Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Iñaki Sainz de Murietak bere obra batzuk aurkeztuko ditu bihar eta larunbatean Donostiako eta Bilboko FNACen

Xehetasunak
11 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Azaroa 2020

Biharko eta datorren larunbaterako bi literatura plan elkarbanatu nahi ditugu gaur zuekin. Iñaki Sainz de Murieta idazleak bere obra batzuk aurkeztuko ditu Donostiako eta Bilboko FNACen.

Hasteko, bihar ostegunarekin, azaroak 12, 19:00etan, Donostiako FNACen, “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumako azken alea “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” komiki historikoaren eta“Kanideren abenturak” euskarazko lehen bi aleen aurkezpen bateratua egingo da. Aurkezpenean Iñaki Sainz de Murietak eta Miguel Berzosak hartuko dute parte, obra horien idazlea eta ilustratzailea alegia. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago hemen.

Bere aldetik, datorren larunbatean, azaroak 14, 19:00etan, Bilboko FNACen, Iñaki Sainz de Murietak “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” aurkeztuko du. Informazio gehiagorako   esteka hau kontsulta dezakezu.

Bi aurkezpenak, edukieraren kontrola dela eta aurretiaz erreserbatuz modu presentzialean izateaz gain, streaming bidezko emanaldia egongo da ere FNACen Instagram kanalaren bitartez. 

Aprobetxatu aukera eta joan edo konekta zaitez bi ekitaldi hauetako edozeinetara!

 

Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora gaztelaniazko audioliburuak ekoiztu eta banatzeko elkartu dira

Xehetasunak
10 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Azaroa 2020

Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora mexikar ezagunak Alt autores-ekin akordio bat sinatu dute gaztelaniazko narratiba entzunezko formatuan mundu osora eramateko, baina Latinoamerikan arreta berezia jarriz.

Akordio honen bitartez, aipatutako hiru enpresek urtean gutxienez bost titulu ekoiztea adostu dute, 2020 urtean hasiko direlarik horiek audio plataforma guztietan banatzen.

Elkarte honetatik jaio diren lehenak honakoak izan dira: José Ángel Mañasen "Conquistadores de lo imposible";  Ángela Vallveyen “No lo llames amor"; Cristian Perfumoren “El criptoregalo";  M.J. Praderaren “La escultural Mary" eta Paco Carreñoren "La segunda vida".

Hiru enpresa hauek elkartzearen helburua, gaztelaniadun munduarentzako audioliburu formatuko gaztelaniazko narratiba kopuru geroz eta handiagoa eskaintzea da. Egile ezagunen istorio handiak, bere soinu artxiboen ekoizpenean kalitate handikoak eta irakurle mota guztientzako; formatu hau ohiko moduan jada kontsumitzen dutenentzako, bai eta entzule berriak erakartzeko ere. 

Beatriz Celaya Alt autores-eko editoreak oso modu positiboan baloratu du akordio hau. “Jaio ginenetik eta aro digitala ulertzen genuela esanez aurkeztu ginenetik, gure edukiak orain arte zeuden formatuetan eskaintzeko (papera, ebook, audioliburua eta podcast) argitalpen estrategia teknologiko bat eraikitzen lanean aritu gara, bai eta eduki horiek telesail eta filmetan bihurtzeko ere. Konfinamenduak kontsumo ohiturak eraldatu ditu eta hilabete gutxi batzuetan bakarrik Espainiako 50.000 irakurle baino gehiago animatu dira ebook eta audioliburu formatuetako irakurketa lehen aldiz probatzera. Horrela, sektoreak patxadaz hartzen zuen aldaketa prozesuan dena bizkortu izana ekarri du honek. Horregatik, eta irakurle eta idazleen eskariei erantzuna emateko, gure eduki kulturalak formatu digital guztietan eskaintzeko lanean aritu gara, eduki bera formatu ezberdinetara egokitzeak balio erantsia ematen duela uste baitugu”.

Gehiago irakurri: Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktora gaztelaniazko audioliburuak...

“La nieve cubriendo el patio” Imanol Bueno Bernaolaren azken lana liburu-dendetan dago jada

Xehetasunak
09 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Azaroa 2020

 

Gaur, 2020ko azaroak 9, "La nieve cubriendo el patio" izenburua daraman Imanol Bueno Bernaolaren azken liburua liburu-dendetara iritsi da. Obra olerki bilduma bat da eta Valparaiso ediciones argitaletxeak plazaratu du.

Eduardo Villanueva poetak idatzitako obraren hitzaurrean, hala dio:

“La nieve cubriendo el patio” amodioari, desamodioari eta bere aldaerei buruzko poema bilduma bat da funtsean. Amodioa misterio eta galdera moduan; abiapuntu eta helmuga moduan. Osatu gabeko salbazioa ematen duen amodio iheskor eta desagerkorra. Amodioa erredura moduan eta sakona eta mingarria baina beharrezkoa den zauri moduan, “Nik zure gorputzeko katastrofeak maite ditut”. Ni-a, maitatutako pertsonaren inguruan argia lortzen duen itzal bakarti moduan, maitatutako horren gabeziak desesperazioa sortzen duelarik, “Hainbeste denbora zure egarririk gabe, noraezean”. Imanol Bueno Bernaolak iragankorraren, zertzeladaren eta oroimen zatituaren poeta dirudi halaber. Munduaren joan etorriei maitatutako pertsonaren amodioak bakarrik eusten diola dirudi, egilea existentzia absurdotik, egunerokotasunaren hutsunetik erreskatatuz.

