Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Jorge Urretak bere lehen eleberriaren eskubideak berreskuratu ditu eta hura autoargitaratuko du

Xehetasunak
14 Uztaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Uztaila 2018


Decisiones intriga istorio bat da non sorpresak, traizioak, konspirazioak eta txantajeak gertatzen diren

Jorge Urretaren irakurleak zorionekoak dira, egile bilbotarrak aukera berri bat eman nahi izan baitio 2012an argitaratu zen Decisiones bere lehen eleberriari. Orain egun batzuetatik hona Amazonen eskuragarri dago, bai formatu digitalean bai eta inprimaturikoan ere.

Gehiago irakurri: Jorge Urretak bere lehen eleberriaren eskubideak berreskuratu ditu eta hura autoargitaratuko du

Juan Basek Dashiell Hammett 2018 saria irabazi du

Xehetasunak
13 Uztaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Uztaila 2018


El refugio de los canallas, Gijóneko Aste Beltzean saritutako bere eleberriak ETAren bortizkeria jorratzen du

Juan Bas idazle eta kazetari bilbotarrak eleberri beltzari eskainitako Dashiell Hammett Saria irabazi du El refugio de los canallas eleberriarekin (Editorial Alrevés, 2017). Obrak euskal gizartearen erretratu bat egiten du eta ETA banda terroristak burututako bortizkeriaren historian urte ugari jorratzen ditu egitura narratibo irudimentsu bat jarraituz. Horretarako Basek erakunde armatua sortu baino aurreko urteetara joan eta 2015eraino iristen da.

Gehiago irakurri: Juan Basek Dashiell Hammett 2018 saria irabazi du

Luisa Etxenikek Claude Lanzmann Holokaustoaren kronistaren omenezko ekitaldian parte hartuko du

Xehetasunak
10 Uztaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Uztaila 2018


Idazle donostiarra berriki zendu den zinemagile eta kazetariaren obran aditua da

Bihar ostegunez, uztailak 12, Euskadiko Filmategiak berriki zendu den Claude Lanzmann Holokaustoaren kronista nagusia izandako zinemagile eta kazetariari omenaldia egingo dio.

Omenaldia egiteko modua Le dernier des injustes (Bidegabeetatik azkena) filma proiektatuko da. Luisa Etxenikek saioa aurkeztu eta ondorengo debatea moderatuko du. 2013ko dokumental honen emanaldia 17:00etan izango da Tabakaleraren 1 Zinema Aretoan.

Idazle donostiarra Lanzmannen obran aditua da eta Alguien vivo pasa (1997) gaztelerara itzuli zuen.

Informazio gehiago, hemen.

 

Egilearen Jardunaldia Bilbon egingo da beste behin

Xehetasunak
04 Uztaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Uztaila 2018


Irailaren 13 eta 14ean izango da jardunaldi honen bostgarren edizioa

Urtero data hauetan egiten dugun bezala, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) buru belarri gabiltza argitalpen sektoreko jarduera egutegia inauguratzeko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi berri batekin. 2018ko irailaren erdialdean bostgarren edizioa egingo dugu, irailaren 13 eta 14 egunetan hain zuzen ere, eta beste behin Bilboko Azkuna Zentroa – La Alhóndigan egingo dugu. Sarrera doakoa da hitzordu hau galdu nahi ez duen edonorentzako.

Gehiago irakurri: Egilearen Jardunaldia Bilbon egingo da beste behin

‘Póker de asesinatos’ Ager Aguirreren azken eleberria dendetan dago jada

Xehetasunak
02 Uztaila 2018 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Uztaila 2018


Obra honekin egileak 2018 Amazon Literatura Sarian parte hartu du

Los nietos de Dios bere lehen eleberriarekin izandako arrakastaren ondoren, Ager Aguirrek berriro ere irakurleak harritu ditu. Oraingo honetan Póker de asesinatos izenburua daraman eta Madrilen girotzen den thriller batekin lortzen du irakurlea harritzea, gaizkile batek poker karta sorta baten As bana bere biktimetan uzten duen istorioa kontatzen duen eleberrian.

Gehiago irakurri: ‘Póker de asesinatos’ Ager Aguirreren azken eleberria dendetan dago jada

Página 56 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio