Cristina Romeak “Evolución” aurkeztu du, gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoerei buruzko ekarpen baketsutik egindako hausnarketak
- Xehetasunak

Cristina Romeak bere azken lana aurkeztu du, "Evolución". Ebook eta paper formatuan eskuragarri dago obra hau eta KDP de Amazonen liburutegiaren baitan aurkitu daiteke.
“Evolución” sortzeko motibazioari buruz galdetu diogu egileari eta bere garapena gaur deskatalogaturik dauden aurreko hiru hausnarketa obren berreraikitze eta elkartzetik abiatzen dela esan digu. “Esperientzia, behaketa eta ezagutza izan dira hausnarketa hau sortzeko nire bidelagunak. Hausnarketak idazterakoan ohartu nintzen gatazkatik esperimentatu daitezkeen egoera arruntetan itxuraz loturarik ez zuten datuak elkartzen ari nintzela: hots diruarekin dugun harremana edo gizon eta emakumeen arteko harremana. Eta aldi berean, egoera horien ikuspuntu baketsu bat ematen nuen”.
“Ekarpen baketsu” hori da, Cristina Romea egilearen beraren hitzetan, “Evolución” obraren helburu nagusia. “Erruduntasuna erabiltzera ohitu gara eta horrek erantzukizuna kentzen dizu. Gizarte osasuntsuak eraikitzea gutariko bakoitzaren ardura da. Denon batura izango da gure gizartearen islada” gaineratzen du egileak.
EIEra ongi etorria eman digou Idoia Carramiñanari bere ibilbidearen laburpen bat eginez eta ostiral honetan bertan egingo den hitzordu poetiko batekin ere
- Xehetasunak

Euskadiko Idazleen Ekartera ongi etorria eman diogu Idoia Carramiñanari, horretarako bere literatura ibilbidea berrikusiz.
Bilbon jaiotako idazle honek poesia izateko eta munduan egoteko modu bezala sentitzen du eta poeta moduan aitortzen du bere burua horrek zehazki zer esan nahi zuen jakin aurretik ere.
Bere ibilbidean zehar bere testuak elkarbanatu ditu, irakurketa eta tertulia poetikoak antolatu ditu, “Grito de Mujer” Arte eta Poesia Nazioarteko Jaialdia bezalako topaketak koordinatu ditu Bilbon eta poesia errezital eta topaketa ezberdinetan parte hartu du ere.
Bere poema eta mikrokontakizun batzuk antologia ezberdinetan irakur daitezke.
2018an Amargord Ediciones argitaletxeak "Bi" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen. Obrak, euskaraz 2 zenbakiaren esanahia duena, jatorrian euskaraz idatzitako poemak eta bere gaztelerazko itzulpenak jasotzen ditu eta edukiontzi bakar batean mundu anitzak gordetzen ditu: bi hizkuntza, bi mundu, bi kultura, bi genero, bi adin, bi sentipen... Liburuak Jesún Fernández Hojas (URA-77) eta Latrini marrazkigileen ilustrazioak ditu, bai eta Ibon Zubielaren eta Jon Kortazarren hitzaurreak ere, gazteleraz eta euskaraz hurrenez hurren.
Plano narratiboaz gain, Idoia Carramiñanak poesia bisualari buruzko lan ildo bat jorratzen du, erakusketa eta katalogo ezberdinetan ikusteko aukera egon den piezekin.
Ángela Figueraren poemen irakurketa iruzkindua
Egile berri hau AEE/EIEra etorri izana eta bere ibilbide literarioaren aurkezpena aprobetxatzen dugu, datorren ostiralean parte hartuko duen ekitaldi bat iragartzeko. Urriaren 30ean, Bidebarrietako Liburutegian Ángela Figueraren Egunaren ospakizunarekin, Idoia Carramiñanak, María Maizcurrenarekin batera, XX mendeko poetisa handi honen poemen irakurketa iruzkindua egingo du. Poesiarekin hitzordu hau 19:00etan izango da.
Ongi etorria AEE/EIEra, Idoia!
Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du
- Xehetasunak

