#Egilea20 Jardunaldiak: Kulturaren munduan nola biziraun
- Xehetasunak

Bilbon formatu digitalean eta presentzialean irailaren 10 eta 11 egunetan egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldietan, Covid19ak argitalpen sektoreari planteatzen dizkion erronkak jorratuko dira. Liburuaren mundua eszenatoki berrietara egokitzea errazteko hausnarketa bultzatu nahi dugu.
Eta, nor hobe egokitzeko gaitasun horri buruz hitz egiteko, kulturari zeharo eskainitako ibilbide luzea duen egile bat baino, sektorean krisialdi asko gainditu dituena eta, gaur egun jatorrizko sorkuntzazkoa den audioliburu bat, antzezlan bat eta opera bat sortzen ari dituena? Egile hau Vicente Molina Foix da eta María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearekin egingo duen elkarrizketan eskainiko digu bere testigantza.
Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak: Kulturaren munduan nola biziraun
Ricardo Díez Pellejerok bere poema bilduma berria aurkeztu du: “Mictlán, Odas a la muerte"
- Xehetasunak

Mictlán, Odas a la muerte” liburua plazaratu berri da, Ricardo Díez Pellejero idazlearen azken obra.
Poema bilduma erreflexiboa, baikorra eta argitsua da, heriotzan eta honek eragiten digun beldurrean sakonduz.
Liburu honekin, azken hilabeteotan bere gordintasun osoan azaleratu diren esparruak jorratzen ditu egileak.
Liburu berri hau Olifante. Ediciones de Poesíaren Papeles de Trasmoz bildumako 100. alea bihurtu da eta Rubén Vidal Lealek Covid-19aren konfinamenduan zehar Alemaniatik egindako egilearen erretratu bat darama.
#Egilea20 Jardunaldiak: Thais Pahl, zorte-kolpeei agur
- Xehetasunak

Krisialdietan argitaletxeek ahal den moduan saldu behar dute. Ez asmatzeak diru asko kosta dezake. Zorte-kolpeak atzean geratu ziren. Argitaletxe handiek asmatzea bilatzen dute gaur eta horretarako “Scouts literarioak” esklusiban kontratatzen dituzte, haientzako eta haien eskualdearentzako bakarrik.
Thais Pahl, Eccles Fisher Associates-en nazioarteko esploraziorako alorreko zuzendariak honi buruz eta beste gai askori buruz hitz egingo digu Bilbon formatu digitalean zein presentzialean irailaren 10 eta 11an egingo diren 2020ko Egilearen VII Jardunaldietan zehar.
Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak: Thais Pahl, zorte-kolpeei agur
#Egilea20 Jardunaldiak: Tom Tivnan eta Javier Celaya koronabirusaren ondoren argitalpen sektorearen joko arau berrien inguruan arituko dira
- Xehetasunak

Irailaren 10 eta 11an Bilbon formatu digitalean eta presentzialean egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldiek luxuzko gonbidatua edukiko dute: Tom Tivnan, The bookseller-eko editore nagusia, Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena alegia.
Tom Tivnanek, argitalpen industriari buruzko analisi trebeak egiteagatik komunikabide generalista eta espezializatuetan ezaguna, koronabirusaren ondoren liburuaren munduan joko arau berrien gaineko hausnarketa egingo du. Eta Dosdoce-ko kide fundatzailea den Javier Celaya kontsultorearekin batera egingo du.
"Sophia y los fantasmas del recuerdo", Hortensia Alcaláren obra berria
- Xehetasunak

Hortensia Alcaláren hirugarren obra iritsi da:"Sophia y los fantasmas del recuerdo" (2020, Editorial Punto Rojo). La niña del columpio (2018, Letrame Grupo Editorial), eta "Galería de los secretos. Un universo vacío por un gozoso calvario" (2019, Editorial Círculo Rojo), liburuen ondoren, idazleak bere obra berria aurkeztu du.
Hortensiak berak “Sophia y los fantasmas del recuerdo” liburuarekin dituen sentipenak elkarbanatu ditu: “Hirugarren honek kentzen dit loa. Historia: benetako gertakizunak, narratiba, drama. Bigarrena amaitzean hasten dut (2019ko otsaila). Eta 2020ko otsailean, zerbait arraroa gertatzen ari dela gogorarazten dit bizitzak, mundua buruz behera jarri dutela dirudi, xukatzeko agian...? Ba zikin ere beste nahiago nuen!! Honengatik guztiagatik erditzea aurreratu egin da, adinak ez baitu barkatzen. Gauzak une hauetan dauden moduan, ez nuke alde egin nahi bere aurpegitxoa ikusi gabe, familiako beste bat gehiago izango bailitzan. Hau bihotzez diot, autodidakta naizenez, sentimenduak errealak baitira, arimarekin plasmatzen ditut!!”
Gehiago irakurri: "Sophia y los fantasmas del recuerdo", Hortensia Alcaláren obra berria
