Mónica García Saizen “Polos opuestos” lana formatu digitalean irten da salmentara, Wattpad-en izandako harrera onaren ondoren
- Xehetasunak

Pasa den irailaren 30ean Mónica García Saizen "Polos opuestos" eleberria plazaratu zen. Wattpad-en 14,3 milioi bisita lortu dituen komedia erromantiko hau formatu digitalean argitaratu dute orain Penguin taldeko Selecta zigilupean.
Istorio honek eta eta bere argitalpenak Mónica Garcíarentzako duen garrantzia jakin nahi izan dugu: “Eleberri hau idatzi dudan bereziena da, lehena baita. Maddie eta Eric 2013 urteaz geroztik daramate nirekin, orduan hasi bainintzen istorioa idazten. Digitalean atera izana esperientzia bikaina da eta argitaletxeari eskerrak eman nahi dizkiot aukera hau eman izanagatik. «Polos opuestos» lehen amodioari buruz hitz egiten digu, institutuko erromantzeari buruz, heldu bilakatzearen emozioei buruz, ametsak eduki eta ezinezkoak diruditen arren horiek jarraitzearen garrantziari buruz, eta beti norbera izateari buruz. Wattpaden pasa den urtera arte egon dela argitu nahi dut, bertan irakurleen aldetik oso harrera ona izan duelarik. Ez nukeen uste 14 milioi bisita edukiko zituelarik, hain biral bihurtuko zenik eta nire irakurleengan hainbesteko eragina edukiko zuenik”.
Eskerrak ematen dizkiogu Mónica García Saizi eleberri honek berarentzako duen garrantzia eta bere argitalpenak dakarkion poza gurekin elkarbanatzeagatik. Arrakasta handiak opa dizkizugu obra honekin eta uneotan eskuartean dituzun proiektuekin.
“Inglaterra” aurkezten dugu, Migel González San Martínen liburu berria
- Xehetasunak

Irailaren 22tik Miguel González San Martínen azken liburua eskuragarri dago. "Inglaterra" da bere izenburua, Pepitas de Calabaza argitaletxeak plazaratu duelarik kontakizun liburu hau.
Obra berri honetan egileak bederatzi ipuin jasotzen ditu, Pobeña, “Habana” eta 1937an 4.000 haur ingururi eragin zion eta belaunaldi bat eraldatu zuen exodoarekin harremana dutenak.
Pasa den irailaren 27an egileak berak bere obra berria aurkeztu zuen Bidebarrietako liburutegian.
Ekitaldia berriro ikusteko aukera duzue esteka honetan.
Idoia Amo eta Eva M. Solerek bere azken obra aurkeztu digute: “Ángeles en la ruta 66”
- Xehetasunak

Pasa den irailaren 27an Eva M. Soler eta Idoia Amoren azken eleberria plazaratu zen. Obrak "Ángeles en la ruta 66" darama izenburu moduan eta paperean zein digitalean argitaratu du Ediciones Kiwi argitaletxeak.
Nobedade literario honen aurrean bere egileek edukitako sentsazioak gurekin elkarbanatzea eskatu diegu:
“Idoia Amoren hitzetan, eleberri hau Route 66’’ ibilbidea egiten duen road trip bat da. “Irakurri dutenek diotenez, ohikoa ez den eleberri bat da. Bi influencer lehiatzen diren reality show bati buruz hitz egiten du eta ziurrekin, benetan egingo balitz, arrakasta borobila izango litzateke. Ediciones Kiwi-rekin egiten dugun gure bigarren eleberria da eta oso pozik gaude haiekin berriro argitaratzearekin eta liburua liburu-denda guztietan egoteko aukera edukitzeagatik”.
Idoia Amori bere inpresioak gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu, obra honek arrakasta eta poztasun handiak ekartzea opa diogu eta aurki Eva M. Soler eta Idoia Amo lanean ari diren proiektuen berri edukitzea espero dugu.
Belén Mínguezi EIEra ongietorria eman diogu “Los ojos de la hechicera” bere azken obra aurkeztuz
- Xehetasunak

Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera Belén Míguez fantasia iluneko idazle Barakaldoarra (Bizkaia) batu zaigula.
Idazketak beti erakarriri, 2019an autoargitalpenaren munduan sartu zen Amazonen eskutik. Gainera,"Cuentos despiertos" blogaren egilea da, bertan genero ezberdinetako ipuinak erregulartasunez argitaratuz. Era berean, Legendsfounders idazle autoargitaratuen aldizkarian erreseina literarioen atalean kolaborazioak egiten ditu eta Instagrameko Liburu Azoka. FLIN antolatzen du.
Aurten bere azken obra argitaratu du, "Los ojos de la hechicera", kmleon Books autoargitalpenen zigilupean merkaturatuz. Istorioa inkisizio garaian kokatzen da, basapiztia batek jarraitzen duen familia batek hari aurre egin beharko diolarik, baina sorginkeria erabiltzen dutenaren gainean susmorik altxatu gabe.
Ongietorria AEE/EIEra, Belén!
Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin eta etorkizuneko zure proiektu guztietan ere.
Macarena Sánchez Ferrori AEE-EIEra ongietorria eman diogu bere azken komedia erromantikoa aurkeztuz
- Xehetasunak

Macarena Sánchez Ferro,ri ongietorria eman diogu Euskadiko Idazleen Elkartera , askok Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezagutuko duzuena.
Donostian jaiotakoa eta Gipuzkoako Zizurkil herrian bizi den egile honek obra asko ditu bizkarrean, bai autoargitaratutakoak bai eta argitaletxe bidez plazaratutakoak.
2021 urte honetan bertan,"¿Sabes lo que pasa cuando dices que me quieres?" bere azken eleberria argitaratu da, Harper Collins argitaletxeak Harlequín bere zigilupean plazaratutako komedia erromantikoa alegia.
Krisialdi betean murgildurik dagoen moda aldizkari batean girotua dago eta dena itxurakerietan oinarritzen den mundu hutsal hori kritikatzen du.
Ongi etorria AEE/EIEra, Macarena!
Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin, bai eta aurretik dituzun guztiekin eta etorkizuneko proiektuekin ere.
