Mikel Santiago eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa zuzenean
- Xehetasunak

Gaur, 20:00etatik aurrera, Mikel Santiago idazleak María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentearekin elkarrizketa egingo du zuzenean.
El Correo egunkariko Kultura Ikasgelak Fundación Vocento eta Ediciones B-rekin batera antolatutako hitzaldiak “Cómo mantener la intriga durante 500 páginas” darama izenburu moduan. Bertan, “El mentiroso” bere eleberri berria plazaratu berri duen idazle eta gidoilariari galderak egiteko aukera izango dute entzuleek.
Elkarrizketa Zoom bidez emango da.
Topaketa hau jarraitzeko, 20:00 konektatu zaitezkete ondoko estekaren bidez: https://us02web.zoom.us/j/89066294054pwd=MmF5dnVZcmFLK1pBMW05S1QySW5GQT09
Pasahitza: 741638
Topaketaren informazio gehiago esteka honetan.
AEE/EIE-k VII Egilearen Jardunaldiak formatu digitalean eta presentzialean egingo ditu irailaren 10 eta 11an
- Xehetasunak

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren —laguntzari esker -eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDROren babesarekin- egingo dira, datozen irailaren 10 eta 11 egunetan.
Emankizunak Bizkaiko Foru Liburutegitik egingo dira eta Covid19aren pandemiak argitalpen sektorean utzitako ondorioak eztabaidatzeko adituak elkartuko ditu, ondorioek sektorea eredu berri baterantz bultzatuko ote duen eta eszenatoki berrira egokitzeko bere eskaintza birdefinitu beharko ote duen jorratzeko.
Dory Lansorenaren ibilbideari gainbegirada
- Xehetasunak

Dory Lansorena idazleari Elkartera ongietorria emateko ere ibilbide literarioari gainbegirada bat emango diogu.
Portugaleten (Bizkaia) jaiotako idazle eta poeta polifazetiko honek bi olerki bilduma argitaratu ditu ("Laberinto de Pasiones" eta "Soñador de Nubes"), bai eta haurrentzako bi ipuin ere ("El viaje de Luna a Mundoletras -un lugar lleno de magia–" eta "Mikel & Jon y La Búsqueda de Faylinn").
Bere olerki bilduma eta ipuinez gain, Dory Lansorena hainbat antologiatarako aukeratu dute eta literatura lehiaketa ezberdinetan sariak irabazi ditu ere. Horien artean, Madrileko kale bateko oinezkoentzako pasabide bat apaintzen duen bertsoetako bat berea dela azpimarratu dezakegu, Madrilgo Udalak eta Boa Misturak antolatutako “Versos al paso” lehiaketari esker.
Doryk "El refugio de Calíope" programa zuzendu eta aurkezten du DK Irratian (Donostia Kultura Irratia).
Ekitaldi poetiko-musikaletan parte hartzen du ere, horietako batzuk Versodia izenpean antolatuz.
Gemma Herrero Virtoren “Reflejo Mortal”, Caronte sailaren obra berria
- Xehetasunak

Gemma Herrero Virtoren azken obra salmentan dago jada, "Reflejo Mortal".
Caronte saila eleberri poliziako berri honekin jarraitzen du, Madrilgo hirian lehergailuak jartzen ari dituen serieko hiltzaile bat harrapatzeko ikerketari helduz.
Obra Caronte sailaren baitan egon arren, modu independentean irakur daiteke, aurreko liburuak bezalaxe, liburu bakoitzak ireki eta ixten den kasu bana jorratzen baitu.
Gemma Herrero Virtok berak aitortu duenez zirrara betean dago liburu berri honekin, sail honetako pertsonaiek irakurle askorengan pizten duten ikusmin eta maitasunagatik.
AEE/EIE-k FIL eta Hay Festival zoriondu ditu Asturiaseko Printzesa sariagatik
- Xehetasunak

Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokak (FIL) eta Hay Festival of Literature and the Arts-ek 2020ko Komunikazio eta Humanitateen Asturiaseko Pintzesa saria jaso dute.
Epaimahaiak ekitaldi haien balioa, eragina eta proiekzioa balioetsi ditu. Biek “liburuaren, idazleen, irakurleen eta kulturaren mundu mailako topagune garrantzitsuenak ordezkatzen dituztela” nabarmendu du, “literaturaren inguruan publikorik anitzenak elkartuz”, “haien artean irakurketaren ohitura sustatuz” eta “kulturaren industriak sendotzeko eta horiek jasangarri bihurtzeko modu erabakiorrean bultzatuz”.
AEE/EIEtik sari hau ospatu nahi dugu, une hauetan bereziki, bai eta munduko bi kultura ekitaldi nagusietako ekipoak zoriondu ere, haiekin lankidetzan aritzeko plazera eta ohorea eduki baitugu.
FIL-ek eta Hay Festival-ek lortu duten merezitako sari hau omentzeko Marisol Schultzi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako zuzendariari alegia, gure IV Egilearen Jardunaldian egon zenekoa, bai eta Sheila Cremaschiren partaidetza, Espainian Hay Festival-en zuzendaria alegia, AEE/EIEk 2019ko Gutun Zurian, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian alegia, antolatu zuen mahai ingurukoa
Zorionak Marisol eta Sheilari, bai eta hain ekitaldi aberasgarri eta zoragarri hauek posible egiten dituzten profesionalei ere!
Asturiaseko Printzesa Fundazioaren.web orrialde ofizialeko irudia.