Gaurkoan aurten argitaratutako beste nobedade batengan jarriko dugu arreta. Oraingoan Fernando García Pañeda idazleak “Con fin a dos” bere azken lana aurkezten digu.
“Con fin a dos” eleberri erromantikoa da, martxoa eta apirila bitartean bizi genuen konfinamenduaren testuinguruan girotua. Obrak bizitzaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, bai eta harreman pertsonalak, bakardadea eta itxialdi aste horien eragina ikertzera ere. Eta doinu atsegin, maitekor eta freskoarekin egiten du, bai eta umore eta ironia dosi batekin ere.
Sinopsia
Jorge eta Cris ia bistaz besterik elkar ezagutzen duten bi otso bakarti dira, nahiz eta biak eraikin berean eta aldameneko pisuetan bizi.
Kasualitate batek elkar ezagutzera eta elkarrizketa bat edukitzera eramango ditu herrialde osoan alarma egoera ezartzen den egun berean. Bakardadeak, baina gustu eta buru-azkartasun berak edukitzeak ere elkartu egingo ditu. Egunero egunero, bata bestearen parekidea dela elkar aitortu ondoren, maitemintzen hasiko dira.
Hala ere, mutil lagun ohi gatazkati bat eta arreba hiperaktibo bat agertzearekin, baina bereziki bizilagun hiltzaile bat dutenaren susmoarekin, haien harremana zalantza eta zailtasunez josiko dute. Arrazoi izango duten edo bien zinemazaletasun eta irudimen boteretsuaren menpe egongo diten zalantza dute.
Konfinamendu aste ugaritan zehar bien artean aurre egin beharko dieten ustekabeko egoerek haien zalantzak argituko dituzte.
Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du
Abel Amutxategik “Cuentos a tumba abierta” bere azken liburua aurkeztu du
- Xehetasunak

Abel Amutxategi bilbotarra haurrentzako literaturara itzuli da Cuentos a tumba abierta liburuarekin, 9 urte baino gehiagoko irakurleentzako ipuin antologia bat, bertan umorea eta beldur generoa nahasten dituelarik R.L. Stinen Goosebumps (Pesadillas gaztelaniaz) sail mitikoaren izpiritua jasoz.
Mamuak, banpiroak, izpiritu gaiztoek deabrututako panpinak, nahi duzun guztia emateko gai diren talismanak, sekretu ilun bat baino gehiago ezkutatzen duten irakasleak... Eta horrela, ikaraz ikaraz, baina barrez barre ere eramango zaituzten hamasei kontakizun batu arte.
Halloween data hauetan irakurtzeko liburu bikaina, bai edo pijama festa batean barrez lehertzeraino ikaratzen jolastu nahi baduzue ere.
RBA argitaletxeak plazaratua da eta ilustrazioak Jordi Villaverdek sinatzen ditu.
Sinopsia
Zure etxetik gertu dagoen hilerri batean Funesto Mortimer izeneko guarda oso berezi bat bizi da, eta kontatzeko istorio mordo bat du.
Arriskuz, izaki arraro eta gertakari beldurgarriz josiriko mundu berriak iristear dituzu. Ireki hilerriko ateak eta presta zaitez mundu ezezagun batean sartzeko.
Ausartuko al zara?
“Lehen enperadorearen hilobia” liburuaren aurkezpena, Txano eta Oscar anaien abenturen zazpigarrena, Julio Santos eta Patricia Pérezen eskutik
- Xehetasunak

"Lehen enperadorearen hilobia" liburua aurkezten dugu, Txano eta Oscar anaien abentura sagaren zazpigarrena, Julio Santos eta Patricia Pérezek sortua. Txano eta Oscarren liburu guztiak bezala, “Lehen enperadorearen hilobia” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, bai paperean bai eta digitalean ere, Xarpa Books argitaletxearen bitartez autoargitaratua. Abentura berri honi buruz gehiago jakiteko aukera duzu bere booktrailerraren bitartez.
Bizi dugun egoera berezia dela eta, Julio Santos eta Patricia Pérezek liburu honen mundu mailako online aurkezpen bat egitea erabaki dute, hori datorren larunbatean, urriak 24, izango delarik, ondoan adierazten dizkizuegun ordutegietan:
- 18:00 Espainiako ordua
- 11:00 Kolonbia, Mexiko, Ekuador eta Peruko ordua
- 12:00 Venezuela eta Boliviako ordua
- 13:00 Argentina, Txile eta Brasilgo ordua
