Euskadiko Idazleen Elkarteak  (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du. Honekin, 2014ean abiatutako ekimenari emango zaio jarraipena, sektorean aritzen diren eragile ezberdinen arteko elkarrizketan sakontzea duela helburu.

Etengabeko aldaketan dabilen errealitatearen ulermen eta onura gehien lortzea da helburua, idazleei eskainiz argitalpenaren eta auto-argitalpenaren munduari buruzko analisi sakona. Honetan dabiltzan eragile guztiek idazmenak izan ditzakeen onura eta aukera anitzak ezagut eta neur dezaketen lortu nahi da.

Jardunaldia irailaren 19an burutuko da, Bilboko Alhóndigan, Bastida aretoan. Ponentziak, mahai inguruak eta publikoari zabaldutako eztabaidak eskainiko dira.  Goizeko 10.00etan abiatu eta arratsaldeko 18.00etan amaituko da, tartean bazkaltzeko atsedenaldia egingo delarik. Bigarren jardunaldi honetan, lehenengoan bezala,  AEE/EIEko kideez gainera, interesa duen pertsona orok har dezake parte.

PROGRAMA OSOA

Txostengileekiko elkarrizketak