AEE/EIE-k Bilboko Liburu Azokaren 50. edizioan parte hartuko du
- Xehetasunak

Aurten ere, Euskadiko Idazleen Elkarteak bere espazio propioa edukiko du 50BLAn, bere bazkideen argitalpen berrien banaketa eta sinadurarako gune bihurtuz.
Urriaren 1etik 11ra Bilboko Liburu Azokaren edizio berri bat egingo da Areatzan. Covid-19aren pandemiak Bizkaiko hiriburuko liburuaren eta irakurketaren festa handiaren ohiko datak aldatu ditu.
Gehiago irakurri: AEE/EIE-k Bilboko Liburu Azokaren 50. edizioan parte hartuko du
#Egilea20: Luis Ángel Ramírezen pitching tailerraren ondorioak
- Xehetasunak

2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko hiru formazio tailer programatu dira.
Tailer hauek formatu digitalean egin dira eta doakoak izan dira egileentzako, Cedro-ren babesari esker.
Pasa den asteko ostegun eta ostiralean hiru tailer hauetako azkena egin zen.
Honakoan, Luis Ángel Ramírez, Kubelik Films eta Imval Producciones-eko kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kidea izan zen pitching-a, edo literatura istorio bati buruzko obra edo ikus-entzunezko proiektu bat aurkezteko arteari buruz bi saioko tailerra gidatzeko arduraduna.
Jarraian tailer horren ondorio nagusiak azaltzen ditugu:
Gehiago irakurri: #Egilea20: Luis Ángel Ramírezen pitching tailerraren ondorioak
Marieta Díaz de Toledoren “Diamantes de ciudad”, historia asko duen komedia dramatiko bat
- Xehetasunak

Gaur “Diamantes de ciudad” eleberriarengan jarriko dugu begirada, Marieta Díaz de Toledo idazlearen lehen lana. Komedia dramatiko bat da, egileak Lulú plataformaren bitartez autoargitaratua, eta berarentzako erabateko erronka pertsonala eta bitala izanik, sormen erronka izateaz gain.
Eleberri hau argitaratu eta bi urtetara dramatizatu eta Bilboko ‘Teatro dell’Arte’ antzerki amateur konpainiak taularatu zuen, hilabete batez kartelean egon ondoren bildutako diru kopurua erabateko errekorra izanik. Bere eszenen zati bat ondoren egin ziren antzezlanentzako balio izan zuten ere.
#Egilea20: Idoia Cantollaren audioliburu eta podcast edukien sorkuntzarako tailerraren ondorioak
- Xehetasunak

#Autor20: conclusiones del taller de creación de contenido para audiolibro y podcast de Idoia Cantolla
2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira.
Tailer guztiek formatu digitala dute eta Cedro-ren babesari esker egin dira, horregatik doakoak izan dira egileentzako.
Pasa den ostiralean audioliburu eta podcast formatuetarako edukiak sortzeari buruzko bigarren tailerra egin zen Idoia Cantollaren gidaritzapean, Podimo.es Danimarkako podcasting plataformako Head of Content alegia.
Jarraian tailer horretako ondorio nagusiak xehatuko dizkizuegu:
“Antes del Paraiso”aurkeztuko da gaur Bilbon, Pedro Ugarteren azken lana
- Xehetasunak

Pedro Ugarte kontakizun liburu berri batekin itzuli da, "Antes del Paraíso", Páginas de Espuma argitaletxeak plazaratua.
Gaur egileak Bilboko Campus liburudendan aurkeztu eta aleak sinatuko dituen obra hau Ugarteren itzulera da, 2017an “Nuestra historia” liburuarekin Espainian argitaraturiko ipuin libururik hoberenari Setenil Saria irabazi ondoren.
Egile bilbotarraren hitzetan, “‘Antes del Paraíso’ atzeko gai nagusi bera duten zortzi kontakizunek osatzen duten sorta da, gaia familia, familiaren gaineko hausnarketa eta bere barruan gertatzen direnen gainekoa izanik. Umorea eta krudeltasuna, ironia eta errukia, irribarrea eta malkoa aldi berean egon ahal izatea izan da nire asmoa. Nire narratiban ohikoa den moduan, ipuinak lehen pertsonan idatzirik daude eta protagonista nagusiak beti du Jorge izena. Jorge gaixoari hainbeste gauza gertatu zaio jada, bizitza bakar batek ere ez lituzkeela denak elkartuko, baina niri segurtasuna ematen dit bera beti hor egongo dela jakiteak, eta okurritzen joaten zaizkidan abentura guztiak pairatuko dituela”.
“Antes del Paraíso” liburuaren aurkezpena Bilbon egiteaz gain, Donostian egingo da ere Troa Zubieta liburu dendan, urriaren 2an 18:00etatik aurrera, bai eta Gasteizen ere, Zuloa liburu dendan, urriaren 23an 18:30etatik aurrera.
Gehiago irakurri: “Antes del Paraiso”aurkeztuko da gaur Bilbon, Pedro Ugarteren azken lana
