Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

José Ignacio Besgak “El bosque herido” aurkeztu du, arreta ingurumenean jartzen duen poesia liburua

Xehetasunak
01 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2020

Gaur José Ignacio Besga Zuazola idazlearen "El bosque herido"aurkezten dugu, Ediciones El Gallo de Oro argitaletxeak argitaratua.

Liburu berezi honetan, poesiak, eta zenbaitetan prosa poetikoak ere, basoaren defentsa sutsua egiteko egitura sortzen dute, bai eta desafio klimatikoaren aurrean ingurumenaren eta bioaniztasunaren gordetzerako egiten duen ekarpen sendoaren defentsa ere.

Eta egileak bioaniztasunarekiko eta ingurumenarekiko duen interesa ez du edukiak bakarrik  islatzen, “El bosque herido” liburuaren egile eskubideak Euskadiko Etika Klusterra Fundaziora Bideratuko baitira. Horiekin, José Ignacio Besga bera presidente duen fundazio honek, klima aldaketaren aurkako borrokarako eta ingurumena babesteko jarduerak egingo ditu.

Gehiago irakurri: José Ignacio Besgak “El bosque herido” aurkeztu du, arreta ingurumenean jartzen duen poesia liburua

“A la sombra de la palabra”, zazpi egileren esentzia islatzen duen poema bilduma kolektiboa

Xehetasunak
26 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2020

Gaurkoan “A la sombra de la palabra” aurkezten dugu, egile ugariren artean egindako poema bilduma, Montserrat Sanclodioren hitzaurrearekin, eta bertan Ricardo Fuentes Gómez, Carlos "Launaz", Manuel Molina Reina, Santiago Liberal, Manoli López Álvarez, José Serna Andrés eta Eduardo Luis Díaz Expósito "Zuhaitz" poetek parte hartuz.

Obra hau bere egileetako baten ekimenez sortu zen, poetaren bakardade eta indibidualismoarekin hausteko ideiarekin, haien arteko zubiak eraikiz horrela distantziak txikiagotzeko eta horrek dakartzan esperientziak elkarbanatzeko.

“A la sombra de la palabra” premisa bakarrean oinarritzen da nagusiki: poeta da proposamen bakoitzean arriskatzen dena, baina bere hitzak dira gailentzen direnak, eta hortik bere izenburua. Liburuak ez du ildo nagusirik, sentimenduen esentzia eta poeta bakoitzak aldarrikatzen duenaren borroka islatzen du ordea.

Horrela, ibilbide luzea eta estilo anitzak dituzten zazpi egile elkartu dira poesia kalera eramateko eta egile bakoitzak bere nortasun propioa duen poema bilduma bat sortzeko. Edukiontzia zein edukia, hau da, esaten dena eta nola esaten den kontuz zaintzen duten zazpi egile, aldi berean, gramatika zainduarekin, sinpletasunaren sakontasuna, zailtasunaren xamurtasuna, denuntzia soziala eta sentimentuak orokorrean igortzen saiatuz,hots mina, amodioa, pasioa... 

Gehiago irakurri: “A la sombra de la palabra”, zazpi egileren esentzia islatzen duen poema bilduma kolektiboa

Manoli López Álvarezi EIEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
24 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Azaroa 2020

Montijon jaioa den eta haurtzarotik Bilbon bizi den Manoli López Álvarez idazleari ongietorria ematen diogu Euskadiko Idazleen Elkartera .

2000 urtean Asociación Literaria Escribe-Lee literatura elkarteko kide izaten hasi zen, bertan oso modu aktiboan parte hartuz oraindik, eta bere idazlanak DECIRES aldizkarian argitaratzen hasi zen ere, elkarte horrek sei hilabetean behin argitaratua. Poetalia elkarteko kide da ere. 

Poeta eta rapsoda da eta literatura eta deklamazio ikasketak egin ditu Josu Montero eta Iñaki Urrutia bezalako irakasleekin hurrenez hurren.

Poesia errezital ugaritan parte hartu du. Bere poemekin Las Noches de Lupi antologian kolaboratzaile izan da ere, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poema bilduma kolektiboan, “Poesía del Avismo” K2ren astelehen poetikoetan, Poetas en red XXI topaketetan, Centro de Estudios Poéticos erakundeko “Invierno Nevado” poema bilduma kolektiboan eta Noches Poéticas-en “Cadáver Esqueleto” obran.

2013an bere lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen duen errezitazio Lehiaketan. Eta 2015ean "A la Intemperie" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen.

2020an, beste sei egilerekin batera, “A la sombra de la palabra” poema bilduma kolektiboan parte hartu du.

Ongi etorria AEE/EIEra, Manoli!

Pedro Fernández Puigi ongietorria eman diogu

Xehetasunak
20 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Azaroa 2020

Euskadiko Idazleen Elkartera Ongietorria ematen diogu Pedro Fernández Puig idazle bilbotarrari.

Kontakizun eta olerki ugari plazaratu ondoren, 2014 urtean “Aixerrota el legado del Irlandés” (Ediciones Cívicas) bere lehen eleberria argitaratzea erabaki zuen, Getxoko La Galea pasealekuko haizerrota ikonikoa eraiki zen garaian inspiratua hain zuzen ere.

2016an VI Elías Amezaga Saria jaso zuen “Sotavento” Algortako kultura elkartearen eskutik.

2018an “Yo quemé el edificio Windsor” (Ediciones Atlantis) argitaratu zuen, Madrilgo finantza dorre ospetsuren sute misteriotsuaren kausan sakontzen duen intriga hiritarrean giroturiko eleberria.

2020 urte amaierarako bere hirugarren eleberria plazaratzea aurreikusten du, “El Fuerte de La Galea” alegia, Getxoko institutu batean garatzen den gazteentzako eleberria eta berriro ere La Galeako itsaslabarren inguruan girotua, izen bera daraman Gotorlekuaren hondarrak erreferente moduan hartuz. Nobedade literario honen zain egongo gara.

Ongi etorria AEE/EIEra, Pedro!

 

María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan

Xehetasunak
16 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Azaroa 2020

María Eugenia Salaverri gidoilari, ekoizle eta AEE/EIEko presidenteak Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Lehiaketa-ZINEBI-ren ohorezko Mikeldi saria jaso du.

Harekin batera, Ana Murugarren muntatzaile eta errealizadore euskaldunak eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendari belgiarrek jaso dute ohorezko sari hau.

ZINEBIk horrela “Bizkaiko panorama zinematografikoan 80 eta 90eko hamarkadetan aitzindari hauen lan garrantzitsua” aitortzen du, “tokiko ekoizpenetan emakumeen papera bigarren mailako paperetara mugatzen zen garai batean alegia”.

Maria Eugenia Salaverrik literaturan eta kazetaritza ibilbide luzea egin du, eta gidoilari eta ekoizle moduan aritu da ere Javier Rebollorekin, “Marujas asesinas” edo “Txarriborda” bezalako filmetan.

Elkarrizketa labur bat egin diogu María Eugenia Salaverriri sari bikain honen aurrean bere inpresioak ezagutzeko. Jarraian duzue elkarrizketa.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan

Página 31 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio