Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) abantaila gehiago lortu ditu bere bazkideentzat CEDROren bitartez

Xehetasunak
04 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Abendua 2017


Eskubideak kudeatzeko erakundeak doako zerbitzu bat eskaintzen du hodeian Office aplikazioen erabilera errazteko

Egileentzako zerbitzu gehiago eta hobeak lortzeko helburuarekin egindako lanari esker, eta Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroak (CEDRO) izenpetutako lankidetza akordioaren arabera, bazkideek doan eta epemugarik gabe Microsoft Office 365 E1 plana gozatzeko aukera dute. Hodeian dagoen zerbitzua da eta Office aplikazioak erabiltzea ahalbidetzen du (Word, Wxcel, PowerPoint, Outlook eta abar) bai eta produktibitatea hobetzen laguntzen duten beste hainbat baliabide ere.

Gehiago irakurri: Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) abantaila gehiago lortu ditu bere bazkideentzat CEDROren...

María Eugenia Salaverrik Xabier Gutiérrezen ‘Sabor crítico’ aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroan

Xehetasunak
29 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Azaroa 2017


‘Noir gastronomikoaren’ sortzailearen eleberri honetan kritiko gastronomiko bat erahiltzen da

Bihar, azaroak 30, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eta irakurketari eskainitako espazio bat alegia.    

Honako honetan Xabier Gutiérrez egongo da. Filosofo, sukaldari eta kritikoak Sabor crítico aurkeztuko du, berak ‘Noir Gastronomikoa’ deitzen duen tetralogiaren hirugarren atala. Gutiérrezek Donostiako Arzak jatetxeko berrikuntza departamentua zuzentzen du1990tik.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, azken honek galderak egingo dizkiolarik, aldi berean aurkezten den obrara jendea hurbilduz.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik Xabier Gutiérrezen ‘Sabor crítico’ aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroan

Beatriz Celayak ‘La tercera persona’, XXI mendeko komedia sozial bat aurkeztuko du bihar Bilon

Xehetasunak
28 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Azaroa 2017


Obra ALT Autores argitaletxearen katalogoan dago, Beatriz Celayaren argitalpen proiektua alegia

Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko argitaratzaileak, amodioa eta nortasun propioaren bila dabiltzan hiru emakumeren errealitate soziala agertzen duen endredu komedia bat aurkeztuko du bihar Bilbon, Ava Hocsemen opera prima alegia. Ekitaldia bihar asteazkenarekin izango da, azaroak 29, 19:00etan. Hitzordua Singular-en izango da, Bilboko erdigunean kokaturik dagoen craft beer & food ospetsua (Lersundi kalea 2).

Gehiago irakurri: Beatriz Celayak ‘La tercera persona’, XXI mendeko komedia sozial bat aurkeztuko du bihar Bilon

Luisa Etxenikek nortasunei eta arkitekturari buruzko debate batean parte hartuko du

Xehetasunak
27 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Azaroa 2017

 
Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioaren baitan egingo da

Luisa Etxenike ‘Konposaketa iragazkorrak’ (Composiciones permeables) debatean parte hartuko du datorren azaroaren 30ean, ostegunez, arkitektura, nortasuna eta desplazamenduak gaien inguruan. 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean nortasunei, espazio publikoari eta mestizajeari buruzko bi aurkezpen egingo dira. María Heras eta Ángel Verdasco arkitekturako profesionalek hartuko dute parte, Melillatik Nikaraguaraino kasu zehatzak aurkeztuz.

Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek nortasunei eta arkitekturari buruzko debate batean parte hartuko du

Fernando Savaterek Madrilgo argitaratzaileek ematen duten saria jaso zuen atzo

Xehetasunak
23 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Azaroa 2017


Filosofo eta idazle donostiarrarekin batera Jon Juaristi egon zen

Pasa den irailean Madrilgo Argitaratzaileen Elkarteak Antonio de Sancha XXI Saria eman zion Fernando Savateri «bere ibilbide pertsonal eta intelektualaren aitorpen gisa bai eta liburuaren eta kulturaren defentsagatik, hezkuntzarako eta pertsonen garapen intelektual eta etikorako ezinbesteko elementuak baitira». Atzo eman zitzaion saria Cervantes Institutuan, Jon Juaristi poeta eta historialariarekin batera egindako ekitaldia, azken honekin liburuei eta irakurketari buruz mintzatu zuelarik, besteak beste. «Liburua da giza ilusioa mugitzen duen makina bakarra», esan zuen Savaterek ekitaldian.

Gehiago irakurri: Fernando Savaterek Madrilgo argitaratzaileek ematen duten saria jaso zuen atzo

Página 67 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio