Aurki ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren liburu berri bat kaleratuko da
- Xehetasunak

Honako honetan Kanide lehen aldiz bere aiton amonekin elkartuko da
Kanideren abenturak bildumari ale berri bat gehituko zaio, Zaldien kobazuloa, Suaren zeremonia eta Balearen begirada ipuinen ondoren. Laugarren liburuak Tribua handitzen doa darama izenburu moduan eta aurrekoak bezala Verbum Argitaletxearen haur katalogoan aurkitu daiteke.
Gehiago irakurri: Aurki ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren liburu berri bat kaleratuko da
Gustavo Martín Garzo Bilboko Azkuna Zentroa- Alhóndigan egongo da aste honetane
- Xehetasunak

Asteazkenean idazketa tailer bat emango du eta ostegunean La ofrenda aurkeztuko du
María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen dituen ‘Aurrez Aurre’ literatura elkarrizketetan Gustavo Martín Garzo izango da protagonista. Datorren ostegunean, martxoak 22, La ofrenda (Galaxia Gutenberg) aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
Etzi, Valladolideko idazleak (Narratiba Sari Nazionala eta Nadal Saria, besteak beste) tailer bat emango du ‘La realidad y la sombra’ izenburupean.
Bi ekitaldiak 19:00etan daude programaturik.
Gehiago irakurri: Gustavo Martín Garzo Bilboko Azkuna Zentroa- Alhóndigan egongo da aste honetane
Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du bihar Cámara liburu dendan
- Xehetasunak

Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk elkar banatzen ditu irakurlearekin liburu honetan
Bihar ostegunez, 19:30tatik aurrera, Aimar Rollán Cámara Liburu dendan (Euskalduna kalea 6, Bilbo) egongo da Cuentos y desencuentros (Literate Editorial, 2017) liburua aurkezten. Egilearekin batera María José Mielgo Busturia (argitaratzailea) egongo da, honek gidatuz ekitaldia.
Bai egileak bai eta argitaratzaileak ere testuak irakurriko dituzte.
Cuentos y desencuentros gai anitzetako 30 kontakizun laburren bilduma da eta modu independentean irakur daitezke ez baitute elkarren arteko harremanik.
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du bihar Cámara liburu dendan
Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du Donostian
- Xehetasunak

Liburuaren lehen edizioa hiru hilabetetan agortu zen
Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du bihar, martxoak 14, Donostiako San Telmo Museoan. Fernando Cossío (Ikerbasque zuzendari zientifikoa), Laura Morrón (Next Door) eta Gustavo Ariel Schwartz eta Víctor Bermúdez argitaratzaileek ere ekitaldian parte hartuko dute 19:00etatik aurrera.
Aurkezpenera gerturatuko direnek makin of-a ezagutzeko aukera izango dute, bai eta topaketa honetan elkartuko diren adituak pentsamendu transdiziplinarraren eta proiektuaren sormen prozesuaren aukerei buruz entzuteko ere.
Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du Donostian
José Antonio Martín Acostak asteazken honetan bere bi eleberri aurkeztuko ditu
- Xehetasunak

José Antonio Martín Acostak datorren asteazkenean, martxoak 14, bere bi eleberri aurkeztuko ditu: Eguzkilore, de diosas y hombres eta Entropía.
Ekitaldian liburu bakoitzaren pasarte bana irakurriko ditu Zuriñe Ojedak eta egileak hitzaldi bat emango du lehenik, ondoren liburuen aleak sinatuz.
Obren booktrailera proiektatuko da ere.
Gehiago irakurri: José Antonio Martín Acostak asteazken honetan bere bi eleberri aurkeztuko ditu
