V Egilearen Jardunaldiaren Programa (Bilbo, 2018ko irailaren 13 eta 14)
- Xehetasunak

Bostgarren urtez jarraian, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak egileak, argitaratzaileak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak elkartuko ditu Bilbon, liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak jasandako eraldaketaren aspektu ugari ikertzeko, bai eta horrek sortzaileentzako duen eragina ikertzeko ere.
Oraingo honetan ekitaldiak katearen atal gako batean jarri du arreta: irakurlea. Galdera nagusi bati erantzuten saiatuko gara, zer egin behar duten egileek eta argitaratzaileek merkatuari istorioak hornitzeko horiek modu ezberdinean kontsumituak izan daitezen, horrela ahalbidetzen baitu teknologiak eta horrela eskatzen baitute gaur egungo bizimoldeek.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen duen topaketa honek, aurten ere argitalpen sektoreko ekitaldi profesionalen egutegia inauguratzen du eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du, bai eta Euskadiko Argitaratzaile Gremioaren eta CEDRO-ren laguntza ere. Aukeratutako eszenatokia Azkuna Zentroa kultura zentroa izan da (Bilbo), sarrera irekia izango delarik, gonbidapenarekin eta tokia bete arte.
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren programa
Jarraian programazioaren xehetasunak uzten dizkizuegu, bai eta osorik deskargatzeko aukera ere hemen.
|
|
||
19:30-20:30 |
ELKARRIZKETA: USTEKABEKO ARGITALPEN ARRAKASTAK |
|
|
||
| 9:00-9:30 | AURKEZPEN INSTITUZIONALA |
|
| 9:30-10:30 |
INAUGURAZIO HITZALDIA: GARAI MODERNOETAN ARGITARATU Parte hartzaileak: Molly Barton, Serial Box-eko zuzendari nagusia eta kide fundatzailea. Moderatzailea: Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko editorea. |
|
10:45-11:45 |
|
|
12:00-13:00 |
EZTABAIDA MAHAIA: LITERATURA JAIALDIAK: ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE? Parte hartzaileak: Alasne Martín, Azkuna Zentroko Mediatekako arduraduna; Marisa Blanco, Gutun Zuria Jaialdiko literatura zuzendaria; Juan Insua, CCCB LAB/Kosmopolis-eko zuzendaria; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria. Moderatzailea: Consuelo Sáizar, Mexikoko Kultura ministro ohia, Ekonomia Kultura Funtseko zuzendari ohia (Fondo de Cultura Económica, FCE) eta Kulturaren soziologoa. |
|
13:15-14:15 |
EZTABAIDA MAHAIA: NORK ERAGITEN DU GURE IRAKURKETAN? Parte hartzaileak: Elvira Sastre, poeta, idazlea, filologoa eta literatura itzultzailea; Borja Martínez, Leer Aldizkariko zuzendaria; Luis Díaz, Human to Human agentziako Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusia. Moderatzailea: Roger Domingo, Editorial Deusto / Gestión 2000 / Alienta / Para Dummies / PlanetaHipermedia.com zuzendaria. |
|
14:15-17:00 |
|
ATSEDENALDIA/BAZKARIA |
17:00-17:45 |
BOOKTUBER UNEA Parte hartzaileak: Ager Aguirre, Natividad Alcalde, Abel Amutxategi, Luis Bañeres, Daniel González, Cristina Gumuzio, Concha Murua, Marisol Ortiz de Zarate, Javier Otaola, Iñaki Sainz de Murieta, Julio Santos, José Serna, Javier Tejerina eta Jorge Urreta. |
|
18:00-19:00 |
|
|
| IDAZKETA TAILERRA |
||
| 19:00-20:00 | Pedro Ugarte idazleak emango du |
Prentsa dossierra deskargatzeko sakatu, hemen.
Luisa Etxenikek Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariari harrera egingo dio Canal Europan
- Xehetasunak

Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendariak Presente y futuro de los museos hitzaldia eskainiko du gaur, irailak 10, Koldo Mitxelena Kulturgunean 19:30etatik aurrera.
Jesús María Sáezek liburu batean jaso ditu hiri autobus gidari ibili zen garaiko pasadizo dibertigarriak
- Xehetasunak
Idazle gasteiztarrak datorren irailaren 15ean aurkeztuko du obra
Nire etxe parean gelditu zaitezke oina igeltsatuta dut eta? Zergatik ez zara auto-ilaratik espaloi gainetik irteten? 20 urteko haurrek txartelik ordaintzen al dute? Gaueko zerbitzuak egun osoan zehar funtzionatzen al du? 200 euroko billeterik onartzen al duzue? Arrapala jaitsi dezakezue hozkailu bat igotzeko? Zazpiak eta hogeietako autobusa zein ordutan pasatzen da? Hauek dira Jesús María (Txusmi) Sáezek TUVISAko (Gasteizko garraio udal enpresa) langile moduan 17 urtetan zehar erantzun behar izan dituen galdera batzuk eta orain pasadizo bilduma batean jaso ditu Historias del autobús: anécdotas de un conductor izenburupean.
V Egilearen Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
- Xehetasunak
Twitter bidez ere emango da #autor18 traolarekin
Aurreko edizioetan bezala, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren saioak jarraitzeko streaming aukera egokituko dugu gure web orrialdean
Halaber, gogorarazi nahi dugu Euskadiko Idazleen Elkartearen Twitter profiletik (@AEEEIE) zuzeneko emankizuna egingo dela. Elkarrizketa jarraitzeko traola honakoa izango da #autor18.
Gehiago irakurri: V Egilearen Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
Pedro Ugartek emango du sormenezko idazketa tailerra V Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak

Bertan parte hartzeko beharrezkoa da plaza gordetzea
Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) idazle eta kazetari bilbotarrak sormenezko idazketa formakuntza tailer bat emango du ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren hurrengo edizioan. Saioak ‘Ipuinaren mekanika’ izenburua darama eta 19:00etan hasiko da, datorren irailaren 14an Azkuna Zentroan (Bilbo).
Ordubetez arituko da Espainian argitaraturiko Libururik Hoberenari azken Setenil Saria irabazi zuenak, jarduera honen hiru aspektu gako azpimarratuz: istorioaren sorkuntza, liburuaren eraikuntza eta bere promozioa. Tailerrak atal praktiko bat edukiko du, bertatik parte hartzaile guztiek probetxua ateratzeko.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek emango du sormenezko idazketa tailerra V Egilearen Jardunaldian