Literarte jaio da, paperezko euskarridun literatura aldizkari berria, idazle berriei ahotsa emateko eta erreferente bihurtzeko asmoz

Xehetasunak
05 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Azaroa 2020

Literarte  argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak, izen bera daraman eta paperezko formatua duen aldizkari berri baten argitalpena iragarri berri du. Literatura argitalpen bat da, bere garaian Alborada-Goizaldia bere generoko erreferente izan zen moduan. Orain, 13 urteren ondoren eta jasotako eskaera ugariei erantzuna emanez, María José Mielgo Busturia idazle, editore eta Literarteko fundatzaileak izpiritu erromantiko horri ekin dio berriro ere.

Urtean Literarteren lau edizio argitaratuko dira. Lehena datorren abenduan plazaratuko da eta hurrengoak 2021eko martxoan, ekainean eta irailean.

Aldizkaria heterogeneoa izango da, sail anitzak edukiko ditu eta idazle berrien obrei aukerak ematen saiatuko da. Artikuluak, erreseinak, gomendioak, saiakera obrak, espeziadun literatura, elkarrizketak, idazketarekin uztarturiko musika, literatura kartelera eta askoz gehiago edukiko ditu.

Gehiago irakurri: Literarte jaio da, paperezko euskarridun literatura aldizkari berria, idazle berriei ahotsa...

Fernando Aramburu elkarrizketatu dugu berriki argitaratu duen “Utilidad de las desgracias” bere azken obra dela eta

Xehetasunak
03 Azaroa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Azaroa 2020

Fernando Aramburuk "Utilidad de las desgracias" argitaratu berri du azken asteotan, bere hirugarren obra "Patria" eleberriaren ondoren. Liburu honek kazetaritza formatuko eta doinu literario fineko artikuluak jasotzen dituen bilduma da, horietan gai anitzak jorratuz eta behar-beharrezkoa den idazle hau sakonki ezagutzea ahalbidetuz.

Argitaratze hau aprobetxatuz Fernando Arambururekin obra honi buruz laburki mintzatu nahi izan dugu, bai eta irakurleekin duen harremanari buruz, bere idazketa erritualak eta egile moduan izandako bilakaerari buruz ere.

Galdera - “Utilidad de las desgracias” artikuluak, oroitzapenak eta esperientzia pertsonalak biltzen dituen liburu bat da, irakurleekin elkar aurkitzeko, zer helarazi edo inspiratu nahi diezu irakurleei obra honekin?

Erantzuna - “Utilidad de las desgracias” liburuan egunkariko artikuluen formatuari heltzen diot, gaurkotasunak ezarri ohi duen premiarik gabe hein handiagoan edo txikiagoan humanitateei loturiko gai anitzen inguruan hausnarketan aritzeko. Bere orrialdeen artean garrantzitsuak iruditzen zaizkidan gaiak ez dira falta, hots hezkuntza, literatura, indarkeriaren gaitzespena edo bizitzaren plazer txikiak, horri guztiari ebokazio eta bizitzaren deskribapen apur bat ere gaineratuz.

G – Nola zaintzen dituzu zuk zure irakurleak? Zer ikasten duzu haiek entzuten?

E – Ez zait iruditzen hau aurreikusi daitekeenik; baina irakurle erne batek idazleari estimulu bat, kritika eraikitzaile bat edo aholku bat emateko aukera beti dago. Nik ez diot probetxuzkoa izan daitekeen ezeri aterik ixten.

G – Liburu honetan idazterako orduan dituzun erritualak agerian jartzen dituzu, horietako baten bat azal dezakezu?

E – Suposatzen dut norberak bat edo bestea hartuko duela bere nortasunaren, bere zaletasunen edo bere lana garatu duen inguruabar mesedegarri edo kaltegarrien arabera. Nire errituak, egun osoa idazketan ematen duen gizon diziplinatu batenak dira. Eta badut, bai, produktibo mantentzeko, blokeoak ekiditeko eta horrelakoetarako amarru sorta bat, nahiz eta beste munduko ezer ez izan. Egunero ordu erdi eta hiru ordu laurden arteko sormen-bolada ona eragiten didan goizeroko sagarrari buruz, liburuko artikuluetako batean hitz egiten dut.  

G – Zure aurreko obra, “Autorretrato sin mí”, eta “Vetas profundas”, zertzelada autobiografikoak eta artikulu bilduma bat jasotzen dituzte, nola ekiten zaio idazketa lanari “Patria” bezalako liburu arrakastatsu baten ondoren?

E – Komenigarria litzateke zehatz-mehatz idazketa den horren eta argitalpen estrategia dei dezakegunaren artean ezberdintzea. “Patria” liburuaren ondoren eleberriak idazten jarraitu dut; bat amaitu nuen eta beste bat oso aurreratua daramat. Hori bai, editoreak, lagunek eta nik neuk ulertu genuen liburu hauek ez liratekeela berehala argitaratu behar, “Patria” liburuaren itzal luzetik libratzeko helburuarekin. Nire burua ez dut genero bakarreko egiletzat. Beste gaiak jorratzea gustatzen zait ere, nahiz eta minoritarioak izan, eta hori da egin dudana, salmenta arrakasta kosta ahala kosta bilatu gabe.

Gehiago irakurri: Fernando Aramburu elkarrizketatu dugu berriki argitaratu duen “Utilidad de las desgracias” bere...

Página 32 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio