu moduan ere gozatu daitekeen literatura fenomeno bilakatu da. ETAren terrorismoaren menpe Euskadin 30 urte baino gehiago izandako bizitzari buruzko egile donostiarraren kontakizuna Juan Magraneren narrazioarekin dago eskuragarri.

Ricardo Alíaren La trilogía del zodiaco, hiru liburuk osatua, El signo del dragón, El vuelo de la serpiente eta El salto del caballo, Storytel-en entzun daiteke ere, oraingo honetan Ángel del Ríoren ahotsarekin. Donostian batxilergoko ikaslen baten bururik gabeko gorpuaren aurkikuntzak ematen dio hasiera trilogia honi, pertsonaia protagonista moduan Ertzaintzako ikerlari ugari dituelarik.

Gehiago irakurri: Fernando Arambururen ‘Patria’, eta Ricardo Alíaren ‘Trilogía del zodiaco’, audioliburu formatuan...

Página 69 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio