Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan emango duen tailerrerako matrikula irekita dago jada

Xehetasunak
23 Apirila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Apirila 2018

 
Formakuntzaren balio akademikoa 30 ordukoa da

Idazteko grina. Kontakizun handiak idatzi eta irakurri (La pasión de la escritura. Escribir y leer grandes relatos) da Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan abuztuaren 22 eta 24an Donostiako Miramar Jauregian emango duen sormenezko idazketa tailerraren izenburua.

Matrikula egiteko epea ireki berri da eta bi bideren bitartez egin daiteke: online edo web orrialdetik deskargatu daitekeen idazkia betez eta bidaliz.

Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan emango duen tailerrerako matrikula irekita dago jada

Luisa Etxenikek bere azken eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Koldo Mitxelenan

Xehetasunak
16 Apirila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Apirila 2018

 
Eleberriaren gibelean indarkeria terrorista eta beldurra daude

Datorren ostegunean, apirilak 19, Luisa Etxenikek bere azken eleberria, Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) aurkeztuko du 19:30etan Koldo Mitxelenako Ekitaldi aretoan.  Egile donostiarrarekin batera Pilar Rodríguez eta Sihara Nuño egongo dira.

Egileak eleberri berri honen gako ugari jorratuko ditu, bere gibelean indarkeria terrorista dagoelarik, eta bereziki belaunaldi berriek iraganeko urteetan gertatutakoa ez ahazteko beharra: «Kasu honetan, haurrek hemen nolako bizimodua izan dutenaren gainean idatzi nahi nuen, mehatxaturiko gurasoen haurrek adibidez. Ziurrenik, dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, azken hau beste beldurrak eta beste toki bat dituen beste ume bat. Helduen eta gazteen munduen arteko zubiarekin zerikusia du».   

Egilea pozik agertu da gaur Diario Vasco-n egin dioten elkarrizketa batean, gatazka honen istorioa kontatzen duten idazle euskaldunen liburuak agertzen ari direlako, hala nola Fernando Aramburu, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Edurne Portela edo Gabriela Ybarra.

Etxenikeren arabera, ez dio axola fokatzeak ezberdinak izatea, honek angelu guztietatik diskurtsu kritikoa eraikitzen lagunduko baitu: «Emaitza ez da kakofonia bat izango, polifonia bat baizik. Euskaldunok oso ongi moldatzen gara orfeoietan, ez da arazorik egongo».


 

 

 

 

Daniel Gonzálezek ‘En el fondo del vaso’ aurkeztuko du Bilbon

Xehetasunak
13 Apirila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Apirila 2018


Eleberria, Gasteizko hiria eszenatoki duen suspense eta malenkonia istorio bat da

Datorren apirilaren 18an, asteazkenarekin, 19:30etan Bilboko Cámara Liburu dendan (Euskalduna kalea, 6), Daniel Gonzálezek En el fondo del vaso (Caligrama 2017) bere liburua aurkeztuko du, bere lehen eleberria eta XI Valentín García Yebra Idazle Gazteentzako Eleberri Laburraren Lehiaketa Nazionalaren finalista izan zena. Egilea Txuskank Coterónekin egongo da, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Kazetarien Euskal Elkarteko presidentea.

En el fondo del vaso eleberria Rubén Aldayren istorioa kontatzen du, iraganean arrakasta izan zuen idazlea eta oroitzapen horrekin bizi dena alkoholak lagunduta, gaur egungo hutsunea betetzen laguntzen baitio. Ahazteko arratsaldero doan tabernara begirada tristedun neska bat doa eta, gutxinaka gutxinaka bera idolatratzen amaituko du, hura bere salbazio bakarra dela pentsatu arte.

Gehiago irakurri: Daniel Gonzálezek ‘En el fondo del vaso’ aurkeztuko du Bilbon

Eli Tolaretxipik errezital bat eskainiko du Koldo Mitxelena Kulturgunean ostiral honetan

Xehetasunak
10 Apirila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Apirila 2018


Idazle donostiarra POETIKAn parte hartuko duten zazpi poetetako bat da


Datorren ostiralean, apirilak 13, Eli Tolaretxipiren txanda izango da POETIKAn, euskarazko eta gaztelerazko poesia errezitalen hileroko zikloan alegia. Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du pasa den hilabetetik eta Koldo Mitxelena Kulturgunean (Donostia) egingo da azarora arte (uztailean eta abuztuan ezik). Ekitaldia 19:30etan hasiko da.

Tolaretxipik gazteleraz irakurriko ditu bere bertsoak eta gonbidatutako gainontzeko poetak bezala, literatura kritiko eta aditu batek lagunduko du, honek bere obra poetikoaren ezaugarri nagusien kritika labur bat eginez. Musikeneko musikari gazteek hainbat pieza joko dituzte errezitalean zehar.

Gehiago irakurri: Eli Tolaretxipik errezital bat eskainiko du Koldo Mitxelena Kulturgunean ostiral honetan

Gaur Luisa Etxenike Malagan egongo da ‘Absoluta presencia’ bere azken eleberria aurkezteko

Xehetasunak
04 Apirila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Apirila 2018

 
Luisa Etxenike: «Belaunaldi berriei terrorismoaren oroimena kontatzeko eta ez isiltzeko ardura dugu»

Arratsalde honetan, 20:30tik aurrera, Luisa Etxenike ‘Un café cargado de lectura’ zikloan egongo da, Malagako Diputazioko ‘Centro del 27’-k antolatua ‘Aula de cultura Sur’-en laguntzarekin.

Idazle donostiarrak Absoluta presencia (Ediciones el Gallo de Oro), aurki liburu dendetara iritsiko den bere azken eleberriari buruz mintzatuko da. Bertan El ángulo ciego (Bruguera, 2008) eleberrian jorratu zuen indarkeria terroristaren gaiari heltzen dio berriro. Honako honetan hiru bizi istorio elkartzen dira: Luc-ena, denak izutzen zuen haurra, beldurrik gabeko gizon bilakatzeko borrokan dabilena; Andrés-ena, mehatxu terrorista dela eta erbestera joandakoa; eta Adarena, iragan tragiko baten herentzia, indiferentzia eta ahaztearen aurkako konpromiso artistiko bilakatu duen argazkilari gaztea. Estilo garbi, zuzen, eta hala ere sutsuarekin, bere idazteko moduaren adierazgarri dena alegia, Etxenikek begiradak eta bide susmagaitzak proposatzen dizkie bere protagonistei eta irakurleari.

Gehiago irakurri: Gaur Luisa Etxenike Malagan egongo da ‘Absoluta presencia’ bere azken eleberria aurkezteko

Página 60 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio