Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

José Serna Andrések ‘Ciclo de vuelos bajos’ bere poema bilduma aurkeztuko du ostegun honetan Bilbon

Xehetasunak
13 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Otsaila 2018

 

Bere liburu berrian bizitzari eta heriotzari buruz idazten du

José Serna Andrések Ciclo de vuelos bajos aurkeztuko du Bilboko Casa del Libro liburu dendan (Urquijo zumardia 9), 19:30etan, Amarante argitaletxeak argitaratua. Egilearekin batera Blanca Sarasua (poeta) eta Santiago Liberal (poeta eta rapsoda) egongo dira.

Gehiago irakurri: José Serna Andrések ‘Ciclo de vuelos bajos’ bere poema bilduma aurkeztuko du ostegun honetan Bilbon

Alejandro Palomasek 2018 Nadal Sariaren irabazi duen ‘Un amor’ eleberria aurkeztuko du Bilbon

Xehetasunak
12 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Otsaila 2018


Bartzelonako egilea 2016 Gazte Literatura Nadal Saria izan zen

Datorren asteazkenean otsailak 14, Bilboko Azkuna Zentroa – Alhóndigako BBK Mediateka beste ‘Aurrez Aurre’ espazio literarioaren egoitza izango da. Orain dela zazpi urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen du. Honako honetan 19:00etatik aurrera Alejandro Palomas (Bartzeona, 1967) izango da gonbidatua. Egileak Un amor (Destino) aurkeztuko du, 2018 Nadal Saria lortu duen eleberria.

Gehiago irakurri: Alejandro Palomasek 2018 Nadal Sariaren irabazi duen ‘Un amor’ eleberria aurkeztuko du Bilbon

Luisa Etxenike ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteei buruzko debate batean egongo da

Xehetasunak
10 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Otsaila 2018

 
“Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” erakusketaren inguruan garatzen diren ekitaldietako bat da elkarrizketa

Luisa Etxenike Etorkizun memoria baterako dilemak debatean parte hartuko du datorren asteazkenean, hilak 14. 19:00etatik aurrera izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketa aretoan. Idazle donostiarra Mikel Iriondo EHUko irakaslearekin eta Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin elkarrizketatuko da. Ekitaldi hau “Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” programazioaren baitan dago, Gipuzkoako Aldundiak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Fundazioak eta Gogora Institutuak antolatutako erakusketa alegia, ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteak gogoratzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri: Luisa Etxenike ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteei buruzko debate batean egongo da

Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu du Menoscuarto Argitaletxearekin

Xehetasunak
08 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 08 Otsaila 2018


Hitzaurrea Luis Mateo Díezek egin du

Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu berri du Menoscuarto Argitaletxearekin Confesiones de una mosca izenburupean. Palentziako argitaletxearen katalogoko Reloj de arena bilduman aurkitu daiteke obra. Luis Mateo Díezek egin du hitzaurrea. Aurki Donostian eta Madrilen aurkeztuko da.

Gehiago irakurri: Julia Otxoak kontakizun laburren eta mikrokontakizun liburu bat plazaratu du Menoscuarto...

Fernando Savater Tomaresko ‘España a Debate’ VI Foroan egongo da

Xehetasunak
06 Otsaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Otsaila 2018



Ekitaldiak espainiar politikako, kazetaritzako, kulturako eta unibertsitateetako pertsonaia ospetsuak elkartzen ditu urtero

Nativel Preciado kazetari eta idazlearen ondoren, Fernando Savater da ‘España a Debate’ VI Foroan parte hartuko duen bigarrena, otsailean zehar ostegunero Tomares udalerri sevillarrean egiten den foroa alegia. Datorren otsailaren 8an, 20:00etatik aurrera, Rafael de León Udal Auditorioan filosofo eta idazle donostiarra egongo da, urtero politikako, kazetaritzako, kulturako edo unibertsitateko pertsonaia ospetsuak elkartzea lortzen duen topaketa honetan, Espainiaren iragana, oraina eta geroa ikertzeko.

Gehiago irakurri: Fernando Savater Tomaresko ‘España a Debate’ VI Foroan egongo da

Página 63 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio