Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Fernando Marías Madrilgo Komunitateko Kultura Saria jaso dutenen artean

Xehetasunak
06 Martxoa 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Martxoa 2018


Sariek artista eta sortzaileen lana 12 kategoriatan aitortzen dute

Fernando Marías da Madrilgo Komunitateko Kultura Sarietako bat irabazi duena, Literaturakoa zehazki, 12 alor ezberdinetan artista eta sortzaileen lana saritzen dituzten sarien artean.

Berarekin batera sariak jaso dituzten beste sortzaileak honakoak izan dira; Isabel Coixet zinemagilea (Zinema), Joan Manuel Serrat abeslaria (Musika), Morante de la Puebla toreroa (Tauromakia), Sybilla firma (Moda), Susi Sánchez (Antzerkia), Laura Morera (Dantza), La Ritirata (Musika Klasikoa), Elena Alonso (Arte Plastikoak), Miguel Trillo (Argazkilaritza), Abraham García (Gastronomia) eta Emilio Tuñón (Ondare Historiokoa).

Kultura Sariek Madrilgo errealitate soziokulturalean modu nabarmenean eragina izan duten intelektual eta artisten karrera eta obra aitortzen dute.

Gehiago irakurri: Fernando Marías Madrilgo Komunitateko Kultura Saria jaso dutenen artean

Gaur iritsi da liburu dendetara Fernando Arambururen azken lana

Xehetasunak
27 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Otsaila 2018


Idazle donostiarraren lanik pertsonalena eta konprometituena da 

Fernando Arambururen idazleek Autorretrato sin mí (Tusquets Argitaletxea) osatzen duten eta poesiatik oso gertu dauden 61 prosazko piezak gozatzeko aukera izango dute. Lana sei ataletan egituraturik dago eta 192 orrialde ditu.

Argitaletxearen orrialdean dioen moduan, «Patria liburuaren ondoren Fernando Arambururen lan berria ez da eleberria, ez eta saiakera ere: agian egilearen testurik pertsonalena eta konprometituena da, agian arriskugarriena. Zalantzarik ez dago halere ederrena dela. Autorretrato de mi liburuan irakurleak igarri dezake Aramburu bere buruari buruz ari dela, baina berehala ohartuko da gu denoi buruz ari dela.

Gehiago irakurri: Gaur iritsi da liburu dendetara Fernando Arambururen azken lana

Fernando García Pañedak Penguin Random Housen argitaratuko du

Xehetasunak
22 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Otsaila 2018


Caligrama Sarietako bat jaso zuen bere intriga eleberria martxoaren 8an egongo da liburu dendetan

Pasa den irailean iragarri genuen moduan, Fernando García Pañedak Caligrama Sarietako bat irabazi zuen, zehazki ‘Talento’ kategorian Operación Black Death eleberriarekin. Sari hauek Penguin Random House Grupo Editorialek antolatzen ditu, izen ematen dien bere autoargitalpen zigiluko liburuentzako. Irabazleak Suma de Letras katalogoan sartzen dira, taldeko argitaletxe bat alegia, marketin arrazoiak direla eta aldaketa txikiak eginez.

Idazle bilbotarraren intriga eleberri berritua datorren martxoaren 8an plazaratuko da azal eta izenburu ezberdinekin. Irakurleak orain liburu dendetan bilatzeko Todos tus nombres izenburuagatik galdetu beharko du eta Javier Castilloren goraipamena daraman zinta bat edukiko du, sarien Epaimahaian egondako idazlea alegia eta bere bigarren lana salmenta zerrenden goi partean dagoena, Patria eleberriaren gainetik gainera.

Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak Penguin Random Housen argitaratuko du

María Eugenia Salaverrik Andrés Barba 2017ko Eleberriaren Herralde Sariduna elkarrizketatuko du

Xehetasunak
20 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Otsaila 2018


República luminosa gizarte kronika da eta bertan egileak haurtzaroaren lañotasuna zalantzan jartzen du

Datorren ostegunean, otsailak 22, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan Andrés Barba (Madril, 1975) egongo da, María Eugenia Salaverri eleberriarekin XXXV Eleberriaren Herralde Saria irabazi ondoren ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango delarik. Liburuei eta irakurketari eskainitako espazio hau María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak moderatzen eta zuzentzen du eta bera izango da eleberria aurkezteko arduraduna, horren inguruan egile madrildarrarekin elkarrizketatuko delarik 19:00etatik aurrera.

Jatorri ezezaguneko eta bederatzi eta hamahiru urte bitarteko 32 umeren agertzeak San Cristóbaleko bizitza zeharo asaldatuko du, oihanaren eta ibaiaren artean kokaturik dagoen herrixka tropikala alegia. Hogei urteren ondoren, bere protagonistetako batek –gizarte gaietan espezialista den abokatu gazte bat- República luminosa idatziko du, gertakariekin, frogekin eta zurrumurruekin ehundutako gizarte kronika bat non agertzen den nola birformulatu behar izan zituen hiriak bere ordenaren eta biolentziaren ideiak, hiria bere egin zuten umeak hil arte eta haien komunitatearekin erresistentzia itzela frogatu ondoren.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik Andrés Barba 2017ko Eleberriaren Herralde Sariduna elkarrizketatuko du

Mertxe Mansok bere azken poema bilduma aurkeztu du Cordoban

Xehetasunak
17 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Otsaila 2018


Bicicletas en invierno Torremozas argitaletxeak argitaratu du


Mertxe Manso Cordoban egongo da datorren otsailaren 24an Bicicletas en invierno bere poema bilduma berria aurkezteko. Torremozas argitaletxeak plazaratu du. Aurkezpena 19:30etan izango da República de las Letras liburu dendan eta Pilar Sanabria kazetari eta poetak parte hartuko du.

Gehiago irakurri: Mertxe Mansok bere azken poema bilduma aurkeztu du Cordoban

Página 62 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio