Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Arenas Clubaren historiari buruzko liburua liburu-dendetara iritsi da, Javier Mauraren eskutik

Xehetasunak
17 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Abendua 2020

Aste honetan “Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburua liburu-dendetara iritsi da.

Arenas Club ek bultzaturiko eta  Javier Maura idazleak Alt autores argitaletxearekin plazaratutako liburu honek euskal futbol talde enblematiko honen historia kontatzen du, gure futbolaren ekintza gogoangarririk politenetakoak dituelarik.

Arenas Cluba, 1909 urtean 11.000 biztanle baino askoz gehiago ez zituen udalerri gazte batean sortua, Espainiako eliteko futbolean kokatzea lortu zuen hogeita sei urtez, Kopa bat irabaziz (1919ko maiatzaren 18) eta hiru final gehiago jokatuz, Ligako Lehen Mailan sei urtez egoteaz gain, hura lehiaketa ofizial moduan sortzeko modu erabakiorrean eraginez.

Bere arrakastaren historiak are eta meritu gehiago du, garai hartan, bere jokalariak ez baitziren futbolari profesionalak, baizik eta zurginak, igeltseroak edo administratiboak, haien aisialdian entrenatuz eta igandetan zuloz eta putzuz josirik zeuden Lamiakoko zelaietan jokatuz, eta horrenbestekoa zen haien entrega eta konpromisoa, haiek beraiek jartzen zituztela botak, jantziak, baloia eta hori puzteko ponpa ere.

Gehiago irakurri: Arenas Clubaren historiari buruzko liburua liburu-dendetara iritsi da, Javier Mauraren eskutik

Ager Aguirrek “Marbhreilig-En el mundo de los muertos” aurkeztu du, Triz y Gare trilogiaren hirugarren alea

Xehetasunak
15 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Abendua 2020

Ager Aguirreren eleberri berria salmentan da jada, "MARBHREILIG-En el mundo de los muertos".

Izenburu berri hau "Diatan-El ciclo de los Dioses" trilogiaren hirugarren eta azken atala da, 2019an  "Aisling-En el mundo de los sueños"  liburuarekin hasi zelarik eta aurtengo maiatzean "Grawell-En el mundo de las brujas" izenburuarekin jarraituz. Aurreko aleekin gozatu zutenek, Triz y Gare eleberriko magia, fantasia eta abenturak atseginez hartuko dituzte.

Basauriko egileak oso urte emankorra itxiko du aurten. Bizitzen ari dugun 2020 urte hain berezi honetan zehar, Ager Aguirrek “Diatan” trilogiaren azken bi izenburuak argitaratzeaz gain, "Escalera de crímenes" argitaratu du ( "Póker de asesinatos" eleberriaren bigarren eta ezusteko jarraipena den thriller poliziakoa) eta "La APP", telefono mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan dugun utzikeriari buruzko Tekno-Thrillerra.

Gehiago irakurri: Ager Aguirrek “Marbhreilig-En el mundo de los muertos” aurkeztu du, Triz y Gare trilogiaren...

“Antología poética del desexilio, Los Nautas” aurkeztu dugu, Fernando Aramburu, Francisco Irazoki eta Mertxe Manso idazleen partaidetzarekin

Xehetasunak
11 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Abendua 2020

 

“Antología poética del desexilio. Los Nautas”, Mertxe Mansoren aukeraketa eta hitzaurrearekin eta bertan ere Fernando Aramburu eta Francisco Irazoki idazleen partaidetzarekin, atzerrian bizi diren egileen belaunaldi poetikoa jasotzen den antologia bat da, arrazoi ekonomikoak, lan arrazoiak, pertsonalak eta beste abar medio “boluntarioki erbesteratuak” izan direnena. Egile batzuk Europara emigratuak dira, Alemania, Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetara, edo beste kontinenteetara ere, hala nola AEBra, eta bertako estatu ezberdinetara (Virginia, Ohiko, Iowa, New York eta abar), bai eta Japoniara ere.

Alfabetikoki ordenaturiko hamalau poeta, ahots, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hainbeste, dituen bertso eta herrialdeetara bidaia honetan, Fernando Aramburu, Iván Díaz Sancho, Joaquín Gallego, Irene Gómez Castellano, Beatriz Hernanz Angulo, Francisco Irazoki, Pedro Larrea, Marta López Luaces, Mertxe Manso, Ana Merino, Luis Muñoz, María Paz Moreno, Fernando Operé eta Fernando Valverde bezalako izenak agertzen zaizkigu.

Argitalpenean 20 urte baino gehiago daramatzan eta 53 ale baino gehiago argitaratu dituen “La Manzana Poética” argitaletxearekin agertzen zaigu liburu hau. Argitaletxe hau, kultura erakundea ere den heinean, espainiar literaturaren irakurketa eta promozioaren sustapenerako urteroko ekitaldi kulturalak antolatzen ditu, hots Poesia Mintegia, izaera monografikodun hamazazpi ediziorekin; Ikerketa Literarioaren Tailerra, poeta eta espezialista eta kritiko ospetsuek burututako obren ikerketarako lau edizioekin, eta azkenik, bere Itzulpen Poetikoaren Zirkulua, nazioarteko izaera duena. Jarduera guzti horiek, ibilbide luzeko izen entzutetsuei ez ezik, beste egileengan arreta ere jarriz, idazle eta poeta gazteengan, eta berdintasunaren planoan, arreta berezia jarriz emakumearengan eta azken urteotan literatura eta poesian edukitako paper garrantzitsuan, modu honetan jarduera honek orain dagokigun garaiarekiko izaera literario ireki eta koherentea edukiz.

 

 

 

Euskal pilotari buruzko I Kontakizunen Sormenezko Lehiaketa, Nafarroako Kultura Elkarteak eta Jai Alai Jatetxeak antolaturik

Xehetasunak
09 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Abendua 2020

Nafarroako Kultura Elkarteak eta Jai Alai Jatetxeak  Madrileko donostiarren Jai Alai Danborradarekin elkarlanean I Kontakizunen Sormenezko Lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketa honen helburua, euskal pilotaren gaiari buruzko literatura jarduera sustatzea da. Deialdia Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoetako jatorria duten edo horiekin lotura duten pertsonei zuzendurik dago.

Lehiaketaren Oinarriak:

  • Gaia: Pilota jokoaren gaurkotasuna, tradizioa eta erritua bere modalitate ezberdinetan. Kontakizunek gai horri erreferentzia zuzena edo zeharkakoa egin diezaiokete, egileen sormena modu berezian baloratuz.
  • Generoa: Kontakizuna, fikziozkoa zein ez-fikziozkoa.
  • Luzera:Gutxienez 1.500 hitz eta gehienez 5.000 hitz.
  • Formatua: Originalak Word edo Pdf formatuetan bidaliko dira.
  • Bidalketa: Parte hartzaileek euren lanak Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-posta helbidera bidaliko dituzte, mezuan haien izena, abizenak eta kontakturako telefonoa adieraziz.
  • Lanak jasotzeko epea: 2021eko otsailaren 15era arte onartuko dira lanak.
  • Epaimahaia: Kultura alorrean ospe ezaguna duten bost euskal eta nafar pertsonalitate.
  • Argitalpena: Antolatzaileek liburu bat argitaratuko dute aurkeztutako lan hoberenen aukeraketa batekin.
  •  Sariak:
    • 1. Saria: Diploma, Jai Alai Jatetxean Dastatzeko Afaria 2 pertsonarentzako eta argitalpenaren 5 ale.
    • Bi Accesit finalista: Diploma, nafar produktuen sorta eta argitalpenaren 3 ale.
    • Aukeratutako Testuek Egileak: argitalpenaren 2 ale.
  • Sarien Epaia eta Ematea: 2021eko martxoaren 3, 19:00etan, Jai Alai Jatetxean (Balbina Valverde kalea 2 – 28002 Madril)

Lehiaketa interesgarri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Imán aldizkariak egindako poesia txinatar garaikidearen bilduma

Xehetasunak
03 Abendua 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Abendua 2020

 

Gaur Ricardo Díez Pellejerok zuzendutako azken lana elkarbanatzen dugu.

Imán aldizkariaren zazpigarren dossierra da hau, bertan lehen mailako poesia txinatar garaikidearen sorta bikain bat aurkeztuz.

Radina Dimitrovaren lanari esker, hogeitamairu poeta txinatar garaikideren ahotsak bildu dira, horiek guztiak haien obra mende honetan argitaratua dutelarik.

Haien argitalpenen arrakasta zein jasotako sari askorengatik, nazioarte mailan ospe handia duten eta ibilbide entzutetsuak dituzten poetak irakurri daitezke, horietako batzuk Nobel saria irabazteko zorian egonak direlarik ere.

Wuhandik etorri zitzaigun birusa dela eta batzuk Txina laidoztatzen tematuta dauden garai honetan, Ricardo Díez Pellejerok azken lau urtetan zuzendu duen Iman aldizkariak haien ahotsen hoberena ekartzea nahiago izan du, bere poesiarik bikainena edizio zaindu batean. Beste kultura eta letrekin jakingura handiena duten eta gehien ezagutu nahi duten irakurleei poesia txinatar garaikidea hurbiltzea da helburua.

Dossierra esteka honetan honetan deskargatu daiteke. 

Ricardo Díez Pellejero, Radina Dimitrova eta Iman aldizkariko lantaldea zoriontzen dugu haien lanagatik, gurekin elkarbanatu izana eskertzen diegu eta bilduma paregabe hau zuen gustukoa izatea espero dugu.

 

Página 30 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio