Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Mikel Santiago, AEE/EIEko 100. bazkidea

Xehetasunak
16 Iraila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Iraila 2020

Mikel Santiago-ri ongietorria ematen diogu, elkarteko 100. bazkidea.

Bere thriller, suspentse eta fantasia eleberriengatik nazioarteko mailan miresmena eta ospea lortu dituen egilea Euskadiko Idazleen Elkarteko bazkide egin da, 100. bazkide moduan gainera.

AEE/EIEn bazkidetzea elkarrizketa txiki batekin ospatu nahi izan dugu, bertan Portugaleteko idazleari gai ugariren inguruan duen iritziari buruz galdetuz, hots, sektorearen egungo egoera, bere erronka profesionalak eta egile bati asoziazionismoak ematen dizkion onuren bere ikuspegiari buruz.

- Nola dakusazu argitalpen sektorearen etorkizuna, orokorrean eta Euskadin, egun bizi dugun testuinguruan?

Pasa berri dugun krisialdia ikusita, argitalpen sektoreak nolabait eusten diola iruditzen zait. Beti esan izan dut irratiak komunikabideen munduan duen egoeraren antza duela. Iraganean izan zenaren dimentsio txikiago batean egokitu da, baina modu tinkoan egokitu dela dirudi.

- Egungo egoeran, zure ustez zein onura dakarzkie idazleei elkarte batean bazkidetzeak?

Lanbide bakartia dugu eta edozein laguntza ona da. Elkarte baten bazkide izateak informazio asko eskuratzeko bidea ematen digu, bai eta formakuntza profesionala lortzeko eta beste kideekin esperientziak elkarbanatzeko aukera ere, eta hori funtsezkoa da gure eskubideak defendatzeko.

- Idazle moduan, zeintzuk dira zure buruari planteatzen dizkiozun erronkak?

Artista moduan, nire erronka nagusia sortzen jarraitzea da. Oso gogorra, baina ederra ere dela iritzi dudan ogibide honetan jarraitzea. Idazten eta argitaratzen jarraitzea bera arrakasta da.

Eskerrik asko eta ongi etorri, Mikel!

Jorge Urretak bere eleberri berria aurkeztu du, “Próxima estación, conspiración”.

Xehetasunak
15 Iraila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Iraila 2020

Obra hau formatu elektronikoan plazaratu du Click Ediciones argitaletxeak, Planeta Taldeko argitaletxe digitala alegia, eta thriller poliziako tentsiodun bat aurkezten digu, José Javier Abasolo eleberri beltz egile bilbotar ezagunak izenpetzen duelarik hitzaurrea. Liburu digitalen salmentarako plataforma nagusietan jada eskuragarri dagoen obra berri honi buruzko informazio gehiago ondoko estekan aurki dezakezu.

Jorge Urretak berak dioenez, eleberri hau ilusio handia eta erronka polita da berarentzako, gehien landu duen eleberrietako bat baita honakoa eta, aldi berean, argitalpen talde handi batean sartzea ekarri baitio.

“Próxima estación: conspiración” eleberriarekin batera 2020 urte honetan Jorge Urretak “El noias” plazaratu du, digitalean zein paperean Meiga Ediciones argitaletxeak argitaratutako eleberri beltza alegia, bere plazaratzea koronabirusaren ondorioz atzeratu izan arren, orain salmenta digitaleko plataformetan eskuragarri egoteaz gain, liburu-denda guztietara iristen ari delarik.

Jorge Urretaren idazkiekin gozatzen jarraitzeko intrigazko eleberri bikote paregabea.

Jarraian bi obren sinopsia kontsulta dezakezu.

Gehiago irakurri: Jorge Urretak bere eleberri berria aurkeztu du, “Próxima estación, conspiración”.

#Egilea20: Santiago Roncaglioloren “Nire eleberria suntsitu dute” tailerraren ondorioak

Xehetasunak
14 Iraila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Iraila 2020

 

2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira. 

Tailer guztiak doakoak dira, Cedro-ren babesari esker, eta formatu digitalean garatu dira.

Pasa den ostiralean lehen tailerra egin zen, Santiago Roncagliolo  idazle eta gidoilariaren gidaritzapean eta “Nire eleberria suntsitu dute”. Literatura zinema gidoira egokituz izenburuarekin.

Jarraian tailer horren ondorio nagusiak xehatzen ditugu:

Gehiago irakurri: #Egilea20: Santiago Roncaglioloren “Nire eleberria suntsitu dute” tailerraren ondorioak

#Egilea20 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldien Ondorioak

Xehetasunak
11 Iraila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Iraila 2020

2020ko irailaren 10 eta 11 egunetan egin diren VII Egilearen Jardunaldiak formatu nagusiki digitalean burutu dira, Covid-19aren pandemiak hala baldintzatua. Jardueretako batzuk zuzenean egin dira Bizkaiko Foru Liburutegitik eta beste batzuk adituen estudioetatik. Horiek guztiak streaming bidez eman dira eta munduko toki ezberdinetatik eduki dute jarraipena. Ikus entzuleak modu fisikoan ez bertaratzea teknologia berriek ahalbidetzen duten irekitze geografikoarekin orekatu da.

Bere zazpigarren ediziora iritsi den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi honek egileak ditu ardatz nagusitzat eta argitalpen sektoreak esperimentatzen ari duen eraldaketa handiaren inguruko hausnarketa sendotzea du helburu.

Gehiago irakurri: #Egilea20 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldien Ondorioak

Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, AEE/EIEk antolaturik

Xehetasunak
09 Iraila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Iraila 2020

Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin.

Bi egunetan zehar, irailak 10 eta 11, argitalpen munduan lehen mailakoak diren profesionalekin hausnarketa egingo dugu, pandemiaren ondoren arau joko berriak, bestseller berrien bilaketa, euskal argitalpen sektorearen erronkak eta kulturaren munduan denboran jasangarria den moduan bizirauteko modua jorratuz.

Jardunaldiak streaming bidez emango dira, AEE/EIErenYoutube kanalaren eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren kanalaren bitartez.

#Egilea20 Jardunaldiak uneoro jarraitu nahi badituzu eta jarduera guztien gaineko informazioa jaso, izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera e-posta bidaliz.

Gehiago irakurri: Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, AEE/EIEk antolaturik

Página 36 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio