John Verdonek ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango da Bilbon
- Xehetasunak

Idazle estatubatuarrak bere azken eleberriaren xehetasunak azalduko ditu Bilboko publikoarekin
Bihar ekainak 12an, asteartearekin, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan. Liburuei eta irakurketari eskainitako espazio hau María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzendua da eta 19:30etatik aurrera Arderás en la tormenta eleberria aurkeztuko du, thriller suspense eleberrietan espezializatua dagoen John Verdon idazlearen (New York, 1942) azkena eleberria alegia.
Gehiago irakurri: John Verdonek ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango da Bilbon
Iñaki Martínezek ‘Donde los hombres llevaban sombrero’ aurkeztuko du gaur Bilbon
- Xehetasunak

Bidebarrietan izango da bere azken eleberriaren aurkezpena Bilboko Liburu Azokaren markoan
Gaur asteazkena, ekainak 6, 20:00etatik aurrera, María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria, zinemagilea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea Iñaki Martínez idazlearekin batera egongo da, Martínezen azken eleberria aurkezteko, Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018). La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, Guatemalako jatorria duen egile euskaldunak 2015ean Nadal Sariaren finalista izateko idatzitako obra alegia.
Topaketa, Bilboko Liburu Azoka dela eta antolatu diren ekitaldien baitan dago eta Bidebarrietako Liburutegian izango da (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo).
José Serna: “Poema bilduma bizia da, 60 orrialdekoa, urte askotan zehar idatzia”
- Xehetasunak

Ciclo de vuelos bajos poema bildumaren egilea idazketaren mendean dagoela dio
José Serna Andrések elkarrizketa bat egin zuen Santutxu y + egunkarian bere azken poema bilduma dela eta, Ciclo de vuelos bajos, (Amarante Argitaletxea). Sernak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du bai eta heriotzari buruz ere eta idazketaren mendean dagoela dio.
idazketaren benetako lur-orotako moduan definitu dutelarik. Sergio Iglesiasek Santutxu y + egunkarirako egiten dion elkarrizketa honetan, idazleak egia osoa esaten du eta bere istorioa eta idazketa munduarekin edukitako ibilbidea kontatzen du, bai eta Otxarkoagako auzo bilbotarrarekin duen harremana eta lotura ere.
Enrique Arias Beaskoetxea egilearen web berri bat estreinatuko du
- Xehetasunak

Bertan egile bilbotarraren obra poetikoa eta nazioarteko kolaborazio ugari jasotzen dira
Web espazio berri honek egileak argitaratu dituen bi liburuei buruzko informazioa eskaintzen du ere, Visible-invisible (Editorial maLuma, 2017) eta La lejanía de las cosas (Ápeiron Ediciones , 2017), horietaz gain zenbait erreseina nabarmen daudelarik ere.
Bestalde, Espainiako eta Frantziako literatura aldizkari elektronikoetan argitaraturiko poema bildumei buruzko informazioa jasotzen da (Biblioteca Cervantes Virtual eta Poemaria Espainian, eta RAL,M Frantzian). Espainia (Ágora), Kolonbia (Túnel de letras) eta Estatu Batuen artean (Furman217) egindako kolaborazio ugariren emaitza diren argitalpenek osatzen dute bilduma.
María José Mielgok Literarte argitaletxearen ‘Pil-pil y mojo’ aurkeztuko du
- Xehetasunak

Betiko platerez inguraturiko liteartura da argitaletxe bilbotarraren apustu berria
María José Mielgok Pil-pil y mojo aurkeztuko du datorren maiatzaren 31an, 19:30etan La Bolsa Eraikinean (Ganbara Aretoa. Pilota kalea 10, Bilbo (Alde Zaharra). Mielgok beste 9 euskal eta kanariar egilerekin batera parte hartzen du obra kolektibo honetan. Edizioaren arduraduna da ere.
Gehiago irakurri: María José Mielgok Literarte argitaletxearen ‘Pil-pil y mojo’ aurkeztuko du
