Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

AEE/EIEra ongietorria eman diogu Antón Arriolari bere azken lana aurkeztuz

Xehetasunak
19 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Urria 2020

Asociación de Escritores de Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Antón Arriola idazleari.

Durangon jaiotako idazle honek, enpresa munduan 20 urteko ibilbidea egin ondoren, 2014an “Rjukan” bere lehen eleberria argitaratu zuen. Ondoren, “La travesía del Voga” idatzi zuen (2015 Playa de Ákaba Narratiba Saria).

2016an, “El Negro y la Gata” lanarekin, Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslea protagonista duen saila hasi zuen Erein argitaletxean, bere bigarren alea, “El caso Newton” alegia, 2018an plazaratuz. Berriki, pasa den irailean hain zuzen ere, sagaren hirugarren liburua argitaratu da, “El diario de Josef Barath”, Zira enperadoreak Lekeition emandako urteen gaineko fikzio historikoa.   

Antón Arriola AEE/EIEra sartu izana aprobetxatuko dugu obra berri honetan sakontzeko.

“El diario de Josef Barath” eleberriaren sinopsia

Ander Azurmendi Lekeitiora joango da Josef Barathen pausoak jarraituz, Zita enperadoreak Gerra Handiaren ondoren, tronutik kendu eta erbesteratu ondoren, hogeiko hamarkadan Bizkaiko herrian sortu zuen gorteko kide garrantzitsuetako bat alegia. Bere egunerokoaren arabera, bertan konspirazio ilun bat antolatu zen, bere helburua Austria eta Hungariako tronuetan Otto Habsburgokoa infantea berriro tronuratze zelarik. Barath, oinordekoaren irakaslea, konfabulazio odoltsuaren sustatzaileetako bat izango da. Baina protagonistaren ikerketak esku beltz batek oztopatzen hasiko ditu; iragana lurperatzen uzteko prest ez dagoen esku boteretsu bat.

Ander Azurmendiren sagaren ale berri honetan, egileak thrillerraren erritmo frenetikoa gure iraganaren gertakari historikoen oroitzapenarekin uztartzen ditu. Gaurko egunen eta gerra arteko garaiaren artean kokaturik, “El diario de Josef Barath” eleberriak euskal lurretatik Viena, Budapest eta Madrileraino eramango gaitu, mundu gerra berri batean amaituko zuten urte aztoratu horietan biziaraziz. Protagonisten amodio istorioarekin trebetasunez nahasten den trama bizi bat da.

Ongi etorri AEE/EIEra, Anton!

 

 

AEE/EIEra ongietorria eman diogu Eduardo Luis Díaz Expósitori

Xehetasunak
15 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Urria 2020

Euskadiko Idazleen Elkartera (AEE/EIE) lagun berrien bazkidetzea ospatzen jarraitzen dugu. Oraingoan Eduardo Luis Díaz Expósitori ematen diogu ongietorria.

Idazle bilbotar honek 11 urtetatik darama poesia idazten eta diziplina hau zaletasuna baino gehiago bihurtu du, pasioa eta benetako militantzia bat alegia.

Bere aburuz, egunero gertatzen zaiguna maiuskuletan adierazteko, sentitzeko eta bizitzeko aparteko modua da poesia. Horregatik, bere olerkien bitartez komunikatzen jarraitzea da bere nahia.

Hiru poesia liburu argitaratu ditu (“Glorias Áureas”, “Calles desiertas de la Esperanza” eta “El Alma sin Costuras”), bai eta aforismo liburu bat ere (“Hikari”).

Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea da, bai eta Poetalia, Txirula Taldea, Sotavento Algortako Elkartea edo Versadas bezalako beste kultura elkarteetako kide ere.

2016an A.A.V.-ko errezitazio 1. Saria irabazi zuen eta ondoren Elías Amezaga Saria ere bere olerkigile eta rapsoda lanagatik. Kultura aldizkari eta poesia lehiaketa ugaritan ibili ohi da ere.

Ongi etorri AEE/EIEra, Eduardo!

 

 

AEE/EIEra ongi etorria eman diogu Mónica García Saizi

Xehetasunak
13 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Urria 2020

AEE/EIEra ongi etorria eman diogu Mónica García Saizi.

Idazketaren, gai erromantikoa duten istorioen eta irakaskuntzaren zale amorratua da Barakaldar hau.

Berak irakurri nahi izango lituzkeen trama motak jendeak irakurri nahi dituenak baino idazten dituela ziurtatzen du.

Gazterik hasitako idazlea, duela 7 urte sartu zen Wattpad plataforman eta gutxinaka gutxinaka bertan hazten joan da milaka jarraitzaile eta bere argitalpenen milioika bisita eduki arte.

Bertan “Polos Opuestos”, “Amor Enredado” trilogia eta “Dulce Mirada” bezalako obrak argitaratu ditu. Gaur egun “No es un cuento de hadas” liburuaren ondorengoan lanean dihardu, “No es una historia de amor” izenburuarekin eta “Alas” trilogiaren baitan.

“Amor enredado” bere trilogiaren lehen bi liburuak autoargitaratu ditu jada eta 2021ean “Baile” bilogia argitaratzeko asmoa du.

Bere denbora librean irakurtzea, idaztea, musika entzutea, bere lagunekin irtetea eta arku-tiroa atsegin ditu. Bere irakurleekin harremanetan egotea gustatzen zaio ere, haien aldetik jasotzen duen babesa asko eskertuz.

 

AEEra ongietorria eman diogu Imanol Bueno Bernaolari

Xehetasunak
09 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Urria 2020

Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Portugaleten (Bizkaia) jaiotako Imanol Bueno Bernaola idazle eta argazkilariari.

Literaturari dagokionez, “Araba, mitos, creencias y tradiciones” liburua argitaratu du (Aitor Ventureira San Miguelekin batera), bai eta Muskizeko udalerriko kontsumo arduratsurako gida bat ere, bertan bizi baita.

Poesia liburu ugari idatzi ditu ere eta bere olerkietako batzuk aldizkari ezberdinetan jaso izan dira, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoak argitaratzen duen “Páginas de Interior” antologian ere.

Gainera, Imanol Buenok fotokazetaritza sozial lan nabarmenak burutu ditu ere. Alor honetan argazkilaritza dokumentaleko proiektu ugaritan egin du lan, bai eta elkarlanean egindako “La Puerta Cerrada, 26 voces contra la indiferencia" liburuan ere, Lesboseko uharte grekoko errefuxiatuengan fokatua, edo “Olvidados”, bertan bere objektiboa Balkanetako errefuxiatu gazteengan jarriz.

Ekopazifista eta etnografiaren zale amorratua, ingurumenarekin eta giza eskubideekin harremana duten proiektu ezberdinetan murgilduta dago gaur egun.

 

#Egilea20 VII Jardunaldien memoria eskuragarri dago jada

Xehetasunak
06 Urria 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Urria 2020

Gaurtik aurrera, pasa den irailaren 10 eta 11 egunetan gehienbat formatu digitalean egin ziren #Egilea20 Jardunaldien Memoria kontsultatzeko aukera egongo da.

Euskadiko Idazleen Elkartearen web orrialde nagusian esteka duen dokumentu honetan ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldiei buruzko informazio guztia dago eskuragai.

Dokumentu horretan programa, ondorioak, jarduera nagusietara estekak eta topaketa honen kronika azaltzen dira, bai eta zenbait irudi eta komunikabide zein sare sozialen bitartez jasotako estaldura ere. 

Gehiago irakurri: #Egilea20 VII Jardunaldien memoria eskuragarri dago jada

Página 34 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio