Iñaki Sainz de Murietak bera partaide den antologia solidario berriari buruz hitz egin digu
- Xehetasunak

Iñaki Sainz de Murieta gure kideak, urtebetean egin duen bigarren antologia solidarioa aurkeztu digu.
“Antologia de una sociedad literaria” argitalpenaren bigarren edizioa, oraingoan "Relatos solidarios por nuestros bosques" izenburuarekin, Gesernet argitaletxeak plazaratu du berriro ere eta Avanza Fundazioaren partaidetza eduki du ere.
Antologia honetan parte hartu duten egileak honakoak dira: Patxi Irurzun, Luis de los Llanos Álvarez, Dolores Díaz, Iñaki Sainz de Murieta, Santi Limonche, José Luis González Cáceres eta Rosa Garrido Serrano, aldi berean Aitor Onaindia, Alberto Flaño Lombardo, Diego Rodríguez Toribio eta Violeta Pineda Muñozen kolaborazio berezia ere egon delarik.
Edizio honetako erakunde onuraduna Basoa Fundazioa izan da, horrela liburu honen salmenta eta komertzializaziotik eratorriko diren mozkinen zati handi bat bertara bideratuko delarik, orain arte egin duten moduan gure basoak zaintzen jarrai dezaten.
Iñaki Sainz de Murietarekin proiektu honen inguruan laburki hitz egin nahi izan dugu, bai eta etorkizunean aurreikusten dituen beste proiektuen inguruan ere:
Galdera – Iñaki, hitz egiguzu antologia honi buruz, nola sortu zen eta bere motibazioei buruz.
Erantzuna - “Antologia de una sociedad literaria” proiektuaren bigarren argitalpen solidarioa da honakoa, horrekin gure gizartea eta gure planeta toki hobea egiten laguntzen duten fundazio ezberdinei ikusgarritasun handiagoa ematea eta baliabide ekonomiko gehiago bideratzea helburu duelarik. "Relatos solidarios de una cuarentena" lehenengo antologia pandemiak markatu bazuen, bigarren honek naturari begiratzen dio, gure basoei, horiek gabe gure ekosistema kolapsatuko bailitzakete, ziurra den estintzio masibo batera eramanez. Honakoa esanda, garrantzitsua baita modu gordinean agertzea, helburua zera da, gure baso masaren kudeaketa arduratsua sustatzea, giza beharretara loturik egon behar duela ulertuz baina ez itzulerazko puntua gainditzea ekiditeko oreka ekologikoa bermatuz.
G – Zure bigarren antologia solidarioa da hilabete gutxitan, zer dakarte zuretzako oinarri soziala duten elkarlanezko lan hauek, bai alor pertsonalean bai eta profesionalean?
E – Ikuspuntu pertsonaletik, proiektu hauek zoriontasuna ematen didate, ez dela gutxi. Niretzako hori da garrantzitsuena eta ekimen ezberdinen ardatza, gainontzekoak laguntzen zoriontsu izan gaitezkeela normalizatzen laguntzen baitu.
Prisma sozialetik, egindako lanagatik aitorpen dosi txiki bat eman ohi dute lan hauek, hori ere beti delarik eskertzekoa, baina ez da garrantzitsuena. Ogibideko beste kideak ezagutzeko eta haiekin elkarren ondoan lan egiteko aukerarekin geratzen naiz, bai eta kultura eta gizarte eragile ezberdinekin konexioak ezartzeko aukerarekin ere, horiek alde guztientzako aberasgarriak direla uste baitut. Basoa Fundazioko arduradunekin dudan loturak sendoak dira eta badakite nirekin eta proiektuan nahasita ibili diren gainontzeko pertsonekin behar dutenerako konta dezaketela, orain eta etorkizunean ere. Bestalde, MuyJondo bezalako komunikazio enpresek ekimen honekin bat egiteak eta haien talentua kausa honetara gehitzeak ( booktrailer hau eginez), oso ongi zehazten du jarraitu beharreko bidea. Dena behar bezala badoa, hirugarren antologia solidario bat egongo da 2022an.
G – Epe ertainean bakarka edo elkarlanean egitea aurreikusten dituzun beste proiektuei buruz hitz egin al diezagukezu?
E – Noski baietz! Gainera, berri onak ditut. Berriki argitalpen kontratu berri bat sinatu dut Verbum argitaletxearekin eta argitalpen prozesuari ekin berri diogu. @imurieta nire kontuaren bidez Instagramen jarraitzen nautenek aurkibidea ikusteko aukera izan dute, hortaz mundu guztia animatzen dut kontu hau jarraitzera azken nobedadeen jakinaren gainean egoteko. Obra errealismo magikoaren korrontearen baitan kokatzen da, horrela eta bide batez, nire pasio handietako bati berriro helduz, mitologiari alegia. Egia esan, emaitzarekin oso pozik nago.
Beste kontu batzuen artean ere, komiki bat dut eskuartean Miguel Berzosarekin, baina aurten plazaratzeko denborarik ez dago. Proiektu berriak amaitzear nago ere eta Mercedes Pérez Agustínekin burutzen ari dudan lan akademiko bat argitaratzeko argitaletxearen erantzunaren zain nago. Zorionez, ikus daitekeen moduan, lana eta ilusioa ez dira falta. Eta norbaitek zerbait proposatu nahi badit, atseginez eseriko naiz entzutera.
Eskerrak ematen dizkiogu Iñaki Sainz de Murietarik bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu antologia solidario honekin eta eskuartean dituen beste proiektu ugarirekin ere.
Ager Aguirre bere azken eleberriari buruz mintzatu zaigu, “No te fíes de lo que ven tus ojos” thrillerra
- Xehetasunak

Ager Aguirrek eleberri berri bat argitaratu berri du, "No te fíes de lo que ven tus ojos". Obra hau thriller bat da, bertan egileak teknologiaren gaineko ikuspegi aztoragarri bat emanez, "La app" bere eleberrian jada egin zuen modu berean.
Ager Aguirrek birritan argitaratu du 2021 urte honetan eta, bere aurreko plazaratzearekin egin zuen modu berean,"Una historia de hu(a)mor" liburuarekin alegia, thriller berri honekin Amazon Storyteller Literatura Sariaren aurtengo edizioan parte hartuko du.
Elkarrizketa txiki bat egin diogu Ager Aguirreri azken liburu honi buruz eta epe ertainera dituen asmoei buruz ere galdetzeko.
Galdera – Zer nabarmenduko zenuke obra berri honetan?
Erantzuna – Originaltasuna. Eleberri honen protagonista nagusia Errealitate Handitua da. Snapchat bezalako aplikazioetan edo jokoetan gutxinaka gure bizitzetan sartzen ari den zerbait alegia. Eta hemen pauso bat gehiago ematen da. Lentilla batzuen bitartez zinemaren munduan aplikatuz, horiekin egileek haien lana errazten dien informazioa lortuz. Eta baita ere hiltzaileek...
G – Zer toki du “No te fies de lo que ven tus ojos” eleberriak zure egile ibilbidean?
E – Liburu bakoitzarekin zerbait ikasten da eta norberak beti uste du azkena dela ordura arte idatzi duen onena, dakien modurik hoberenean idazten baitu eta aurretik idatzi dituen liburu guztien ezagutzarekin. Niretzako, “No te fíes de lo que ven tus ojos” eleberria orain arte idatzi dudan hoberena da.
G – Zein asmo dituzu epe ertainera idazle moduan?
E – Gustatzen zaidana egiten jarraitu: istorioak kontatu. Ea lortzen dugun hori bizimodua ateratzeko bide bihurtzen. Horretan gabiltza eta horretan jarraituko dugu hurrengo proiektuekin, aurki horien berri edukitzea espero dudalarik. Aurrerapen moduan, fantasiara itzuli naizela esango dizuet.
Eskerrak ematen dizkiogu Ager Aguirreri bere erantzunengatik, eleberri honekin arrakasta handia opa diogu eta fantasiara itzulera hori interesarekin itxarongo dugu.
#Egilea21 “Egilea argitalpen mundu berrian” VIII Jardunaldiaren memoria eta bideoak
- Xehetasunak

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak egileak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak bildu zituen irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egin zen bere zortzigarren edizioan, bertan liburuaren munduan egondako eraldaketatik eratorri diren aspektuetako batzuk analizatu zirelarik, bai eta horrek sortzaileengan dituen inplikazioak ere. Pandemiak utzitako ziurgabetasunak kudeatzea eta horiek kalkulatu daitezkeen arriskutan nola eraldatzearen gainean hausnarketa egitea izan zen topaketa honen helburua.
#Egilea21 Jardunaldian audio eskaintza eta eskariaren hazkundea bezalako gaiak jorratu dira, sortzaileentzako, editoreentzako eta ekoizleentzako aukerak sortzen ari baititu; gehiegizko esposizio garai hauetan arreta nola lortzeko eta arrazoitzeko gakoak, orain liburu fisikoa eta digitala, podcasta eta audioliburuak sektoreko ekimen berrietan elkartzen baitira, bertan salmenta elektronikoko kanalak erosketara eta salmentarako lider argiak direlarik; tokiko kultura beste herrialdeetara iristeko erakundeek eta editoreek burutzen ari duten lana; eta hain aldakorra den mundu honetan idazketari esker bizirauteko bi idazleen esperientzia.
#Egilea21 Jardunaldiko saioen bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu, grabatu eta Euskadiko Idazleen Elkarteko YouTube kanalean zintzilikatu baitira nahi duzunean kontsultatu ahal izateko.
Aurkezpen instituzionala (30 min)
Hizlariak:
- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Kontseilaria.
- Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna.
- Pedro Sánchez, Cedro-ko Bazkide Departamentuko Nagusia.
- María Eugenia Salaverri, AEE/EIEko Presidentea.
Daniel Innerarityren hitzaldia “Noiz utziko diogu irakurtzeari?” (60 min)
Roger Casas Alatristeren hitzaldia “Multiplataforma eszenatoki berriak: egokitu ala hil” (55 min)
Eztabaida mahaia: “Mundua ulertzeko modua aldatuz” (52 min)
Hizlariak:
- José Ángel Esteban, Vocento Taldeko audio zuzendaria.
- Javier Celaya, Podimo España eta Latam-eko Zuzendari nagusia
- Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaile kidea.
Eztabaida mahaia: “Kulturaren nazioartekotzea” (50 min)
Hizlariak:
- María Lynch, Casanovas&Lynch-eko fundatzaile kidea eta literatura agentea.
- Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaile kidea.
- Martín Gómez, kultura kudeatzailea eta kontsulorea.
Idazleen arteko elkarrizketa: Ángela Vallvey eta María Eugenia Salaverri (47 min)
Eta, #Egilea21 Jardunaldiaren Memoria pdf formatuan deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Bertan datu guztiak zehaztasunez aurkituko dituzu, bai eta lortutako ondorioak, kronika eta topaketa honek komunikabideetan eta sare sozialetan izandako eragina ere.
Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin, hauei guztiei haien etengabeko laguntza eskertuz.

#Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak
- Xehetasunak

2021eko irailaren 9 eta 10 egunetan VIII Egilearen Jardunaldiak egin dira, Covid-19aren pandemiaren inguruabarretara egokituriko formatu presentzialean egin ere. Jarduera guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian garatu dira.
Jarduera guztiak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkartearen Youtube kanalean zintzilikatuko dira aurki.
Zortzigarren Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldi honetan Covid-19 ondorengo eszenatokian jarraitu beharreko bideari buruzko hausnarketa egin da. Zer gertatu da? Zer asmatu beharko dugu? Zer ikasi dugu? Eta zein bide gomendatzen dute adituek? Azken finean, denoi eragiten digun etorkizunari buruzko hausnarketa egin da.
Jardunaldi hau Departamento Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari esker eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren lankidetzari esker izan da posible.
Gehiago irakurri: #Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak
#EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU
- Xehetasunak

“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioak, irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, mundu osoko espezialistak elkartuko ditu.
Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak izango dira jorratuko diren gai handietako batzuk.
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria, eta Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna izango dira topaketa hau inauguratzeko arduradunak, eta horiekin batera argitalpen sektore barruan dauden beste pertsona ugari egongo dira, bai eta idazleak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi dituzten pertsonak ere. COVID afera dela eta, aforoa murriztua izango da.
“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien VIII Edizioa, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Idazleen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin, irailaren 9 eta 10ean egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian. Presentziala izango den VIII topaketa honen leloa honakoa izango da; “Kultura eta bere industria elkarrekin ber-imajinatuz”; kulturaren industriak aurre egin beharreko erronka berri eta arriskuen gainean adituak hausnartzera eramango dituen leloa alegia, honen bitartez bi galdera handi planteatuz: Noiz utziko diogu irakurtzeari? Sortzailea argitalpen eszena berritik desagertuko al da?
Topaketa honen formatua presentziala eta Streaming bidez izango da, BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIAN egingo diren hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrekin, 2021eko irailaren 9tik, ostegunez, 16:00etatik 19:30etara, 2021eko irailaren 10era arte, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Gehiago irakurri: #EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU
